Aza 23 23

Aurora Luque eta Maite Lopez de las Heras Lezon

Aurora Luque eta Maite Lopez de las HerasSafo poetaren euskaratzaileak- hitzaldi errezitaldia egingo dute azaroaren 23an (osteguna) 19:00etan Lezoko kultur aretoan.

Aza 23 23

Maialen Berasategi Eskuan beti zerbait Zarautzen

Maialen Berasategi Catalán idazlea Eskuan beti zerbait poesia liburuari buruz aritukoda du azaroaren 23an (osteguna) 18:30ean Zarauzko irakurle taldean.

Aza 23 23

Miren Agur Meabe Kristalezko begi bat Eskoriatzan

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat izango dute mintzagai  azaroaren 23an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Aza 23 23

Stefan Zweigen Gizadiaren oren gorenak

Stefan Zweigen Gizadiaren oren gorenak liburuaren aurkezpena egingo dute Edorta Matauko itzultzailea eta Nerea Ibarzabal hitzatzearen egileak azaroaren 23an (osteguna) 11:30ean Donostiako liburutegi nagusiko Mandas aretoan. Argitaletxea: Katakrak.

gizadiaren

Aza 23 23

Xabier Montoia Hiriak eta urteak

Xabier Montoiak Hiriak eta urteak poema liburua aurkeztuko du azaroaren 23an (osteguna) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Pamiela.
montoia

Aza 23 23

Rafia Zakaria Feminismo zuriaren aurka

Rafia Zakaria pentsalariaren Feminismo zuriaren aurka saiakera euskaratu dut Amaia Apalauzak eta azaroaren 23an (osteguna) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Jakin – Elkar (Eskafandra).

feminismozuria

Aza 22 23

Carvalho Euskadin eta Jon Alonso Iruñean

Jon Alonso Carvalho Euskadin nobela  aurkeztu berriari buruz arituko da azaroaren 22an (asteazkena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

carvalho

Aza 22 23

Jon Gurrutxaga Rory Gallagher kemena eta leialtasuna Soraluzen

Jon Gurrutxaga idazle eta musikariak Rory Gallagher kemena eta leialtasuna liburua aurkeztuko du azaroaren 22an (asteazkena) 19:30ean Soraluzeko herriko antzokian.
Rory

Aza 22 23

Euskal galiziar errezitaldi musikatua Lezon

Aurelio Aguirre, Rosalia de Castro, Antton Kazabon eta Lander Zurutuzaren poemak entzungo dira Antton Kazabon eta Xose Estevezen ahotik azaroaren 22an (asteazkena) 19:00etan Lezoko Gezala auditoriumean.

Aza 22 23

Irati Jimenez Begiak zabalduko zaizkizue Arrasaten

Irati Jimenez idazlearekin Begiak zabalduko zaizkizue saiakera landuko dute azaroaren 22an (asteazkena) 19:00etan Arrasateko Irati tabernan. Gidaria: Eneko Barberena.
iratin

Aza 22 23

Uxue Alberdi Kontrako eztarritik Orion

Uxue Alberdirekin Kontrako eztarritik saiakera liburuaz solas egingo dute azaroaren 22an (asteazkena) 18:30ean Orioko Emakumeen etxean. Ahalduntze eskolako irakurle taldea.

Aza 22 23

Maddi Ane Txoperena Ez erran inori Agoitzen

Maddi Ane Txoperenan Ez erran inori nobela solasgai izanen dute azaroaren 22an (asteazekana) 18:00etan Agoizko Euskararen etxean.

Aza 22 23

Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak euskarari ekarriak

Mosab Abu Toha

Mosab Abu Toha

Munduko 22 hizkuntzatara itzuli dute Mosab Abu Toha poeta palestinarraren poema bat. Beñat Sarasolak paratu du euskaraz, eta sarean jarri dugu. Ekimena O bod eta Lit hub aldizkari elektronikoek gauzatu dute. Itzulpenen berri eman eta gutxira jakin dugu gainera Mosab Abu Toha Gazatik ateratzean, checkpoint batean azaroaren 19an atxilotu egin zutela. Aske da orain.

xibli

Adania Xibli

Palestinar idazlea den Adania Xibli Frankfurteko liburu azokaren karietara egin zen ezagunagoa gure artean. Eman behar zioten saria ukatu zioten Palestinako gatazka aitzakia gisa hartuta. Nazioartean elkartasun mezu eta agiriak hedatu ziren. Argia aldizkariak Palestinari buruz egin duen ale berezian, Gorka Bereziartuak ArabLit Quarterly aldizkarian ingelesez argitaratu zen ipuina -2023ko urriaren 15ean- euskarara ekarri du: Lata baloia.

Aza 22 23

Fito Rodriguez Polloekoak

Fito Rodriguezek Polloekoak liburu berria aurkeztuko du azaroaren 22an (asteazkena) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: DDT.

 

Aza 21 23

Ramon Saizarbitoria Lili eta biok Bilbon

Miren Billelabeitiak Krimena eta Memoria Historikoa: Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok hitzaldia emango du azaroaren 21ean (asteartea) 19:00etan Bilboko Foru liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak