Aza
16
21
Nancy Fraser pentsalari feministaren Kapitalaren lantegi ezkutuak, mapa bat ezkerrarentzat saiakera argitaratuko da Lisipe bilduman eta azaroaren 16an (asteartea) 11:00etan aurkeztu Donostiako udal liburutegian.

Aza
16
21
Joan Mari Torrealdaik ia amaituta utzi zuen Egunkaria Gizarte zibilaren arrakasta liburua aurkeztuko dute azaroaren 16an (asteartea) 10:30ean Andoaingo Martin Ugalde parkean.

Aza
15
21
Aritz Galarraga idazleak eta IbonRG musikariak Gogoan dut liburuaren irakurketa musikatua egingo dute azaroaren 15ean (astelehena) 19:30ean Donostiako udal liburutegian. Literaktum
Aza
12
21
Uxue Alberdi Dendaostekoak liburuari buruz solasean arituko da Martzela Abarzuza eta Itsaso Agirrerekin azaroaren 12an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Karrikiri dendan.

Aza
12
21
Aritz Galarraga eta IbonRG-ek Gogoan dut liburuaren aurkezpen emanaldia egingo dute azaroaren 12an (ostirala) 18:30ean Tolosako kultur etxean.
Aza
12
21
XX. mendeko kantagintzan izen ezinbetekoa da Neil Youngena. 1945eko azaroaren 12an jaio zen Kanadan, eta 60ko hamarkadaz geroztik rock, folk, country eta beste nahasiz kantuan jardun du, bakarka zein talde bateko kide. Kantari askorentzat erreferente, Juan Azpillagak kanturako euskaratutako torontoarraren bederatzi pieza dakartzagu.
Aza
11
21
Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Joseba Irazokirekin azaroaren 11an (ortzeguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Aza
10
21
Zozoaren ahotsak – euskal literaturaren antologia aurkeztuko dute azaroaren 10ean (asteazkena) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean. Baskale.
Aza
10
21
Manu Ertzillak Garden nobela berria aurkeztuko du azaroaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan.

Aza
10
21
Katixa Agirreren Amek ez dute bere liburua izango dute berbagai azaroaren 10ean (asteazkena) 18:00etan Elorrioko kultur etxean.
Aza
10
21
Nancy Fraser filosofo estatubatuarraren azken hausnarketak euskaratu ditugu Lisipe bildumaren hamargarren ale honetan. Osorik eskaintzen dizuegu sarean. Bere pentsamendua taxutu duten oinarrizko ideiak jasotzen dira; esate baterako, kapitalismoa ordena instituzionalizatu gisa kontzeptualizatzearen beharra, ordena hori posible egiten duten faktore ikusezinen azalpen xehea eta kapitalismoaren erro misogino, sexista eta arrazistaren leheneratze politikoa. Zerk ezberdintzen ditu soldatapeko gizonaren esplotazioa eta soldatarik gabeko emakumeen desjabetzea? Nola ulertu behar dugu justizia soziala testuinguru berri honetan? Nola antolatu behar dira mugimendu sozialak emantzipazioa denona izan dadin?

Aza
10
21
Anjel Lertxundik Kapitain frakasa liburua berriz aurkeztuko du 30 urte geroago, azaroaren 10ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Aza
09
21
Irati Goikoetxea eta Iban Zaldua Literatura eta gatazka hizpide hartuta arituko dira azaroaren 9an (asteartea) 19:00etan Soraluzeko Herriko antzokian. Memoria jardunaldiak.
Aza
09
21
Gaël Faye idazlearen Ene herri txikia hizketagai izango dute azaroaren 9an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko kultur etxean.
Aza
09
21
Harkaitz Canok idatzitako Twist nobelari buruz elekatuko dira azaroaren 9an (asteartea) 18:30ean Erronkariko irakurle taldean.
