Ira 09 25
Juliana Leveille-Trudel Nirliit Donostian
Juliana Leveille-Trudel idazlearen Nirliit liburuari buruz arituko dira irailaren 9an (asteartea) 19:00ean Donostian, San Jeronimoko liburutegian. Donostia kultura.
Ira 09 25
Juliana Leveille-Trudel idazlearen Nirliit liburuari buruz arituko dira irailaren 9an (asteartea) 19:00ean Donostian, San Jeronimoko liburutegian. Donostia kultura.
Ira 09 25
Miren Amuriza ren Pleibak liburuari buruz arituko dira irailaren 9an (asteartea) 19:00etan Atarrabiko Lapikon.

Ira 08 25
Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa errezitaldi musikatua egingo du Jon Martinek Irati Odriozola eta Ainhoa Ansa musikarekin irailaren 8an (astelehena) 19:00etan Donostiako Victoria Egueniako klubean. Poesia orduak.
Ira 08 25
Harkaitz Cano, Itziar Ugarte eta Jose Luis Otamendik Poeta bat zure sukaldean errezitaldiak egingo dituzte herritarren etxeetan irailaren 8tik 10era 19:00etan Oiartzunen. Poesia egunak.

Ira 06 25
Yolanda Arrieta idazleak eta Peru Galbete musikariak Etxe bat poesia errezitaldi musikatua egingo dute irailaren 6an (larunbata) 18:30ean Oiartzungo Landetxe kultur aretoan. Poesia egunak.

Ira 06 25

Mendea beteko zuketen irailaren 6an idazle diferente bik: Angel Gonzalez eta Andrea Camilleri. Poeta izan zen Angel Gonzalez, frankismoan Espainiako belaunaldi berriekin batera idazten hasi zena, 30 urte betetzerako liburuak argitaratzen. Poesia soziala egiten zutenen artean kokatu zuten hasmentan, baina bide propio aberatsa jorratu zuen gerora. Gerardo Markuletak ekarri zuen euskarara haren lanaren antologia bat, Munduko Poesia Kaieren baitan argitaratu zena.

Eleberrigilea izan zen Camilleri. Profesionalki antzerki mundukoa, gidoilari, zuzendari… lanean jardundakoa, oso berandu arte ez zuen argitaratu. Ia 70 urte zituela argitaratzen hasitako istorio beltzekin eta bereziki Salbo Montalbano ikertzailearen sailarekin lortu zuen arrakasta handia, mundu osoan. Euskaraz irakur daitezke bere hiru liburu, eta horietako bateko lau narrazio eman zizkigun Fernando Reyk.
Ira 05 25
Bereterretxen kantorea hizpide hartuko dute Jabier Kaltzakortarekin irailaren 5ean (ostirala) 19:00etan Etxebarrengo arrabotû plazan.

Ira 05 25
Heriotzak Eduardo du izena poesia ez-errezitala eskainiko du Formol laborategiak irailaren 5ean (ostirala) 19:00etan Oiartzungo Landetxe kultur aretoan. Poesia egunak.

Ira 05 25
1914ko irailaren 5ean jaio zen Nicanor Parra idazle txiletarra. XX. mendea korritutako poeta izan zela esatea ez da gehiegikeria Parraren kasuan, izan ere 103 urte beteta zendu baitzen antipoesiaren poeta gailena izan zena (hura hil eta urtebetera hil zen Bernard Dadie idazle bolikostarra, 103 urtez hau ere). Txiletarrak mendea bete zuenean hamar poema ekarri zizkion euskarari Josu Landak, eta hamabost hurrengo urtean Garazi Arrulak. Merezi du gogoratzea eta irakurtzea gaur, antipoeta hil zela 111 urte betetzen direla (eta merezi, baita ere, Dadieren poemez akordatzea, haren mendeurrenean euskarari ekarritakoak).
Ira 04 25
Poesia egunak antolatu dituzte Oiartzunen. Heriotzak Eduardo du izena poesia ez-errezitala eskainiko du ostegun honetan Formol laborategiak. Biharamunean, Yolanda Arrieta idazleak eta Peru Galbete musikariak Etxe bat poesia errezitaldi musikatua egingo dute. Azkenik, aipagarria da Harkaitz Cano, Itziar Ugarte eta Jose Luis Otamendik Poeta bat zure sukaldean errezitaldiak egingo dituztela herritarren etxeetan.

Abu 29 25
Aresti Bermeon izeneko topaketa antolatu dute abuztuaren 28 eta 29an Bermeoko liburutegian.

Abu 29 25
Hegazkin-istripu batek isilarazi zuen, duela 65 urteko abuztuaren 29an, negritudearen ahots indartsuenetako bat, Bordelen jaiotako David Diop senegaldarrarena. 33 urte baino ez zituen, baina Mendebaldearen kolonizazio kultural nahiz ekonomikoaren aurkako poeta ezinbestekoa zen. Maiatz aldizkarian Itxaro Bordak bi poema euskaratu zituen, eta urteurrenaren harira bertze bi ekarri dizkiogu euskarari; hemen laurak.
Abu 28 25
Inis Mór irlan jaio zen abuztuaren 28 batez, 1896an, Liam O’Flaherty idazlea. Ia obra guztia ingelesez izanagatik, irlanderaz idatzi zuen ipuin bilduma bat, Desioa (1954), askoren iritziz hizkuntza horretan plazaraturikoen artean bikainena. Haurtzaroko paisaiaren indarrera itzultzen da O’Flaherty narrazio horietan, natura sotil bezain harro ageri da, landareen zikloek eta animalien bizitzek markatzen dute gizakiena. Bilduma honetako Jende behartsua ipuina euskaratu zuen Iñigo Aranbarrik.
Abu 22 25
Goiatz Labandibarrek idatzitako Zoo liburuari buruz mintzatuko dira abuztuaren 22an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Abu 13 25
Harkaitz Cano idazlearen Ulu egiteko bolondres bila poema liburuari buruz arituko dira abuztuaren 13an (asteazkena) 18:30ean Donostian, KMK-ko irakurketa klubak antolatuta.
