Ots 22 22
Goizane Aizpuruaren Izarak Tolosan
Goizane Aizpuruaren Izarak liburuari buruz arituko dira otsailaren 22an (asteartea) 19:00etan Tolosako irakurle taldean.
Ots 22 22
Goizane Aizpuruaren Izarak liburuari buruz arituko dira otsailaren 22an (asteartea) 19:00etan Tolosako irakurle taldean.
Ots 22 22
Mari Asun Landa eta Juanjo Olasagarre arituko dira hizlari Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaren 10. urteurrenean. Irakurketa eta ebokazioa gaiaren gainean Landa eta Martutene, irakurketa bat hizpide hartuta Olasagarre; otsailaren 22ean (asteartea) 19:00etan Bilbon, Plaza barriko Euskaltzaindiaren areto nagusian. Martutene 10 urte.
Ots 22 22
Agota Kristofen Koaderno handia solasgai hartuko dute otsailaren 22an (asteartea) 18:00etan Aurizberriko liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.
Ots 21 22
Katixa Agirre idazlea Maite Larburu musikariarekin arituko da Kax kax kax emanaldiarekin otsailaren 21ean (astelehena) 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian.
Ots 21 22
Pedro Alberdi eta Markos Zapiain arituko dira hizlari Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaren 10. urteurrenean. Fikzioaren hitzarmenak gaiaren gainean Alberdi eta Trauma eta transmisioa hizpide hartuta Zapiain; otsailaren 21ean (astelehena) 19:00etan Bilbon, Plaza barriko Euskaltzaindiaren areto nagusian. Martutene 10 urte.
Ots 20 22
Irati Jimenez idazleak Euskal literaturaren historia sobrenatural bat aurkeztuko du otsailaren 20an (igandea) 19:00etan Gasteizko Oihaneder euskararen etxeko klaustroan.
Ots 18 22
Emakumeen eskubideen aldarrikapena eta egoeraren salaketa, bereziki emakume beltzen defentsa eta zapalkuntza-egoeraren salaketa, eskubide zibilen aldeko borroka… zenbait eremuk batzen ditu Audre Lorde eta Toni Morrisonen bizitza eta jarduera. Nagusiki poesia eta saiakeraren bitartez lehena; eleberrien bitartez bigarrena. Borroka eremuez gain, beste puntu bat ere bazuten partekatzekoa: hiru urteko aldearekin, otsailaren 18 batez jaio ziren biak, 1934an eta 1931n, hurrenez hurren. Lorderen poema antologia euskaratu zuen Danele Sarriugartek, eta Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduman argitara eman (baita lehenago Elearazi egitasmoan ere testu bat, Nagusiaren tresnek ez dute sekula eraitsiko nagusiaren etxea), biak ere online irakurgai daude. Nobel saria jasotako Morrisonen Maitea eleberria euskaratu zuen Anton Garikanok (Elkar-Alberdania, 2004), eta lehenago Itziar Iriondok Gaueko hitzak narrazioa, Milabidai bilduman plazaratua, hau ere oniine irakur dezakezuna.

Ots 18 22
Karmelo Landarekin Bilbon dabil Gabriel Aresti izango dute berbagai otsailaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Ots 18 22
1996ko Nobel saria jaso zuenean poetaren lanbideaz eta bere jardunean “ez dakit” hitz xumeek duten garrantziaz jardun zuen Wislawa Szymborskak, horietatik abiatuta eraiki duen munduaz. Josu Jimenez Maiak hitzaldia euskaratu eta Maiatz aldizkariko 67. zenbakian eskaini zigun… 38 poemarekin batera. Poeta poloniarra hil dela 10 urte bete dira otsailean, eta hemen eskaintzen dizkizugu denak.

Ots 17 22
Edorta Jimenezek Nikole Bijotzekua liburuari buruz berba egingo du otsailaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ots 17 22
Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute idazleak berak eta Aner Peritzek otsailaren 17an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Ots 17 22
Xabier Amurizak Etxepare, jalgi hadi batura liburua aurkeztuko du otsailaren 17an (osteguna) 19:00etan Gasteizko Oihaneder euskararen etxean.
Ots 17 22
Mikaela Elizegiren Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatuta liburuari buruz arituko dira otsailaren 17an (osteguna) 17:30ean Kanpezuko liburutegian.
Ots 16 22
Joan Mari Irigoienek Sorgin-argien ehizan poema liburu berria aurkeztuko du otsailaren 16an (asteazkena) 12:00etan Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Argitaletxea: Elkar.
Ots 16 22
Cormac McCarthy idazlearen Jainkoaren seme euskaratu du Juan Mari Mendizabalek eta otsailaren 16an (asteazkena) 11:00etan Donostiako udaletxeko zaharreko liburutegian. Argitaletxea: Igela.