Mar 25 22
Katixa Agirre Amek ez dute Maeztun
Katixa Agirrerekin Amek ez dute bere liburua izango dute mintzagai martxoaren 25ean (ostirala) 19:00etan Maeztun, udaletxeko 3. solairuan. Korrika kulturala.

Mar 25 22
Katixa Agirrerekin Amek ez dute bere liburua izango dute mintzagai martxoaren 25ean (ostirala) 19:00etan Maeztun, udaletxeko 3. solairuan. Korrika kulturala.

Mar 25 22
Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz solasean arituko da martxoaren 25ean (ostirala) 18:00etan Bilbon, Santutxuko Labore ekonomatoan.

Mar 24 22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko dira martxoaren 24an (osteguna) 20:00etan Aguraingo Jai Alai tabernan.

Mar 24 22
Itziar Ugarterekin Gu gabe ere poema liburuari buruz artikuko dira martxoaren 24an (osteguna) 19:00etan Erandioko irakurle taldean.

Mar 24 22
Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa nobelari buruz solas egingo dute martxoaren 24an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Mar 24 22
Virginie Despentesen King Kong teoriaz mintzatuko dira martxoaren 24an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako Kultur etxean
Mar 24 22
Aritz Gorrotxategik Uda betea poema liburua aurkeztuko du martxoaren 24an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegi nagusiko Mandas dukearen aretoan. Argitaletxea: Elkar.
Mar 23 22
Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz hizketan arituko da martxoaren 23an (asteazkena) 19:00etan Sarrigurengo Oihanburu salan. Gidaria: Nerea Balda.
Mar 23 22
Amaia Lasa idazleak Walt Whitmanen poemak errezitatuko ditu Belar ostoak saio berezian martxoaren 23an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Loraldia.
Mar 23 22
Mari Luz Esteban idazlearekin Andre zaharraren manifestua poema liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dute martxoaren 23an (asteakena) 18:30ean Eibarren Portalekoan.
Mar 22 22
Maribel Aiertzak Ezer ez da dirudiena liburua aurkeztuko du martxoaren 22an (asteartea) 19:00etan Bilboko Elkar liburudendan -Poza lizentziatua kalekoan- Loraldiaren egitarauaren barruan.
Mar 22 22
Katixa Agirreren Amek ez dute bere liburua izango dute mintzagi martxoaren 22an (asteartea) 18:30ean Aurizberriko liburutegian.
Mar 21 22
Castillo Suarezek Elurra elurraren gainean aurkeztu eta errezitatuko du Fernando Reyrekin batera martxoaren 21ean (astelehena) 19:30ean Iruñeko Karrikiri elkartean.
Mar 21 22
Xabi Bordak Urtu aurretik poema liburua aurkeztuko du martxoaren 21ean (astelehena) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa.

Mar 21 22
Hazita datoz urak Xabi Bordaren hirugarren poema liburuan. Hego haizea dabil Ipar Poloan eta mehetuz doa azken glaziarra. Minutuak kanilan behera tantaka, eta, harekin, tripaz gora arrainak, egarriz hildako dromedarioa, langabezian geratu den laguna, oporren hasiera eguna, ezusteko bisitak eta eklipse intimoak. Dena urpean geratu aurretik, gal daiteeken guztiaren esploratzaile dabil poeta. Osorik irakur dezakezue Urtu aurretik liburua sarean.
