Eka 17 22
Mari Luz Esteban Andre zaharraren manifestua Bilboko Otxarkoagan
Mari Luz Esteban idazlearekin Andre zaharraren manifestua poema liburuari buruz berbetan egongo dira ekainaren 17an (ostirala) 18:30ean Bilboko Otxarkoagan, Auzo etxean.

Eka 17 22
Mari Luz Esteban idazlearekin Andre zaharraren manifestua poema liburuari buruz berbetan egongo dira ekainaren 17an (ostirala) 18:30ean Bilboko Otxarkoagan, Auzo etxean.

Eka 16 22
Joseba Sarrionandiaren Bizitzea ez al da oso arriskutsua? saiakerari buruz arituko da ekainaren 16an (osteguna) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Eka 16 22
100 urte betetzen dira aurten James Joyce idazlearen Ulises argitaratu zela, eta Bloomsday ospatzen dutenez urtero ekainaren 16an Dublinen, eta aurten Iruñean ere ospakizun berezi bat antolatzen ari dira James Joyceren lagunak hiri buruzagian, ostegunez eta arratsaldeko 19:00etatik aitzina Campana, Zuriza, Toki Leza ostatuetatik, Zaldiko Maldiko elkartean amaitzeko.

Eka 16 22
Lander Garro idazlea Faith nobelari buruz arituko da ekainaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Eka 16 22
Mende bat bete da aurten literatura unibertsaleko liburu esanguratsuenetako bat, Ulises, argitaratu zela. Besteak beste haren hizkuntza-konplexutasuna aipatzen dela, Xabier Olarrak ekarri zion euskarari obra ezinbestekoa 2015ean. Aurten, mendeurrena kari, James Joyceren lan nagusiaren edizio berri bat plazaratu du Igela argitaletxeak. Ulises eleberria ekainaren 16an gertatzen da, eta hori ospatzeko liburuaren zaleek Bloomsday izeneko eguna egiten dute Dublinen, liburuan aipatzen diren lekuak eta gertakizunak oroituz eta berbisitatuz. Aurten Iruñean ere izango dugu Bloomsday eguna. Eta urteurren berezi honetan, liburuaren pasarte bi dakarzkizuegu —liburuaren hasiera eta Molly Bloomen bakarrizketaren zati bat—, obra unibertsala dastagai.

Eka 14 22
Mikel Antza Arroz urez liburua aurkezten arituko da ekainaren 14an (asteartea) 18:30ean Oñatiko gaztetxean.

Eka 13 22
Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa liburuari buruz arituko dira solasean ekainaren 13an (astelehena) 19:00etan Azkoitiko irakurle talde berrian, kultur etxean. Gidaria: Iñigo Aranbarri.

Eka 13 22
Txomin Peillen eta Joseba Sarrionandia literaturari buruz solasean arituko dira ekainaren 13an (astelehen) 19:00etan Iruñean, Nafarroako liburutegian, Nafar ateneoak antolaturik.

Eka 13 22
James Joyceren Ulises nobela aurkeztuko du Xabier Olarrak ekainaren 13an (astelehena) 11:00etan Donostian, alde zaharreko liburutegian. Argitaletxea: Igela.

Eka 10 22
Itziar Ugarte idazlea eta Mikele Landak Gu gabe ere poema liburuan oinarritutako Gu gabe ere biharamunean errezitaldi berezia egingo dute ekainaren 10ean (ostirala) 19:00etan Oñatiko Kultur etxeko zine aretoan.

Eka 09 22
Josu Jimenez Maiak Zuihitsua haibun eta haikuei buruzko saiakera lan berria aurkeztuko du Tere Irastorzarekin ekainaren 9an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Karrikiri euskal dendan.

Eka 09 22
Virginie Despentesen King Kong teoriaz mintzatuko dira ekainaren 9an (osteguna) 19:0eetan Aretxabaletako kultur etxean.
Eka 09 22
Lander Garro idazlea Karmele Etxabek lagunduta Faith nobelari buruz arituko da ekainaren 9an (asteazkena) 19:00etan Zaldibiako irakurle taldearekin.
Eka 08 22
Idoia Garzes idazlearen Mendiko Gaitza liburuari buruz arituko dira ekainaren 8an (asteazkena) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean.
Eka 08 22
Ganbila antzerki testuen bildumako Erradikalak –Ane Labaka eta Beatriz Elgezabalek idatzia- eta Soka –Mikel Gurrearena- liburuak aurkeztuko dituzte ekainaren 8an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Tobacco Days liburudendan.

