Urt 13 22

Alaine Agirreren Kamisoi zuri zetazkoa Aretxabaletan

Alaine Agirreren Kamisoi zuri zetazkoa liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 13an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean.

Urt 13 22

Txillardegi Kronikak

Txillardegiren Kronikak aurkeztuko dira urtarrilaren 13an (osteguna) 19:00etan Donostiako San Telmo museoan. Argitaletxea: Susa.

Urt 13 22

Txillardegiren Kronikak

Txillardegik Anaitasuna, Egin, Punto y Hora de Euskal Herria, Plazara, Argia eta batez ere Zeruko Argia-n 1968 eta 1986 artean argitara emandako kronikak biltzen ditu liburu honek. Belgika, Norvegia, Estatu Batuak, Gales, Galizia eta Andorratik bezala, Barkoxe, Altzürükü edo Berrizaundik idatziz bere kezka nagusien berri ematen du idazlan hauetan Txillardegik, jakin-min zabalez, begirada zorrotzez eta irakurleari berarekin batera bertan dagoela sentiaraziz. Koldo Izagirre eta Juan Luis Zabalak atondutako edizioa da Susak argitara eman duen Kronikak liburua.

Urt 07 22

Auxtin Zamoraren hatsa, eta “ezin errana”

Poesiaren aldeko ekintzaile aski ezaguna da Auxtin Zamora, urtetan “Hatsaren Poesia” izeneko jardunaldien eta argitalpenen motorra eta gidaria. Alta, poeta ere bada Zamora, eta oraingoan bere lehen poema bilduma ekarri nahi izan dugu akordura, Ezin errana izenburukoa, Maiatz-ek 1986an argitaratua. “Nigar egin dut karrikaz karrika, / xingar eta amodio galdeka, / izarrek zilatu arte zerua”.

Urt 03 22

Kirmen Uribe eta Juan Kruz Lakasta Izurdeen aurreko bizitza Iruñean

Kirmen Uribe eta Juan Kruz Lakasta Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz solasean arituko dira urtarrilaren 3an (astelehena) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.

Abe 29 21

Kirmen Uribe eta Itziar Ituño Izurdeen aurreko bizitza Donostian

Kirmen Uribe eta Itziar Ituño Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz solasean eta irakurtzen arituko dira abenduaren 29an 19:00etan Donostiako Antzoki Zaharrean. Donostia Kultura.

Abe 23 21

Kirmen Uribe eta Joxemari Urteaga Izurdeen aurreko bizitza Ondarroan

Kirmen Uribe eta Joxemari Urteaga Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz solasean arituko dira abenduaren 23an 20:00etan Ondarroako Zurrumurru liburudendan.

Abe 23 21

Mikel Antza Arroz urez Larrabetzun

Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz hizketan arituko da abenduaren 23an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Abe 21 21

Amets Arzallus Miñan Arteako Basoan

Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin  idatzitako Miñan liburuari buruz berbetan egongo da abenduaren 21ean (asteartea) 18:30ean  Arteako Basoan.

Abe 18 21

Feminismoa denon kontua da, bell hooks

Abenduaren 15ean hil da bell hooks pentsalari, idazle eta aktibista afro-amerikarra. Genero, arraza, sexualitate eta klasearen intersekzionalitatea ulertzeko, ezinbesteko erreferentzia. 2018an Katakrakek argitaratu zuen (Amaia Apalauzak euskaratua) haren idazlan enblematikoenetarik bat, Feminismoa denon kontua da, orain sarean osorik irakurtzeko moduan eskaintzen dizueguna. Liburuak azpi-izenburua “Politika pasio” du, eta ez da kasualitatea.

Abe 17 21

Joseba Sarrionandia Bizitzea ez al da oso arriskutsua? Ean

Joseba Sarrionandiaren Bizitzea ez al da oso arriskutsua? saiakerari buruz berbetan ibiliko dira abenduaren 17an (barikua) 19:30ean Eako Eskolondon.

Abe 17 21

Lidia Txukovskaia Urpean murgildu Iruñean

Lidia Txukovskaiaren Urpean murgildu liburuari buruzko solasaldia eginen dute abenduaren 17an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendako irakurle taldean.

Abe 17 21

Baudelairek idatzi eta Lauaxetak euskaratutako Odol iturrija IbonRG-ren ahotsean

Aurten bete dira 200 urte Charles Baudelaire jaio zela (1821eko apirilaren 9an). Lirika modernoaren abiatzaileetako bat, hala bizitza nola obra erreferente ezinbestekoak dira literatura unibertsalean eta euskarara ere hainbat aldiz ekarri izan da, liburu osoak eta poema solteak; eta gurean Lauaxeta izan zen fusilatu aurretik Baudelaire poetaren lanak euskarara ekarri zituztenen artean aitzindaria. Euzkadi egunkarian argitaratu zen 1930eko urriaren 12an Odol iturrija poema euskaraturik.

Orain, IbonRG musikariak, pianoaz lagundurik eta Enrike Hurtado musikari eta programatzailea ondoan duela kantua osatu du Baudelairek idatzi eta Lauaxetak euskaratutako testuarekin.

Odol iturrija

Abe 17 21

15 liburu dagoeneko Ganbila bilduman

Ganbila antzerki bilduma berria jarri zuten martxan Susa argitaletxeak eta EHAZE elkarteak elkarlanean duela 2 urte, Oier Guillanek koordinaturik. Geroztik hainbat teatro testu plazaratu dira bilduma honetan, 15 liburu dagoeneko. Azken 3 liburuak aurkeztu dira gaur Donostiako liburutegian: Amancay Gaztañagak idatzitako 39 lore, Peru Calabazaren 99 pauso ganorabakoen aldamenean eta Patricia Urrutiaren Porno versus Afrodita.

Abe 17 21

Ganbila bildumako azkenak

Amancay Gaztañaga, Peru Calabaza Saban eta Patricia Urrutiak Ganbila bildumako azken antzerki testu lanak aurkeztuko dituzte abenduaren 17an (ostirala) 11:00etan Donostiako Konstituzio Plazako liburutegian.


Agenda

Efemerideak

Kritikak