Aza 27 21

Pornoren eta Afroditaren arteko lehia absurdo eta umoretsua

Adinaren arabera irakurketa ezberdinak eskain ditzakeen antzerki obra da Porno vs Afrodita; musikaren arloko giroa jasotzen du, belaunaldien arteko talka, porrota eta behinolako ametsen argi-itzalak, tentsio horretan irauteko kemena, pertsonaien izaera patetiko maitagarri bat… Patricia Urrutia Urietaren eta Benetan Be Teatroa taldearen eskutik, azken hilabeteotan maiz taularatu izan den lan hori, bestelako osagarri batzuen laguntzaz, argitaratu berri du ehazerekin batera Susak argitaratzen duen Ganbila bildumak.

Aza 26 21

Maribel Aiertza Ezer ez da dirudiena Ondarroan

Maribel Aiertzak Ezer ez da dirudiena liburua aurkeztuko du Antxiñe Mendizabal editorearekin azaroaren 26an (ostirala) 18:00etan Ondarroako Kofradia Zaharrean. Literatur amuak.

Aza 26 21

Lander Garro Faith

Lander Garro idazleak Faith aurkeztuko du azaroaren 26an (ostirala) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.

Aza 25 21

Pello Lizarralde Argiantza Gasteizko irakurle klubean

Pello Lizarralderen Argiantza izango dute mintzagai azaroaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultura etxean, Gasteizko irakurle klubak antolatuta.

Aza 25 21

Koldo Izagirre Dumitru biluzik Zarautzen

Koldo Izagirreren Dumitru biluzik nobelari buruz jardungo dute azaroaren 25ean (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Aza 25 21

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala

Eider Rodriguez idazleak Eraikuntzarako materiala liburu berria aurkeztuko du azaroaren 25ean (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 25 21

Eider Rodriguezen lehen nobela

Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Etxeak egiteko behar den guztia saltzen zuen aita bat. Alkoholak blaitutako aita bat. Heriotzaren atezuan abiatzen du kontakizuna liburu honetako narratzaileak. Heltzear da, helduko da, eta hainbestetan sofatik lan handiz altxatzen ikusitako aita, kalea balantzaka zeharkatu eta bulegoaren iluntasunean gotortzen zena, hitzekin laztantzeko modu bat entseatuko du alabak. Batera eta bakarka izandakoaren memoria sortu. Aita baten puskak bildu ditu Eider Rodriguezek bere aurreneko nobelan, Eraikuntzarako materiala. Denboran luzatutako gainbeheran murgildu, eta, izendatu ezin direnen aurrean, eremu laiotz bat argitu. Osorik irakur dezakezue sarean.

Aza 24 21

Irati Jimenez Ogia eta zirkua eta Begiak zabalduko zaizkizue Iruñean / / Bertan behera

Irati Jimenez idazleak Ogia eta zirkua eta Begiak zabalduko zaizkizue saiakerak aurkeztuko ditu Mikel Sotoren aurkezpenarekin azaroaren 24an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Karrikirin.

Aza 24 21

Goizalde Landabaso Krakovia

Goizalde Landabasok Krakovia aurkeztuko du azaroaren 24an (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Aza 23 21

Tennesse Williams Desio izeneko tranbia Oñatin

Tennesse Williams idazlearen Desio izeneko tranbia liburuari buruz arituko dira azaroaren 23an (asteartea) 18:30ean Oñatiko irakurle taldean.

Aza 22 21

Migel Angel Mintegi 9 mm Parabellum

Migel Angel Mintegik 9 mm. Parabellum liburu berria aurkeztuko du azaroaren 22an (astelehena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Aza 20 21

Basabûrûan Montori Atherein

Mikel Antza Arroz urez eta Iraultza eta bizi! liburuei buruz hizketan arituko da azaroaren 20an (larunbata) 20:30etan Athereiko Uhaitza aterbean.

Aza 20 21

Edorta Jimenez Nikole Bijotzekua Abiñan

Edorta Jimenezek Nikole Bijotzekua aurkeztuko du azaroaren 20an (larunbata) eguerdiko 12:30ean Sukarrieta eta Busturia arteko Abiña auzoko Abinabarri tabernan.

Aza 19 21

Natalia Ginzburg Bertute txikiak Ean

Natalia Ginzburgen Bertute txikiak liburuari buruz berbetan ibiliko dira azaroaren 19an (barikua) 19:30ean Eako Eskolondon. Txarakie.

Aza 19 21

Mikel Antza Arroz urez Elizondon

Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz hizketan arituko da azaroaren 19an (ostirala) 19:00etan Elizondoko Amezti elkartean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak