Zerk bereizten du ulu bat otoitz batetik? Eta otoitz bat poema batetik? Izan al daiteke zerrenda bat poema? Izatez, ba ote da poema ez den zerrendarik? Lapurtutako testuei forma aldatzea aski da testu baten jabetza geureganatzeko? Ekar ote liteke poema liburu batera Oteizaren Klarion laborategiaproiektua? Galdera horiei jarraiki osatu dira Ulu egiteko bolondres bila poemarioko atal ezberdinak, diziplinari berari buruz hausnartuz eta poemaren muga formalak ikertuz, librearen librez, neurri eta errima guztietatik aske, noiz jostari eta noiz mamitsu, beti arakatzaile. Osorik irakur dezakezue sarean.
Xabi Lasak Ura ez baita beti gardena nobela eta Jon Gerediagak Zeru-lurren liburua aurkeztuko dituzte azaroaren 27an (astelehena) 10:30ean Donostian, Tabakalerako kutxa plazan. Argitaletxea: Elkar.
Hogeita bost urte bete dira azaroaren 27an Gloria Fuertes idazlea hil zela. 36ko belaunaldiko poeta, garai ilunetan eta gizonezkoak nagusi ziren giro batean ahots azalean soil eta era berean indartsua erakutsi zuen, ezagun egin zuen haur literaturako eremutik kanpo ere. Euskaraz badugu lagin ederra dastatzeko aukera, Josu Landak euskaratu zuen antologiaoparoan.
Hassan Blasim idazlearen Kristo irakiarra ipuin liburua izango dute berbarako aitzakia azaroaren 25ean (larunbata) 10:00etan Ondarroako Kofrafia zaharrean. Gidaria: Joxemari Urteaga.Liburuen Amuak.
Herman Melvillek idatzitako Moby Dick nobela euskarara ekarri du Juan Garziak eta azaroaren 24an (ostirala) 12:00etan aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Balea zuria.
Bernardo Atxagak Bi anailiburuaren edizio berritua aurkeztuko du azaroaren 24an (ostirala) 9:30ean Donostiako Gastronomika elkartean. Argitaletxea: Erein.
Nerea Baldaren Azpimarrak liburuari buruz hitz egingo du Uxue Razquin lagun duela azaroaren 23an (osteguna) 19:00etan Donostian, Elkar liburudendan. Literaktum.