Abe 16 21

Hanif Kureishiren Intimitatea Tolosan

Hanif Kureishiren Intimitatea eleberria izango dute irakurgaia abenduaren 16an (osteguna) 19:00etan Tolosako irakurle taldean. Gidaria: Yurre Ugarte.

Abe 16 21

Agatha Christieren Eta ez zen alerik ere geratu Alegian

Agatha Christieren Eta ez zen alerik ere geratu nobela aztertuko dute abenduaren 16an (osteguna) 18:00etan Alegiako irakurle taldean. Gidaria: Amaia Goikoetxea.

Abe 16 21

Ursula K. Le Guin Oihan hitzean mundua Gasteizko irakurle klubean

Ursula K. Le Guin idazlearen Oihan hitzean mundua euskaratu du Amaia Apalauzak, eta liburuari buruz solasean arituko dira abenduaren 16an (osteguna) 19:30ean aurkeztuko du Gasteizko irakurle klubean.

Abe 16 21

Antonio Gramsciren Kartzelako gutunak

Ekaitz Sirventek itzulitako Antonio Gramsciren Kartzelako gutunak liburuaren aurkezpena abenduaren 16an (osteguna) 11etan Donostiako liburutegi nagusian. Aurkezlea: Josu Zabaleta. Argitaletxea: Katakrak.

Abe 15 21

Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina Algortan

Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina berbagai hartuko dute abenduaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Algortako Azebarri elkartean.

Abe 14 21

Silvia Federici Larruazalaren periferiaz haraindi

Silvia Federiciren Larruazalaren periferiaz haraindi saiakera aurkeztuko dute abenduaren 14an (asteartea) goizeko 11etan Donostiako liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.

Abe 13 21

Agota Kristoff idazlearen Koaderno andia Getxon

Agota Kristoff-en Koaderno handia mintzagai izanen dute abenduaren 13an (astelehena) 19:30ean Algortako gaztelekuan. Irakurle kluba.

Abe 13 21

Bob Dylan 100 Kantu eta Louise Glück Basairisa

Bob Dylan kantariaren 100 Kantu eta Louise Glück idazlearen Basairisa aurkeztuko dituzte abenduaren 13an (astelehena) 10:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.

Abe 11 21

Itxaro Bordaren hiru ale

Emari handiko idazlea da Itxaro Borda. Ia berrogei liburu ditu argitaratuak, eta horietako batzuk ez daude oso eskura, liburu-dendetatik urrun eta jende gutxiren apalategietan. Oraingoan, haren hiru liburu ekarri ditugu sarera: Urtemuga lehorraren kronika (1989) narrazio liburu historikoa, eta bi poema liburu: Hautsak errautsa bezain (2002) eta Noizteinka (2007). Hirurak ala hirurak, Maiatz argitaletxe erreferentzialean argitaratuak.

Abe 10 21

Peter Handke, errezitalean

Aurtengo ekainean sareratu genuen Peter Handkeren Iraupenari poema, Asier Sarasolak euskaratua. Oraingoan, Booktegiri esker, poema luze horrekin egindako 46 minutuko errezitalaz gozatzen ahal dugu, Asier Sarasolaren beraren eta Oier Guillanen ahotsean.

Abe 08 21

Ganbila antzerki testu bildumako berrienak Ahotsenean

Amancay Gaztañaga, Peru Calabaza Saban eta Patricia Urrutiak Ganbila bildumako azken antzerki testu lanak aurkeztuko dituzte abenduaren 8an (asteazkena) 17:00etan Durangoko azokako Ahotsenean.


Abe 08 21

Alberto Barandiaran Gurea falangista zen Durangon

Alberto Barandiaran eta Patxi Larrion Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dira abenduaren 8an (asteazkena) 16:30ean Durangoko azokan, Ahotsenean.

Abe 08 21

Oihana Arana eta Leire Vargas Lazunak azkazaletan aurkezten Durangoko azokan

Oihana Arana eta Leire Vargas Lazunak azkazaletan aurkezten arituko dira abenduaren 8an (asteazkena) 14:00etan Durangoko azoka, Ahotseneako egitarauan.

Abe 07 21

Munduko Poesia Kaierak Durangoko azokan

Aiora Enparantza Armentia eta Santi Leoné itzultzaileak Munduko Poesia Kaierak bildumako azken bi lanak aurkezten egongo dira Isabel Etxeberria eta Maialen Berasategi MPK bildumako editore berriekin abenduaren 7an (asteartea) 14:00etan Durangoko azokan, Ahotsenean.


Abe 05 21

Hedoi Etxarte Sortaldekoak errezitaldia Durangon

Hedoi Etxartek Sortaldekoak liburuko poemekin errezitaldia egingo du abenduaren 5ean (igandea) 19:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak