maiatza 25 22

Uxue Alberdi Dendaostekoak Sarrigurenen

Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz berbetan arituko dira maiatzaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Sarrigurengo Oihanburu salan. Gidaria: Nerea Balda.

maiatza 25 22

Kepa Iribar 72 ordu

Kepa Iribarek 72 ordu izeneko nobela aurkeztuko du maiatzaren 25ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

maiatza 24 22

Annie Ernaux Gertakizuna Zaraitzuko irakurle taldean

Annie Ernaux idazlearen Gertakizuna liburuari buruz hitz egingo dute maiatzaren 24an (asteartea) 19:30ean Ezkarozen, Zaraitzuko irakurle taldean.

maiatza 24 22

Virginie Despentesen King Kong teoria Aurizberrin

Virginie Despentesen King Kong teoriaz mintzatuko dira maiatzaren 24an 18:30ean Aurizberriko liburutegian.

maiatza 22 22

Cecil Day-Lewisen Nabarra

1972ko maiatzaren 22an hil zen Cecil Day-Lewis idazlea. 30etako idazle ingelesen artean erreferentzia ezinbestekoa, militante komunista, beste zenbait idazle garaikidek bezala, Espainiako 36ko gerrarekin harreman estua izan zuen. Eta Euskal Herriarekin: The Nabarra poema luzea ondu zuen Euzkadiko Gudontzidiko bou ezagunaren ibilera eta borroka oinarri hartuta. Luigi Anselmik euskaratu zuen Idatz&Mintz-entzat (Bolondresa poema ere badator Nabarra-ren edizio horretan), 2003an, eta hiru urte geroago Jose Luis Padronek beste itzulpen bat egin zuen Bassarairen edizio hirueledunerako, Bere izena Nabarra izenburuaz. Sarean irakurgai dagoen lehenaz gain, bigarren itzulpen hau eta honetarako Gabriel Insaustik egindako aurkezpena ere (obraz, garaiaz, estiloaz eta Day-Lewisez) online jarri ditugu. Igela argitaletxeak ere Piztiak hil behar du polizia-eleberria, Day-Lewisek Nicholas Blake ezizenaz plazaratua, argitaratu zuen, Estibaliz Lizasok euskaratua.

maiatza 22 22

Itxaro Borda, Amaia Hennebutte eta Ur Apalategi kafe literarioan Donibane Lohitzunen

Amaia Hennebutte, Itxaro Borda eta Ur Apalategi literaturaz solasaean arituko dira maiatzaren 22an (igandea) 10:00etan Donibane Lohitzuneko Maitena trinketean.

maiatza 20 22

Leire Vargas, Oihana Arana eta Miren Amuriza Dena ametsa den irudipenaz Arrazolan

Leire Vargasen Dena ametsa den irudipena poema liburuari buruz solasean eta kantuan arituko dira Oihana Arana eta Miren Amuriza maiatzaren 20an (ostirala) 20:30ean Arrazolako Amillena bentan.

maiatza 20 22

Amets Arzallus Miñan Ean

Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan liburuari buruz hizketan jardungo dira maiatzaren 20an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

maiatza 20 22

Gabriel Ferrater poetaren mendeurrena

1922ko maiatzaren 22an jaio zen Reus-en Gabriel Ferrater. Editorea Seix Barrall argitaletxean, irakaslea unibertsitatean eta, batez ere, poeta izan zen, 50 urte bete aurretik bere buruaz beste egin aurretik. Aurten bere jaiotzaren mendeurrena ospatzen ari dira Katalunian, eta bere poemen oihartzunak gurera ere heltzen dira, ez oso aspaldi euskarari ekarritako lanak ere argitaratu izan direlako. Zenbait poeta katalan antologia osatu eta itzuli zuen Gerardo Markuletak 1997an eta Literatura Unibertsala sailean argitaratu. Berrikiago, Aritz Galarragak Munduko Poesia Kaierak bilduman, Gabriel Ferrater poetaren lanak euskaratu zituen eta argitara eman, Beñat Sarasolaren hitzaurrearekin.

maiatza 19 22

Miren Agur Meabe Sukaldaritza eta poesia Gasteizen

Miren Agur Meabe idazlea Mikel Peña sukaldariaren ondoan arituko da Sukaldaritza eta poesia ekitaldian maiatzaren 19an (osteguna) 20:15ean Gasteizko Poetak maiatzean egitarauaren baitan.

maiatza 19 22

Xabi Borda Urtu aurretik Zarautzen

Xabi Bordak Urtu aurretik poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 19an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

maiatza 19 22

Joseph Brodsky Ur-marka Donostian

Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Nerea Arruti Joseph Brodsky idazlearen Ur-marka saiakerari buruz solasean arituko dira maiatzaren 19an (osteguna) 18:30ean Donostiako Tobacco Days liburudendan.

maiatza 14 22

Ainara Maia Hatsaren poesia Sormenen

Ainara Maiak Hatsaren poesia 2021eko lanen bilduma aurkeztuko du maiatzaren 14an (larunbata) 14:00etan Galdakaoko Sormenen.

maiatza 14 22

Xabi Borda Urtu aurretik Sormenen

Xabi Bordak Urtu aurretik aurkeztuko du maiatzaren 14an (larunbata) 13:30ean Galdakaoko Sormenen.

maiatza 14 22

Asel Lusarraga Katuak jandakoa Galdakaoko Sormenen

Asel Lusarragak Katuak jandakoa aurkeztuko du maiatzaren 14an (larunbata) 13:00etan Galdakaoko Sormenen.

Agenda

Efemerideak

Kritikak