Abu
05
21
Indartsu segitzen du Booktegi webguneak lanean, ebook formatuan eskainiz literatura piezak. Munduko ahots unibertsal horietako bi ekarri ditu berriki: Saki eta John Berger britainiarrak. Nemesisen jaia euskaratu du Ana Moralesek, egun seinalatuetako opariak direla-eta gizarte konbentzioei buruzko Sakiren narrazioa. Amaia Apalauza Ollok, berriz, Bergerren Harriak ekarri dio euskarari, Palestinako gatazkari buruzko kronika-artikulu ederra.
Abu
01
21
Virginie Despentes-ek, frantsesez idatzitako literaturaren enfant terrible-ak, 2015. urtean argitaratu zuen Vernon Subutex trilogiaren lehenengo atala. Gaur egungo Parisen kokatua, nobela koral honetan Despentesek klase sozial, sexualitate eta adin anitzeko pertsonaia mordoaren testigantzak jasotzen ditu, hondoratzen ari den ongizatearen gizartearen irudi kaleidoskopiko bat sortuz. Eta hemen dakarzkizuegu Vernon Subutex 2 liburutik ateratako bi pasarte, bi boz: ezkerreko mugimendu politikoarekin desenkantatuta bizi den Loïc gaztea eta Marie Ange, emozio eta bizitza krisi bat sufritzen ari dena, Ane de la Presa Urturik euskaratuta.
Uzt
25
21
New Yorkeko Eskola deitutakoaren sortzaile eta figura bikainetako bat, XX. mendeko bigarren erdialdeko ingelesezko poesiagintzan lekua egin zuen Frank O’Harak, bizi izan zen berrogei urte laburretan. Poeta, musikaria, dramaturgoa, arte diziplina desberdinen elkarrizketan oinarritu zuen, urte askoan, bere lana. Julen Apella Santamariak haren lau poema ekarri dizkigu euskarara, O’Hara hil zela 55 urte bete direla eskaintzen dizkizuegunak
Uzt
23
21
2001eko uztailaren 23an, duela 20 urte, zendu zen Eudora Welty idazlea. Library of American bizi zela bere lana argitaratua ikusi zuen lehen emakumezkoa, Carson McCullers eta Flannery O’Connorrekin batera AEBetako Hegoaldeko narraziogintzaren erakusle gorenetakoa da. Hainbat eleberri eta ipuinen egilea, Nondik dator ahots hori? narrazioa itzuli du Mikel Elorzak. Edgar Mevers ekintzaile beltzaren hilketan —Welty jaio eta bizi izan zen Jackson herrian— oinarritutako narrazioa da, hilketa gertatu eta hilabetera emana argitara, hiltzailea nor zen jakin aurrekoa.
Uzt
21
21
Patri Urkizuk Suaren froga liburu berria aurkeztuko du ekainaren 21an (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Uzt
16
21
Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan poema liburuari buruz berbetan arituko da uztailaren 16an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Uzt
16
21
Antzerkiaren harra barruan darama Gaizka Sarasolak, eta ez lo. Mairu antzerki tailerra eta urteotan egin duen lana da horren erakusgarri. Berriki Susa argitaletxearekin Ganbila bilduman Zerrakuretan liburua publikatua, 2016an hiru testu bildu zituen Erleak, satorrak, beleak liburuan, edo! argitaletxearekin argitara emandakoa. Osorik eskaintzen dizkizuegun hiru teatro-testuotan —Urak ttiki dire, Lur azpikoak eta Talaka—, inguruan duen errealitatea gordin hartu zuen egileak, eta bufoiaren arimari fidel, itsusia edertu, antzerki bilakatuz. Gozatu.
Uzt
10
21
Aritz Galarraga eta IbonRG Gogoan dut liburuaren aurkezpen emanaldia egingo dute uztailaren 10ean (larunbata) 12:00etan Irungo Amaia antzokian. Txingudi Tour.
Uzt
09
21
Aritz Galarraga idazleak eta IbonRG musikariak Gogoan dut liburuaren aurkezpen emanaldia egingo dute uztailaren 9an (ostirala) 18:00etan Hendaiako Borderline fabrikan. Txingudi Tour.
Uzt
08
21
Aritz Galarraga eta IbonRG Gogoan dut liburua aurkezten arituko dira uztailaren 8an (osteguna) 19:00etan Hondarribiko Kasino Zaharrean. Txingudi Tour.
Uzt
07
21
Europa eta AEBetako irakurle asko gatibatu ditu Jende normala eleberriak (Alberdania, 2020, Irene Aldasorok euskaratua) , eta letren nazioarteko plazan ezarri Sally Rooneyren izena. Arrakasta horren aurrekoa duzu hona ekarri dugun ipuina, Soldata jauna, Leire Vargas Nietok euskaratu duena, idazle irlandarraren unibertsoan murgiltzen hasteko narrazio aproposa.
Uzt
01
21
Carson McCullersk idatzi eta Asun Garikanok euskaratutako Kafe tristearen balada izango dute hizketagai uztailaren 1ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Uzt
01
21
Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da aztertuko dute uztailaren 1an (osteguna) 18:30ean Erronkaribarko etxean. Erronkaribarko irakurle taldea.

Eka
30
21
1986an idatzi zuen Peter Handkek Iraupenari poema, bere poesia-lan ezagunenetako bat, hainbat hizkuntzatan itzulia eta argitaratua izan den poema-liburua. Eternitatearen kontzeptua baino, kolpean itzultzen den zerbait balitz bezala azaltzen digu Handkek iraupena, poema halaber epiko eta liriko luze honetan, Asier Sarasolak maisuki euskaratu eta eskaini diguna: Iraupenari poema.
Eka
29
21
Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz berbetan arituko da ekainaren 29an (asteartea) 18:00etan Iurretako plazan