Eka
17
21
Aurtengo udaberrian kaleratu zen Christopher Okigbo poeta nigeriarraren Poesia kaiera. Oraingoan, haren lau poema grabatuta ekartzen dizkizuegu, kaiereko poemak euskaratu zituen Karmen Irizar Segurolaren ahotsean:
Urte berri egunez
Igarobidea
Distantziak
Altorentzat eresia
Eka
16
21
Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz berbetan arituko da ekainaren 16an (asteazkena) 19:30ean Santurtziko irakurzale taldean.

Eka
16
21
Mikel Taberna Arkanbele kantak poema liburuari buruz solasean arituko da ekainaren 16an (asteazkena) 19:00etan Irurtzungo irakurle taldean.

Eka
15
21
Anjel Lertxundi eta Miren Agur Meabe Euskal narratiba eta olerkiaren arteko loturak aztertzen arituko dira ekainaren 15ean (asteartea) 19:00etan Bilboko Bidebarrieta kulturgunean.
Eka
15
21
Yurre Ugarte eta Jorge Gimenez Lilurabera liburuari buruz arituko dira hizketan ekainaren 15an (asteartea) 19:00etan Tolosako irakurle taldean.
Eka
15
21
Oihana Aranak Lazunak azkazaletan poema liburua aurkeztuko du ekainaren 15ean (asteartea) 19:00etan Iurretako bibliotekan. Gidaria: Leire Vargas.


Eka
12
21
Tolosaldeko irakurketa feminista taldeak batuko dira ekainaren 12an (larunbata) 11:30etatik aurrera Altzon. Gidaria: Kattalin Miner.

Eka
12
21
Aurten bigarrenez antolatu da Ziburun liburu eta disko azoka, ekainaren 12an (larunbata) goizeko 10:00etatik 20:00etara izanen da, herriko plazan.

Eka
11
21
Katixa Agirre idazlea Maite Larburu musikariarekin arituko da Kax kax kax emanaldiarekin ekainaren 11ean (ostirala) 19:00etan Bilboko Bidebarrieta kulturgunean.
Eka
11
21
Itxaro Bordak Euri zitalari esker liburu berria aurkeztuko du ekainaren 11an (ostirala) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

Eka
10
21
Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz hizketan arituko da ekainaren 10ean (osteguna) 19:00etan Eskoriatzako kultur etxean.
Eka
10
21
Amaia Ezpeldoi detektibe ruralaren abentura berri bat, zazpigarrena, plazaratu du Itxaro Bordak: Euri zitalari esker. Bere lan jardunetik erretreta hartzear da Ezpeldoi. Azken kasu bat du argitzeko, alta: gauetik goizera Landetara ezkondu zen eta aspaldian arrastorik utzi ez duen Maddiren desagertzea. Sexua, dirua, telesailak, ikasle garaiko bulkadak eta sarearen ezkutalekuak. Bere pertsonaia sonatuaren ibilietara itzuli da Itxaro Borda kontakizun berrian, sarean ere osorik irakur dezakezuena.

Eka
08
21
Asel Luzarraga Malthusen ezinegona nobelari buruz arituko da solasean Sergio Meauriorekin ekainaren 8an (asteartea) 19:30etan Bilboko Bira kulturgunean.
Eka
08
21
Mario Benedettik idatzitako Udaberri kantoi-hautsia hartuko dute hizketarako ekainaren 8an (asteartea) 19:30ean Astigarragako irakurle taldean.
Eka
07
21
Ana Malagon idazleak Ez dakit zertaz ari zaren bere ipuin liburu berria aurkeztuko du ekainaren 7an (astelehena) 19:00etan eta Sustatu.eus ataritik zuenean eskainiko dute. Xabier Mendiguren editorea alboan izango du idazleak.
