Api
21
23
Gorka Arresek Liburuaren arbola erakusketaren karietara, Mundua aldatu duen lehen objektu industriala hitzaldi eta bisita gidatua egingo du apirilaren 21ean (ostirala) 12:00etan Bilbon, Bizkaiko foru liburutegian.

Api
21
23
Pako Aristik Irunberri 1990, Arroilaren negarra lana aurkeztuko du apirilaren 21ean (ostirala) 11:00etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Argitaletxea: Erein.

Api
20
23
Edna O`Brien idazlearen Landa aldeko neskak liburuari buruz arituko dira apirilaren 20an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.
Api
20
23
Madama Bâren Hain gutun luzea eta Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox hizpide hartuko dituzte apirilaren 20an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean.
Api
20
23
Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika Hitzak eta doinuak batuta arituko dira apirilaren 20an (osteguna) 18:00etan Baionako Euskal Museoan. eke.eus
Api
20
23
Eider Rodriguezek idatzitako Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira apirilaren 20an (osteguna) 16:00etan Lekeitioko institutuko irakurle taldean.

Api
20
23
Iratxe Ormatza Imatz idazleak Printzak begietan aurkeztuko du apirilaren 20an (osteguna) 11:00etan Donostiako Fermin Kalbeton kaleko Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Api
19
23
Iban Zalduak Ipuina engainua da liburuan oinarritutakoko irakurraldia egingo du Mice musikariarekin apirilaren 19an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Laban. Karrikiri.

Api
19
23
Eider Rodriguezek idatzitako Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira apirilaren 19an (asteazkena) 19:00etan Iruñean, Ipes elkartean.

Api
19
23
Juno Mac eta Molly Smith egileen Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka euskaratu du Amaia Astobizak eta apirilaren 19an (asteazkena) 19:00etan aurkeztuko du Zornotzako Besuen.

Api
19
23
Telesforo Monzonen hitzekin egindako kantua ezagunagoa izanagatik ere, bazituen Eustakio Mendizabal Txikia-k berak idatzitako kantu eta poemak. Jon Arano poetak bildu zituen eta 1992an argitaratu, Susa argitaletxearekin. Gaur 50 urte hil zuen Espainiako Poliziak Algortan 28 urteko itsasondoarra, militantzia politiko nabarmena egina zuena ordurako. Urteurrenaren harira, hona Txikiaren Hitz etena.
Api
18
23
J.M. Coetzeeren Lotsaizuna nobela aztertuko dute apirilaren 18an (asteartea) 19:00etan Donostiako San Jeronimoko liburutegi nagusian.
Api
18
23
Iban Zalduak Ipuina engainua da liburuan oinarritutakoko irakurraldia egingo du Mice musikariarekin apirilaren 18an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Goiuri jauregian.
Api
18
23
Martin Etxeberriak Kangaroo liburu berria aurkeztuko du apirilaren 18an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Api
18
23
Lisipe bildumak 13. alea kaleratu berri du, Eva Perez-Ponsek idatzia, Erresistentziarako gorputzak: bollerak izenburupean. “Heterosexual” eta “homosexual” kategorietan oinarritutako sistema normatiboak dakarren domestikazioaz harago, praktika indibidual zein kolektiboen bitartez egituratuko gorputz bezala aurkezten zaizkigu bollerak liburu honetan, erresistentziarako eta eraldaketarako gorputz bezala. Bestetasunaren ertz bollera ez-bitarretik idatzita, kontzeptu filosofikoen eta gertaera historikoen errepasoa egiteaz gain, ekintza zuzen ez-biolentoaren proposamena ere jartzen du mahai gainean. Osorik irakur dezakezu liburua online ere.