Abe 01 22

Pozaren erdia
Harkaitz Canoren sonetoak

Sonetoak idazteak izan dezake zerbait solemnetik eta zerbait ironikotik, zaila da jakitea zeinetatik gehiago. Eta jolasetik ere bai, jakina. Pozaren erdia liburuan daude plastidecorrak, Rolls Royceak, captchak, Alice eskailera mekanikoan, likantropia, mende honetakoa ez den euria, bonsaiak, Zumeta bat, bi zaldiz bizitzea. Pozaren erdia gonbidapen bat izan daiteke: ez al du erdi horrek beste erdia iradokitzen? Haurtzaroa, umorea, idazketa, objektuak, desira, jolasa ekarri ditu lerro neurtu eta errimatuetara Harkaitz Canok liburu honetan. Osorik irakur dezakezue sarean.

Pozaren erdia - H Cano - azala

Abe 01 22

Felipe Juaristi Harrizko gaitz hau

Felipe Juaristi idazleak Harrizko gaitz hau liburu berria aurkeztuko du abenduaren 1ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Konstituzio Plazako Liburutegian, Mandasko Dukearen Aretoan. Argitaletxea: Balea Zuria.

Abe 01 22

Xabier Lete Poema eta abesti guztiak

Xabier Lete Poema eta abesti guztiak aurkeztuko dute abenduaren 1ean (osteguna) 10:30ean Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan.
Liburuaren prestatzaileak: Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxaga.
Argitaletxeak: Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela, Txalaparta.
unnamed(1)

Aza 30 22

Anari Alberdi Santesteban Gari eta goroldiozko Bilbon

Anari Alberdi Santestebanek Gari eta goroldiozko liburu berria aurkeztuko du azaroaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Bilboko Louise Michel liburu dendan. Aurkezleak: Ane Zabala eta Galder Perez.
Gari eta goroldiozko - A Alberdi - azala

Aza 30 22

Hedoi Etxarte Sortaldekoak Donostian

Hedoi Etxarterekin Sortaldekoak liburuari buruz arituko dira azaroaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Donostiako Egiako kultur etxeko literatur solasaldian.

Aza 29 22

James Joyce Ulises Iruñeko Laban

Xabier Olarra euskarari ekarritako James Joyceren Ulises nobelari buruz arituko dira  azaroaren  29an (asteartea) 19:00etan Iruñeko Laban.
uliseslaban

Aza 29 22

Harkaitz Cano Pozaren erdia

Harkaitz Cano idazleak Pozaren erdia liburu berria aurkeztuko du azaroaren 29an (asteartea) 11:00etan Donostiako Pandora tabernan. Argitaletxea: Susa.
Pozaren erdia - H Cano - azala

Aza 28 22

Sherwood Anderson Winesburg, Ohio

Sherwood Anderson idazlearen Winesburg, Ohio euskaratu du Joannes Jauregik eta azaroaren 28an (astelehena) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Literatura Unibertsala Erein / Igela.

Aza 28 22

Gorka Arrese Mundua aldatu duen lehen objektu industriala Getxon BERTAN BEHERA

Gorka Arresek Liburuaren arbola erakusketaren karietara, Mundua aldatu duen lehen objektu industriala hitzaldia egingo du azaroaren 28an (astelehena) 19:00etan Getxoko Punta Begoñan. BERTAN BEHERA

irauli

Aza 25 22

Juno Mac eta Molly Smith Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka

Juno Mac eta Molly Smith egileen Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka euskaratu du Amaia Astobizak eta azaroaren 25ean (ostirala) 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Katakrak.

Aza 25 22

Abdurazak Gurnah Paradisua

Abdurazak Gurnah idazlearen Paradisua ekarri dute euskarara Joxe Mari Berasategi eta Maialen Berasategik, eta azaroaren 25an (ostirala) 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

paradisua

Aza 24 22

Anton Txekhov31 ipuin Gasteizen

Anton Txekhov idazlearen 31 ipuin liburua euskaratu du Iker Sancho Insaustik eta azaroaren 24an (osteguna) 19:30ean hizpide hartuko dute Gasteizko irakurle klubean.

Aza 24 22

Anari Alberdi eta Iñigo Aranbarri Gari eta goroldiozko Azkoitian

Anari Alberdi Santesteban eta Iñigo Aranbarri  Gari eta goroldiozko liburu berriari buruz solasalean arituko dira azaroaren 24an (osteguna) 19:00etan Azkoitian, Elkargunean.
anariaranbarri

Aza 24 22

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Arrasaten

Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko azaroaren 24an (osteguna) 18:30ean Arrasateko liburutegian. Gidaria: Alex Gurrutxaga.

Aza 24 22

Txilikuren Zeruak eta infernuak Zarautzen

Jesus Mari Olaizola Txilikuren Zeruak eta infernuak liburuaz jardungo dute azaroaren 24an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak