Aza 29 19

K jaunaren kondariak Katakraken

Azaroaren 29an, Iruñeko Katakraken, Bertolt Brechten K jaunaren kondairak izango dute aztergai irakurle taldean. 19:00etan.

Aza 28 19

Miñan Madrileko euskal etxean

Ibrahima Balde eta Amets Arzallus Antia Miñan aurkezten arituko dira azaroaren 28an (osteguna) 20:00etan Madrileko euskal etxean.

Aza 28 19

Hezuren erretura Algortan

Miren Agur Meabe Hezurren erreturari  buruzko solasaldian izango da azaroaren 28an (osteguna) 19:30ean  Algortako Villamonte Kultur Etxean.

Aza 28 19

Han ez banengo bezala Gasteizko irakurle klubean

Slavenka Drakulic idazlearen Han ez banengo bezala hizketagai izango dute azaroaren 28an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Aza 28 19

Joana Maiz Katakraken

Yurre Ugartek eta Joseba Larratxek Joana Maiz aurkeztuko dute Katakraken, azaroaren 28an, 19:00etan. Argitaratzailea: Harriet.

Aza 28 19

17 segundo Kirmen Uribe

Kirmen Uribek 17 segundo poema liburua aurkeztuko du azaroaren 28an (osteguna) 12:00etan New Yorketik bideokonferentziaz Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa.

Aza 27 19

Itxaro Bordaren errezitaldi poetiko musikala Iruñean

Itxaro Bordak errezitaldi poetiko musikala eginen du azaroaren 27an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Kondestablen. Iruñea kultura da.

Aza 27 19

Kanpotik etxera solasaldia itzulpengintzaz Isabel Etxeberriarekin

Kanpotik etxera itzulpengintzari buruz solastuko da Isabel Etxeberria azaroaren 27an (asteazkena) 19:00etan Iruñean, Nafarroako liburutegian.

Aza 27 19

Etxeak eta hilobiak Iruñean

Bernardo Atxagak Etxeak eta hilobiak nobela aurkeztuko du azaroaren 27an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Plazaran (Kale nagusia, 31).

Aza 27 19

Kirmen Uriberen poema liburu berria: 17 segundo

Hamazazpi segundo baino ez ditu igarotzen bisitariak koadro bati begira. Hamazazpi segundo batez beste. Egina omen dute ikerketa. Hori da koadro bati eskaini ahal diogun astia gure garai ero hauetan. Pentsatzen jarrita, poesiaren erritmoa guztiz bestelakoa da. Poesia da denbora gelditzea, poesia da begirada, poesia da desagertuko denari arreta jartzea. Inguruari begira egon, pentsatu gauza horiek hortxe egon direla aurretik, eta hor egongo direla beharbada, aurrerago. Kirmen Uriberen Hamazazpi segundo liburuak hamazazpi urtez idatzitako poemak biltzen ditu, 2002tik 2019ra. Intsumisioa, Japonia, Euskal Herria, New York, natura, Artea, haikuak, prosa, ondarruera. Daudenak eta ez daudenak. Hamazazpi segundo bezain hamazazpi urte luze. Osorik aurkezten dizuegu sarean.

Aza 27 19

Den-dena nahi dugu Balestrini

Nanni Balestriniren Den-dena nahi dugu liburua aurkezten izango da Fernando Rey itzultzailea, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, azaroaren 27an (asteazkena), 12:15ean.

Aza 26 19

Oiartzunen Zergatik panpox?

Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox?, izango dute mintzagai azaroaren 26an (asteartea), iluntzeko 20:00etan, Oiartzungo Udal Liburutegian.

Aza 26 19

Iturria Iruñeko Karrikirin

Unai Elorriaga bere Iturria nobela aurkezten egongo da azaroaren 26an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikiri dendan.

Aza 26 19

Proleterka Getarian

Fleur Jaeggy idazlearen Proleterka hizketagai azaroaren 26an (asteartea) 19:00etan Getariako irakurle taldean.

Aza 25 19

Trikua esnatu da Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel

Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagak Trikua esnatu da euskara eta feminismoari buruzko saiakera aurkeztuko dute azaroaren 25ean (astelehena) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Lisipe – Susa.

Agenda

Efemerideak

Kritikak