Api
12
22
Oihana Arana eta Leire Vargasek Azunak azazkaletan eta Dena ametsa den irudipena poema liburuetan oinarritutako errezitaldia egingo dute apirilaren 12an (asteartea) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan.

Api
12
22
Amaia Lasa eta Joan Mari Irigoienekin topaketa egingo dute Joxemiel Bidador poesia taldekoek apirilaren 12an (asteartea) 19:00etan Iruñean, Nafarroako liburutegian.
Api
09
22
Orain arte pazko astelehenez ospatzen zen Idazleen biltzarra apirilaren 9an (larunbata) eta 10ean (igandea) ospatuko da aurten Saran.

Api
08
22
Mikel Etxaburuk Ahaztu baino lehen, ama poema liburuan oinarritutako Oroitzen hondarrak nota txikietan errezitaldi musikatua egingo du apirilaren 8an (ostirala) 20:00etan Bilboko Biran.
Api
08
22
Anton Txekhov idazlearen 31 ipuin liburua euskaratu du Iker Sancho Insaustik eta datorren apirilaren 8an (ostirala) 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.
Api
07
22
Agota Kristofen Koaderno handia berbagai hartuko dute apirilaren 7an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.
Api
07
22
Amaia Lainon eta Xabi Strubellek Hiru gau geruza aurkeztuko dute apirilaren 7an (osteguna) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.
Api
07
22
Uxue Apaolaza eta Beñat Sarasola Bihurguneko nasa liburuari buruz arituko dira solasean apirilaren 7an (osteguna) 19:00etan Donostiako Tobacco Days liburu-dendan.

Api
07
22
Walt Whitman (Josu Goikoetxea itzultzaile) eta William Butler Yeats (Juan Kruz Igerabide itzultzaile) idazleen poema antologiak aurkeztuko ditu Susa argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak bilduman apirilaren 7an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegi nagusian.


Api
07
22
William Butler Yeats Irlandar Literatur Pizkundea deitu izan denaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen, bere proposamen poetikoengatik ez ezik antzerkiaren alorrean egindako ekarpenarengatik ere. Irlandako bardoa da Yeats, eta halaxe ulertu zuen berak ere bere rola. Antologia honek, lehen aldiz, Yeatsen gai eta obsesio errepikatuenen bilduma osotu bat eskaintzen du: irlandar folkloreko kantu eta elezahar berreskuratu eta eguneratuak, mitologia zeltako heroiak eta haien balentriak, Maud Gonne iraultzaile independentista eta Yeatsen musa idealizatuari behin eta berriro egindako aipamenak, orduko gertakari politiko esanguratsuenen irakurketak, zahartzeari buruzko gogoetak, mistizismoaren bidezko espiritualtasun zaharberritu baten bilaketa… Osorik irakur dezakezue sarean, Juan Kruz Igerabideren itzulpenean.

Api
06
22
Ainhoa Urien idazlearen Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoa liburuari buruz arituko dira apirilaren 6an (ostirala) 18:300etan Elorrioko liburutegian.
Api
06
22
Ameriketako Estatu Batuetako XIX. mendeko poeta gorena, Emily Dickinsonekin batera: horra hor, askorentzat, Walt Whitman. Transzendentalismoaren ordezkari petotzat jo ohi dute: izadiaren eta gizakiaren batasuna, eguneroko gauza soilen jainkozkotasuna, naturaren joria eta orobiltasuna, norbanakoen eta munduaren ontasuna… eta, tasun horiek guztiak blaituz, zelebrazioa: haragiaren eta espirituaren uztarduraren ospakizuna, aberriarena eta demokraziarena, giza gogoarena, adiskidetasunarena, maitasunarena (gizonen artekoa sarri), mikatzean ere irautearena, giza bizileku eta bizigai den ingurunearena. Funtsean, doinu zabal bat biziari. Josu Goikoetxeak egin du itzulpena, eta osorik irakur dezakezue kaiera sarean.

Api
05
22
Irati Jimenez idazleak Euskal literaturaren historia sobrenatural bat bidaia literarioa gidatuko du apirilaren 5ean (asteartea) 19:30ean Iruñeko Kondestable jauregian.

Api
05
22
Joseba Sarrionandia Airea ez da debalde eta Gauzak direna balira (Habanako gaukariak) saiakerei buruz arituko da hizketan apirilaren 5ean (asteartea) 19:00etan Donostian, Aieteko kultur etxean.
Api
05
22
Aingeru Epaltzaren Ur uherrak nobelaz solas egingo dute apirilaren 5ean (asteartea) 19:00etan Donostiako udal liburutegi nagusian.