Ira
26
23
Amaia Astobiza Uriarte, Ana Morales Carro, Danele Sarriugarte Mochales Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat? mahaingurua egingo dute irailaren 26an (asteartea) 18:00etan Donostiako Tabakaleran. EIZIE.

Ira
24
23
Bergarako Idazle Eskolak antolatuta Ilunabar literarioa egingo dute irailaren 24an (igandea) 18:30ean Antzuolako Aitz garbi tabernan.

Ira
22
23
Duela 30 urte, 1993ko irailak 22 zituela, hil zen Jon Beistegi Ugalde idazle eta itzultzailea. 36ko gerra aurretik Eusko Alderdi Jeltzaleari engaiatua, Eusko Gudarosteko Loiola batailoian komandante izan zen gerra garaian (366 egun borrokan Euzkadiren alde liburuan utzia du horren lekukotza). Espetxealdia igarota, Eibarrera itzuli zen familiaren lantegian lanera (BH bizikleta enpresa), eta idazteari lotu zitzaion, poemak eta artikuluak Euzko Deya, Eibar, Euzkadi, Euzko Gogoa eta beste zenbait agerkaritan. Idatzi eta, bereziki, itzuli. Euskarari hainbat poema ekarri zizkion, ingelesetik batez ere (Keats, St. Vincent Millay, Burns, Poe…) , baita gaztelaniatik ere (Florez, Carranza…), ia denak Olerti aldizkarian argitara emanak. Bere heriotzaren urteurrenean, hemen bildu ditugu poemok.
Ira
21
23
Iban Zalduak Ipuina engainua da irakurraldi musikatua egingo du Mice musikariarekin irailaren 21ean (osteguna) 19:30ean Baionako Biltxoko elkartean. Mintzalasai.

Ira
20
23
Iñigo Martinez Peña Pantailen garaipena saiakerari buruz solasean arituko da irailaren 20an (asteazkena) 19:30ean Deustuko Müllerren. Berbaizu.

Ira
20
23
Leslie Feinberg idazlearen Mari-mutil handi baten bluesa izango dute mintzagai irailaren 20an (asteazkena) 19:00etan Irurtzungo Pikuxar elkartean.

Ira
15
23
Bernat Etxepare idazleari buruzko Linguae Vasconum primitiae (1545) mintzo den liburua. Euskaldunen hizkuntzaren hastapena hitzaldia eskainiko dute Aurelia Arkotxa eta Philippe Chareyrek irailaren 15ean (ostirala) 18:00etan Duzunaritze-Sarasketako Etxartian. Hergarai bizi.

Ira
14
23
Ipuingile eta itzultzaile zaildua dakarkigute Leire Lakasta Mugeta, June Lete Larrañaga, Oiher Urrutia Bailarena eta Maddi Zabalo Mateosek: Lydia Davis estatubatuarra. Dozena erdi ipuin-bilduma argitara emandakoa, hala kritikaren nola publikoaren ezagutza jasoa da. Hauxe duzue euskarari ekarritako bere lehen lana, Terapia.
Ira
14
23
Amets Arzallus Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz arituko da berbetan irailaren 14ean (osteguna) 18:30ean Ozaetako Garaion gunean. Artedrama.


Ira
13
23
Ehun urte Miroslav Holub idazle txekiarra jaio zela 1923ko irailaren 13an. Zientzialaria eta poeta, diziplina biak uztartzen jakin zuen, baina zientzia-gaiak ez ezik, humanista antzinakoen erara, espiritu eta so ireki eta zabalekoa izan zen, eta horregatik, munduarena eta jendearena den orok zuen kezkatu. Maite Gonzalez Esnalek eskarri zuen euskarara lehenbiziko, 4 poema Hegats aldizkarian, 1991n, eta 2016an poema antologia eskaini zigun Karlos Cidek Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan.
Ira
12
23
Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua nobelari buruz arituko dira irailaren 12an (asteartea) 19:400etan Donostiako San Jeronimoko liburutegi nagusian. Gidaria: Iñigo Aranbarri. Donostia Kultura.
Ira
12
23
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat izango dute mintzagai idazlearekin irailaren 12an (asteartea) 19:00etan Lekeitioko udako irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

Ira
12
23
Gaël Faye idazlearen Ene herri txikia hizketagai izango dute irailaren 12an (asteartean) 18:00etan Zumaiako Matte irakurle taldean.
Ira
09
23
3. Poesia eguna ospatuko dute irailaren 9an (larunbata) 11:00etan Oiartzungo Altzibar auzoko zelaian hasita.
Hiru geltokitan hainbat herritarrek Plazera gaiaren inguruko poemak irakurriko dituzte, Oiartzungo hainbat idazlek gai horren inguruko poemak idatzi dituzte. Beatriz Chivite, Eric Dicharry, Libe Goitiaeta Castillo Suarez idazleek aurten publikatu dituzten liburuetako poemak irakurriko dituzte.

Ira
08
23
Ipuin klasikoak hautatu dituzte, itzulpengintzako euren formazio lanean, Leire Lakasta Mugeta, June Lete Larrañaga, Oiher Urrutia Bailarena eta Maddi Zabalo Mateosek. Teklatuak zortzi eskutara landuz, XX. mendeko narraziogintzari begiratu diote, eta kanonetan sartzeko bidesari estuagoak ordaindu behar izaten dituzten autoreak ekarri. Aste honetan bi pieza dakartzagu, Kate Chopinen Ordu bateko istorioa eta Katherine Mansfielden Andere zahar atsegina.