Aza 18 22
Hannah Arendt Indarkeriaz Orion
Hannah Arendt idazlearen Indarkeriaz saiakerari buruz arituko dira azaroaren 18an (ostirala) 19:30ean Orioko Salatxo aretoan.

Aza 18 22
Hannah Arendt idazlearen Indarkeriaz saiakerari buruz arituko dira azaroaren 18an (ostirala) 19:30ean Orioko Salatxo aretoan.

Aza 17 22
Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobela berriari buruz berba egingo dute azaroaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Aza 17 22
Anari Alberdi Santestebanek Gari eta goroldiozko liburu berria aurkeztuko du azaroaren 17an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa

Aza 17 22
Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika. Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera Anari Alberdi Santestebanen lehen liburuan. Osorik irakur dezakezue sarean.

Aza 17 22
Gorka Arresek atondutako Liburuaren arbola erakusketa azaroaren 17tik (osteguna) aurrera egongo da ikusgai Getxoko Punta Begoñan. Antolatzailea: Euskararen Etxea.
Aza 16 22
Iban Zalduak Ipuina engainua da liburuan oinarritutakoko irakurraldia egingo du Mice musikariarekin azaroaren 16an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Victoria Eugeniako klubean. Literaktum.
Aza 15 22
Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion untzia aurkeztuko du azaroaren 15ean (asteartea) 19:00etan Bermeoko kultur etxean.

Aza 15 22
W. G. Sebald idazle alemanaren Austerlitz euskaratu du Idoia Santamariak, eta azaroaren 15ean (asteartea) 19:00etan liburuari buruz arituko dira Donostiako udal liburutegiko San Jeronimoko aretoan. Gidaria: Iñigo Aranbarri.
Aza 15 22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko dira azaroaren 15ean (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.Gidaria: Uxue Alberdi.

Aza 15 22
Jean-Louis Davant Blanca eta Viana Nafarroako Blanca Trajeria liburuaz, Txomin Peillen Ene bertsoen bilduma – 1951-2021 liburuarekin eta Battittu Coyos Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasun lanari buruz arituko dira azaroaren 15ean (asteartea) 18:00etan Baionako Euskal Museoan.

Aza 14 22
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 14ean (astelehena) 19:30ean Getxon, Villamonteko kultur etxean. Gidaria: Lizar Begoña.

Aza 14 22
Pello Lizarralderen eta Beñat Sarasola Zuri beltzetik Argiantzara solasean arituko dira azaroaren 14an (astelehena) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
Aza 14 22
Leire Milikua Larramendik Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakera aurkeztuko du Lisipe bilduman datorren azaroaren 14an (astelehena) 12:00etan Donostiako Pandora tabernan. Argitaletxea: Susa.

Aza 12 22
Hedoi Etxarte eta Broken Brothers Brass Band taldeak Sortaldekoak eskainiko dute azaroaren 12an (larunbata) 13:30ean Iruñeko Baluarten Nafarroako Irakurle Kluben III. Topaketetan.

Aza 12 22
Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia nobela aztergai izanen dute, idazlearekin batera, azaroaren 12an (larunbata) 11:00etan Etxalekuko irakurle klubean.