Abe
05
23
Oihana Aranak Lazunak azkazaletan liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du abenduaren 5ean (asteartea) 19:00etan Gasteizko Eva Forest Liburutopia liburudendan.

Abe
05
23
Uxue Alberdi idazlea Dendaostekoak liburuari buruz arituko da abenduaren 5ean (osteguna) 18:30ean Zarauzko Sanz Eneako irakurle taldean.

Abe
02
23
Joseba Sarrionandia, Amets Aranguren, Itziar Ugarte eta Irati Gorostidik Lau lautada laso; lau hitzaldi, errezitaldi, filme eta liburu aurkezpen egingo dituzte abenduaren 2an (larunbata) 12:00etan Azpeitian. Dinamoa Hitzaren eskola.

Abe
01
23
Garazi Arrula idazleak Lurraz beste liburuaren aurkezpen-solasaldia eginen du abenduaren 1ean (ortzirala) 18:00etan Erratzuko Lixutegian.

Abe
01
23
Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan du aspaldiko bikotekidearekin, eta utzita du musika, nahiz eta ezer gutxi bezala mugitzen den zerbait bere barruan aspaldiko diskoak entzutera giltzapetzen denean; bigarrena, kontrara, bete-betean dabil musikaren industrian, foku ugariren pean, eta apenas agertzen den hazten ikusi zuten kaleen artera. Han lotu ziren biak musikara, abesbatzako klaseetatik gaztetxeko oholtzara, eta biengan lorratza utzi zuen norbait hil da orain. Laguntasun harreman baten une fundatzaileak, poz partekatuak eta ezkutuko mindurak dira kontakizun honen hezurdura. Euskal Herriko historia hurbilean girotuta, zeharkaldi berean ageri dira Kilometroak jairako kantu-grabaketa, herritik hirirako distantzia, Bataplan, Friburgoko okupazio giroa, gurasoen etxeetako sukaldeak eta bizitzaren xake taula zuri-beltza. Etengabe eraldaketan diren urak Lide Hernando Muñozen lehen nobelan. Sarean duzue osorik irakurgai.

Abe
01
23
Lide Hernando Muñozek Izotz ura bere lehen nobela aurkeztuko du abenduaren 1ean (ostirala) 11:30ean Donostian, Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura

Abe
01
23
Jon Arretxeren Musker amarruak liburu berria aurkeztuko du abenduaren 1ean (ostirala) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Aza
29
23
Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea solasgai izango dute azaroaren 29an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarko Epeletan irakurle taldean. Gidaria: Maite López Las Heras.
Aza
29
23
Joyce Carol Oates idazlearen Bortxaketa. Amodiozko istorio bat euskaratu du Xabier Olarrak, eta azaroaren 29an (asteazkena) 11:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.

Aza
29
23
Fertxu Izquierdok … eta gauetik, euria liburu berria plazaratuko duenez aurkezpena eginen dute azaroaren 29an (asteazkena) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Pamiela.
Aza
28
23
Harkaitz Cano idazlea Pozaren erdia poema liburuari buruz arituko da solasean azaroaren 28an (asteartea) 19:00etan Iruñean, Nafar Ateneoaren egoitzan. JoxeMiel Bidador poesia taldea.

Aza
28
23
Uxue Alberdi, Patxi Zubizarreta eta Arantxa Mendiharat Zirriborroak eta gero liburuaren aurkezpenean izango dira azaroaren 28an (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Argitaletxea: Consonni.

Aza
28
23
Dolores Redondoren Uholdearen zain euskaratu du Danele Sarriugartek eta azaroaren 28an (asteartea) 11:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Aza
27
23
Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko da azaroaren 27an (astelehena) 19:00etan Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan.
