Aza 14 23

Juanra Madariaga Bufalo guztiak

Juanra Madariagak Bufalo guztiak poema liburua aurkeztuko du azaroaren 14an (asteartea) 11:30ean Donostiako liburutegian. Argitaletxea: Erein.
bufaloguztiak

Aza 13 23

Anari Alberdi Gari eta goroldiozko Bilbon

Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz berbetan egongo da azaroaren 13an (astelehena) 19:00etan Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan. Gidaria: Garazi Basterretxea.

Gari eta goroldiozko - A Alberdi - azala

Aza 12 23

Kristalezko begi bat bertso bazkari literarioa Oiartzunen

Miren Agur Meabe idazleak gidatuta Kristalezko begi bat nobelan girotutako bertso bazkarian parte hartuko dute Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin bertsolariek azaroaren 12an (igandea) 14:00etan Oiartzungo Girizia elkartean.

 

hitzenlihoa

Aza 12 23

Eneko Bidegain Bichta Éder Larresoron

Eneko Bidegainek Bichta Éder nobelari buruz solas egingo du azaroaren 12an  (igandea) 10:00etan Larresoroko liburutegian.

Bichta-eder

Aza 11 23

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Iruñean

Eider Rodriguez eta Uxue Rey Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira azaroaren 11an (larunbata) 10:15ean Iruñean, Nafarroako liburutegian.

Aza 10 23

Philip Larkinen poemak

1922an Ingalaterran jaiotako Philip Larkin II. Mundu Gerra osteko poesia ingelesaren gailurretako bat da. Errealitate arruntaz mintzo arrunt batean poesia eginik, unibertso handia atzeman zuen. Eta maisua izan zen zirrararen mamia azaleratzen bizimodu itxuraz hitsenari ere. Juanjo Olasagarrek sen handiz dakarki orain haren mintzoa euskarara, Susa argitaletxea laster argitaratzekoan den antologian, Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan. Aurrerapen gisa, hona sei poema.
larkin

Aza 10 23

Javier Arzuagaren Gauerdi minean

Javier Arzuaga Oñatin jaio eta Arantzazun frantziskotarrekin ikasi ostean 1952tik Kuban ibili zen. Batistaren garaian irakasle eta fraile; eta iraultzaren ostean La Cabaña presondegiko kapilau izan zen. Hainbat fusilamenduren -55 zehazten ditu berak- lekuko izan zen, eta apaizgoa utzi eta urteetara idatzi zuen Jon Aranok berriki euskaratu duen Gauerdi minean. Osorik dago irakurtzeko moduan booktegi.eus gunean.
gauerdiminean

Aza 09 23

Xan Idiart Nostalgia ez da salgai Baigorrin

Xan Idiart Nostalgia ez da salgai ipuin bildumari buruz solasean arituko da azaroaren 9an (osteguna) 19:30ean Baigorriko Bixenta herrigunean. Baigorri Aldude Ortzaizeko irakurle taldea.

Nostalgia-ez-da-salgai

Aza 09 23

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Donostian

Eider Rodriguezek idatzitako Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira azaroaren 9an (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean. Gidaria: Iratxe Retolaza.

Aza 08 23

bell hooks Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa Iruñean

bell hooks idazlearen Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa saiakera euskarara ekarri zuen Amaia Apalauzak eta Nora Albotxekin azaroaren 8an (asteazkena) 19:00etan aurkeztuko dute Iruñeko Karrikirin.

Aza 08 23

Jon Urzelai Su festak Lazkaon

Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da azaroaren 8an (asteazkena) 18:45ean Lazkaoko Biziolan.

biziola

Aza 08 23

Miren Agur Meabe Kristalezko begi bat Elorrion

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat izango dute mintzagai  azaroaren 8an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.

Aza 07 23

Xabier Mendiguren Oso latza izan da Donostian

Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuari buruz arituko dira azaroaren 7an (asteartea) 19:00etan Donostian, Konstituzio plazako liburutegian. Gidaria: Iñigo Aranbarri.

latza

Aza 07 23

Manu Lopez Gaseni Euskal krimen literatura Bilbon

Manu Lopez Gasenik Euskal krimen literatura hitzaldia eskainiko du azaroaren 7an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Foru liburutegian.

Aza 07 23

Virginie Despentesen King Kong teoria Abadiñon

Virginie Despentesen King Kong teoriaz berbetan egongo dira azaroaren 7an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean.

.

Agenda

Efemerideak

Kritikak