Aza 19 21

Irene Sola Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak Lasarten

Irene Solaren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuari buruz arituko dira azaroaren 19an (osteguna) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Aza 19 21

Goizalde Landabaso eta Jon Benito Oroitu ezin dena Donostian

Goizalde Landabaso eta Jon Benito idazleak Oroitu ezin dena izenburupean arituko dira azaroaren 19am (ostirala) 16:00etan Donostiako Filosofia fakultatean. Pentsatu! jardunaldiak.

Aza 18 21

Nerea Arrien Jende likidoa Larrabetzun

Nerea Arrien Jende likidoa liburuari buruz berbetan egongo da azaroaren 18an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Aza 18 21

Itziar Ugarte Irizar Gu gabe ere

Itziar Ugarte Irizarek Gu gabe ere poema liburua aurkeztuko du azaroaren 18an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 18 21

Juanjo Olasagarre Mamu eratortzeko moduak

Juanjo Olasagarrek bere nobela berria den Mamu eratortzeko moduak aurkeztuko du azaroaren 18an (osteguna) 11:30ean Bilbon, Pozas kaleko Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Aza 18 21

Mikel Arruabarrena Larrarte Kardaberak zementuan

Mikel Arruabarrena Larrartek Kardaberak zementuan poesia liburu berria aurkeztuko du azaroaren 18an (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Balea Zuria.

Aza 18 21

Itziar Ugarte Irizarren aurreneko poema liburua

Momentu bat jasotzen du Itziar Ugarte Irizarren lehenengo Gu gabe ere poema liburuak: dena irabazteko izan eta dena galtzeko beldurra sentitzen hasten garen momentu hori. Erabaki, deskubrimendu eta oroitzapen berrien garaia. Poemotako ahotsa bere mundua sortzen ari den sasoi horretan, lurrikara isila izango da hurbileko hiru pertsonaren heriotza. Denbora eta lekuarekiko kezka areagotuko dio horrek, munduarekiko begirada aldatzen eta zailtzen ari den bitartean, horrek dakarren ziurgabetasunarekin eta, nola ez, gozamenarekin. Osorik irakur dezakezue sarean.

Aza 17 21

Hedoi Etxarte Sortaldekoak Iruñeko Zaldikon

Hedoi Etxartek eta Amets Aranguren musikariak Sortaldekoak solasaldia eta errezitaldia egingo dute azaroaren 17an (asteazkena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Aza 17 21

Miren Agur Meabe Begiak zerumugan Bilbon

Miren Agur Meabe idazlea eta Dana Moya musikaria elkarrekin arituko dira Begiak zerumugan poemak eta kantuak lagun azaroaren 17an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean.

Aza 17 21

Kirmen Uribe Izurdeen aurreko bizitza Donostian

Kirmen Uribe Mari Jose Olaziregirekin arituko da solasean Izurdeen aurreko bizitza nobela berriari buruz azaroaren 17an (asteazkena) 19:00etan sarean streaming bidez. Literaktum.

Aza 17 21

Amets Arzallus Miñan Durangon

Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek elkarrekin idatzitako Miñan liburuari buruz berba egingo dute azaroaren 17an (asteazkena) 18:30ean Durangoko liburutegian.

Aza 17 21

Irene Sola Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak Arrasaten

Irene Solaren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuari buruz arituko dira azaroaren 17an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko liburutegian.

Aza 17 21

Alberto Barandiaran Gurea falangista zen Altsasun

Alberto Barandiaran eta Izaskun Etxeberriak Gurea falangista zen liburuaren gaineko solasaldia eginen dute azaroaren 17an (asteazkena) 18:30ean Altsasuko Iortia kultur etxean.

Aza 16 21

Eider Rodriguez eta Harkaitz Cano solasean Donostian

Eider Rodriguez eta Harkaitz Cano Eraikuntzarako materiala liburu berriari buruz arituko dira solasean azaroaren 16an (asteartea) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Literaktum.

Aza 16 21

Nancy Fraser Kapitalaren lantegi ezkutuak

Nancy Fraser pentsalari feministaren Kapitalaren lantegi ezkutuak, mapa bat ezkerrarentzat saiakera argitaratuko da Lisipe bilduman eta azaroaren 16an (asteartea) 11:00etan aurkeztu Donostiako udal liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak