Api 10 25

Karmele Jaio Maitasun kapitala Berriozarren

Karmele Jaioren Maitasun kapitala  liburuari buruz arituko  dira apirilaren 10ean (osteguna) 19:00etan Berriozarren.
BIK 2025 04 10 Maitasun Kapitala

 

Api 10 25

Scott Fitzgerald euskaraz

Duela 100 urte, 1925eko apirilaren 10ean eman zuen argitara Scribner’s etxeak Gatsby handia eleberria, Francis Scott Fitzgeralden lan esanguratsuenetako bat, XX. mendeko AEBetako literaturan erreferentzia handia. Igela argitaletxearen eskutik ekarri zuen euskarara Xabier Olarrak 1990ean, 2016an berrargitaratua izan zena. Plazeraren gau ilunekoak ere itzuli zuten Garazi Arrulak eta Iñigo Roquek, Elkar argitaletxeak argitara emana 2014an. Badira sarean, dena den, irakur daitezkeen Scott Fitzgeralden lanak: 1996an Javi Cillerok itzulitako Babiloniara itzultzea;  2012an Garazi Arrulak euskaratutako Mila esker suagatik; Iñigo Roquek euskaratutako Hamarkada galdua eta Javi Cilleroren eskutik heldutako Nerbio-krisia.

Api 10 25

Leire Vargas Bizi sintetikoak Zarautzen

Poesia eta elektronika uztartuko dituzte Leire Vargas idazleak eta Jaime Nieto musikariak Bizi sintetikoak ikuskizunean apirilaren 10ean (osteguna) 18:30ean Zarauzko Garoa liburudendan.
bizi_garoa

Api 09 25

Laura Macaya Gatazka eta abusua ez dira gauza

Laura Macaya idazlearen Gatazka eta abusua ez dira gauza bera aurkeztuko du Amaia Astobiza Uriarte itzultzaileak apirilaren 9an (asteazkena) 10:30ean Donostiako Liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
b01_gatazka_eta_abusua

Api 08 25

Karmele Jaio Maitasun kapitala Abadiñon

Karmele Jaioren Maitasun kapitala  liburuari buruz berbetan egongo dira apirilaren 8an (asteartea) 19:00etan Abadiñokok Errota kultur etxean.

Api 07 25

Anari Alberdi Gari eta goroldiozko Arizkunen

Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz irakurleekin arituko da apirilaren 7an (astelehena) 19:00etan Arizkunen.

Gari eta goroldiozko - A Alberdi - azala

Api 07 25

Zer egin Jon Miranderekin? mahaingurua Iruñean

Zer egin Jon Miranderekin? mahaingurua eginen dute Gorka BereziartuaKatixa Dolhare Zaldunbide eta Amaia Eleizalde solaskideek, apirilaren 7an (astelehena) 19:00etan Iruñeko Karrikiri elkartean.

Api 07 25

Miren Agur Meaberen nobela berria, poema bidez idatzitakoa

Egunero etxerakoan bizkar gainera igotzen zaizkion itzalez inguratuta bizi da, basoan, kontakizun honetako protagonista, Agurtzane. 60 urte beteak, atezaina da ikastetxe batean eta bi egiteko nagusi ditu: osasun mental arazoak dituen ahizpaz arduratu eta berriz loratzeko sentitzen duen irrika asetu. Irati Beraza ikaslearen gorpua Artxandan agertu izanak, ordea, detektibe amateur bilakatuko du. Lagunak, txakur adoptatu bat, urtegia, iraganeko absentziak eta maitale berri bat gurutzatuko dira bere bizimoduan. Ezustekoz betetako bakardadea, basoko argi eta soinuekin nahastean. Poema bidez idatzitako nobela da Miren Agur Meaberen lan hau, pertsonaia arrunt baten epopeia xumea, thriller ukituekin. Osorik irakur dezakezue sarean.

amorantef

Api 07 25

Miren Agur Meabe Amorante frantsesa

Miren Agur Meabek Amorante frantsesa poema bidez idatzitako nobela aurkeztuko du apirilaren 7an (astelehena) 11:30ean, Donostiako Liburutegi Zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.
Amorante frantsesa - Azala - Miren Agur Meabe

 

Api 05 25

Orhoituz. Jon Miranderen poemak Iruñean

Orhoituz. Jon Miranderen poemak errezitaldia Miel Anjel Elustondo gidari dela, Ihitz Iriarteren ahotsean apirilaren 5ean (larunbata) 12:00etan Iruñeko Karrikiri elkartean.

Api 04 25

Jule Goikoetxea Politeismo bastarta. Lau egun Angela Davisekin Durangon

Jule Goikoetxea Politeismo bastarta lau egun Angela Davisekin liburuari buruz arituko da apirilaren 4an (ostirala) 18:30ean Durangoko Plateruenean.
juledurango

Api 04 25

Amorante frantsesa Miren Agur Meabek poema bidez idatzitako nobela

Poema bidez idatzitako nobela da Miren Agur Meaberen Amorante frantsesa, pertsonaia arrunt baten epopeia xumea, thriller ukituekin. Lehen zatia. Sirena bat irakurtzeko moduan daukazu sarean, eta hurrengo astean aurkeztuko du Miren Agur Meabe idazleak.
amorantef

Api 03 25

Roland Barthes Dolu-egunerokoa Bilbon

Roland Barthes  idazlearen Dolu-egunerokoa liburuaz arituko dira Danele Sarriugarte itzultzailea eta Ibai Atutxa kultur ikerlaria  apirilaren 3an (osteguna) 19:00etan Bilboko Zirika herri gunean.
rolandbarthes

Api 02 25

Miel Anjel Elustondo eta Mikel Soto Nor zen Jon Mirande? Iruñean

Nor zen Jon Mirande? solasaldian arituko dira Miel Anjel Elustondo eta Mikel Soto apirilaren 2an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Karrikiri elkartean.

Api 02 25

Amaiur Epher Haize beltza Baionan

Amaiur Epher idazleak bere  Haize beltza nobelaren aurkezpena eginen du apirilaren 2an (asteazkena) 18:30ean Baionako Elkar liburudendan.
haizebeltza

Agenda

Efemerideak

Kritikak