Eka 07 21
Amets Arzallus Miñan Bilbon
Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan liburuari buruz berbetan arituko dira ekainaren 7an (astelehena) 13:00etan Bilbon, Ede fundazioaren egoitzan.

Eka 07 21
Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan liburuari buruz berbetan arituko dira ekainaren 7an (astelehena) 13:00etan Bilbon, Ede fundazioaren egoitzan.

Eka 07 21
Nerea Loiolak Epizentroa aurkeztuko du ekainaren 7an (astelehena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Eka 04 21
Mari Luz Esteban idazleak eta Metrokoadroka kolektiboak Andrezaharraren manifestua irakurraldi performancea egingo dute ekainaren 4an (ostirala) 19:00etan Oiartzungo udal aretoan.

Eka 03 21
Uxue Alberdi Dendaostekoak liburuari buruz berbetan egongo da ekainaren 3an (osteguna) 19:30ean Getxon, Erromoko kultur etxean.

Eka 03 21
Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du ekainaren 3an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan. Joseba Irazoki musikarekin eta Oier Fuentes Katubi irudiekin lagun izango ditu Tabernak.

Eka 03 21
Elio Vittorini idazle italiarraren Solasaldia Sizilian aurkeztuko dute ekainaren 3an (astelehena) 18:000etan Iruñean, Nafarroako liburutegian eta gero liburu berean oinarritutako Sicilia! filma eskainiko dute Nafarroako filmotekan.
Eka 03 21
Elio Vittorini idazle italiarraren Solasaldia Sizilian aurkeztuko dute ekainaren 3an (astelehena) 12:30etan Iruñeko liburu azokan.
Eka 03 21
Asel Luzarragak Malthusen ezinegona aurkeztuko du ekainaren 3an (osteguna) 11:00etan telematikoki. Argitaletxea: Elkar.
Eka 03 21
Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae inprimatutako lehen euskarazko liburuaren irakurketa jarraia egingo dute ekainaren 3an (osteguna) Bilboko Arriaga antzokian. Bilbo Zaharra euskaltegia.

Eka 03 21
Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae inprimatutako lehen euskarazko liburuaren irakurketa jarraia egiten ari dira Bilboko Arriaga antzokian.
Eka 03 21
XX. mendeko Irlandako idazleen artean izen ezinbestekoa da Flann O’Brienena. Kazetaria lanbidez, haren garaikide izandako hainbat idazle ezagunek aipatzen dute O’Brienen lana, estiloz ausarta, idazle postmodernoen aitzindarietako bat. Nagusiki ingelesez jardundakoa, An Béal Bocht eleberria eman zuen gaelikoz, eta hango atal bat, Anbrosio, ekarri digu euskarara Xabier Bovedak, Idatz& Mintz aldizkariaren 69. zenbakian.

Eka 02 21
Mari Luz Esteban idazleak eta Metrokoadroka kolektiboak Andrezaharraren manifestua irakurraldi performancea egingo dute ekainaren 2an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Kondestable jauregian.

Eka 01 21
Raymond Carver idazlearen Harkaitz Canok itzulitako poesia kaiera hartuko dute hizketagai ekainaren 1ean (asteartea) 19:30etan Donostiako udal liburutegian. Gidaria: Iñigo Aranbarri.

Eka 01 21
Koldo Izagirre Lingua Vasconum Primitiae jardunaldietan hizketan arituko dira ekainaren 1ean (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
maiatza 31 21
Tere Irastortza eta Aingeru Epaltza Lingua Vasconum Primitiae jardunaldietan hizketan arituko dira maiatzaren 31an (astelehena) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.