Aza 09 21

Irati Jimenez Begiak zabalduko zaizkizue

Irati Jimenez idazleak Begiak zabalduko zaizkizue saiakera aurkeztuko du azaroaren 9an (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandako Dukearen aretoan. Argitaletxea: Elkar.

Aza 06 21

Itxaro Borda Erotismoa euskal literaturan Baionan

Itxaro Bordarekin Erotismoa euskal literaturan tailerra egiten jarraituko dute azaroaren 6an (larunbata) 15:00etan Baionako Jakinola hizkuntza etxean.

Aza 06 21

Joseba Sarrionandia Gauzak direna balira Erromon

Joseba Sarrionandia Gauzak direna balira (Habanako gaukaria) saiakerari buruz arituko da berbetan azaroaren 6an larunbata) 12:00etan Erromoko kultur etxean. Egizu | Irakurzaleen txokoa.

Aza 05 21

Uxue Apaolaza Bihurguneko nasa

Uxue Apaolazak Bihurguneko nasa liburu berria aurkeztuko du azaroaren 5ean (ostirala) 12:00etan, Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 05 21

Jokin Erkoreka Banda

Jokin Erkorekak Banda liburu berriaa aurkeztuko du azaroaren 5ean (ostirala) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandasko Dukea aretoan. Argitaletxea: Erein.

Aza 05 21

Uxue Apaolazaren bigarren ipuin liburua

Kondizio sozialaren konkrezioez, elkartasunaren, lehiaren eta karitatearen artekoez, arrotzaren aurreko izuaz zein dantza-gogoaz, familia loturez, beldurraz eta epikaz —arrosaz zein klase ertainarenaz— ari dira Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa liburuko ipuinak. Madrilgo eguzkiak egiten die aterpe bederatzi narrazioei, non azalduko diren trenbide ondoko prozesionariak, manoletinekin ibiltzearen urradurak, lo den haurra hilko balitz zer galdetzen duten hizketa gurutzatuak, bulegoetako estoldak eta ke arrosa. Ironiaz zorroztu ditu egileak, euri xeheak bezala leun baina osorik blaitzen duen eguneroko indarkeria sarri antzemanezina atzemanez. Osorik eskaintzen dizuegu sarean.

Aza 04 21

Hedoi Etxarteren Usozaleak poema bideoan

Hedoi Etxarte idazleak Sortaldetik liburuko Usozaleak poema bideoan eskaini digu oraingo honetan. Xabier Apestegi arduratu da irudiaz, eta soinua Xabi Erkiziaren egitekoa izan da. Ahotsa Hedoi Etxartek jarri dio poemari.

Aza 03 21

Maiatz da bedatse Iruñean nola Baionan ere

Maiatz aldizkariak  37. literatur solasaldiak antolatu ditu aurten ere, eta Iñaki Azkonak Euskal kultura Iruñean, 40 urte solasaldia eskainiko du azaroaren 3an (asteazkena) 18:00etan Baionako Bil Txokon.

Aza 03 21

Xabier Paya Bihotza kate

Xabier Payak Bihotza kate aurkeztuko du azaroaren 3an (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Erein.

Aza 02 21

Xabier Mendiguren Zu entzuteko gaude Zaraitzun

Xabier Mendiguren idazlearen Zu entzuteko gaude liburuari buruz arituko dira azaroaren 2an (asteartea) 19:00etan Otsagabian, Zaraitzuko irakurle taldean. Gidaria: Josu Jimenez Maia.

Urr 30 21

Hasier Larretxea Ihes baten lausoa Donamarian

Hasier Larretxeak Ihes baten lausoa aurkeztu eta irakurraldia egingo du urriaren 30ean (larunbata) 19:00etan Donamariako Bentan.

Urr 30 21

Juan Karlos Mugertza Julian Gayarreren sorbalda gainean pausaturiko urretxindorra poesia tailerra Iruñean

Juankar Mugartzarekin Julian Gayarreren sorbalda gainean pausaturiko urretxindorra gaia hartuta poesia tailerra eginen dute urriaren 30ean (larunbata) arratsaldean Iruñeko Geltokin.

Urr 29 21

Itxaro Borda Euri zitalari esker Iruñean

Itxaro Borda eta Anne Garcia Euri zitalari esker liburu berriari buruz solasean arituko dira  urriaren  29an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburudendan.

Urr 29 21

Hasier Larretxea Ihes baten lausoa irakurraldia Donostian

Hasier Larretxeak Ihes baten lausoa aurkeztuko eta irakurraldia egingo du urriaren 29an (ostirala) 19:00etan Donostiako Tobacco Days liburudendan.

Urr 29 21

Hasier Larretxea Ihes baten lausoa

Hasier Larretxeak Ihes baten lausoa aurkeztuko du urriaren 29an (ostirala) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan.
Argitaletxea: Balea zuria.

Agenda

Efemerideak

Kritikak