Abe 14 23
Jon Alonso eta Mikel Soto Carvalho Euskadin Iruñean
Jon Alonso eta Mikel Soto Carvalho Euskadin nobela berriari buruz arituko dira abenduaren 14an (osteguna) 18:30ean Iruñeko Elkar liburudendan (Comedias karrika). Zu non han DA!

Abe 14 23
Jon Alonso eta Mikel Soto Carvalho Euskadin nobela berriari buruz arituko dira abenduaren 14an (osteguna) 18:30ean Iruñeko Elkar liburudendan (Comedias karrika). Zu non han DA!

Abe 12 23
Philip Larkin idazlearen poemak ekarri ditu euskarara Juanjo Olasagarrek eta Pier Paolo Pasolini euskaratzeaz arduratu da Irene Hurtado de Saratxo Mendieta; abenduaren 12an (asteartea) 12:00etan aurkeztuko dituzte Donostiako udal liburutegian. Munduko Poesia Kaierak


Abe 12 23
Aurreratu genituen Munduko Poesia Kaierak bildumaren azken bi emaitzak, Philip Larkin eta Pier Paolo Pasolini. Arras estilo diferenteko poetak, halaz ere II. Mundu Gerra osteko Europaren partaide dira biak, nor bere mundutik bizi izan dutena. Juanjo Olasagarre eta Irene Hurtado de Saratxo Mendietak euskaratuak, bertze bi antologia plazaratu ditu Susa argitaletxeak.


Abe 10 23
Philip Larkin idazlearen poemak ekarri ditu euskarara Juanjo Olasagarrek eta Pier Paolo Pasolini euskaratzeaz arduratu da Irene Hurtado de Saratxo Mendieta, eta abenduaren 10ean (igandea) 17:00etan aurkeztuko dituzte Durangon, Munduko Poesia Kaierak bildumako ale berriak.


Abe 10 23
Ander Lipus antzerkilariak Antzerkiaren labirintoan (bi liburu) aurkeztuko ditu abenduaren 10ean (igandea) 13:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean. Ganbila bilduma.

Abe 09 23
Jon Alonso Carvalho Euskadin nobela aurkeztu berriari buruz arituko da Isabel Etxeberria Ramirezekin abenduaren 9an (larunbata) 16:00etan Durangoko azokan. Ahotsenea.

Abe 09 23
Miriam Lukik Argialdiak ipuin liburua aurkeztuko du Uxue Apaolazarekin abenduaren 9an (larunbata) 12:30ean Durangoko azokan. Ahotsenea.

Abe 08 23
Lide Hernando Muñozek Izotz ura nobela berria aurkeztuko du Oihana Aranarekin abenduaren 8an (ostirala) 16:30ean Durangoko azokan, Ahotsenean.

Abe 08 23
Refaat al-Areer poeta eta irakaslea zen, 1979ko irailaren 23an Gazan jaioa, eta ata 2023ko abenduaren 7an hil dute Gazan bertan. Unibertsitateko literatura irakaslea eta idazlea, aktibista eta We are not numbers erakundeko sortzailea. Bere etxekoekin zegoela hil dute Gazan, emaztea ondoan eta sei seme alabaren aita zelan kendu diote bizitza .

Bere poema bat ekarri dugu euskarara:
Mediterraneoaren ertzean,
Gatzetan bustitako gizateria ikusi nuen,
Buruz behera,
Hildakoak,
Begiak tantaka,
Eskuak zeruan gora, otoitz, edo beldurrez.
Ezin nuen esan.
Itsasoa, arabiar baten bihotza baino gogorragoa,
dantzak,
Odolez blaitua.
Harri-koskorrek bakarrik egin zuten negar.
Harri-koskorrak bakarrik.
Arabiako lurrin guztiek ere ezin dute estali
Israelek sortzen duen ustel-kiratsa.
Abe 07 23
Gotzon Barandiaranek Hildako haurra eta Maddi Goikoetxea Juanenak Ura jaten antzerki testuak aurkeztuko dituzte abenduaren 7an (osteguna) 16:00etan Durangoko Ahotsenean. Ganbila bilduma.

Abe 07 23
Harkaitz Canok Ulu egiteko bolondres bila poema liburuaren errezitaldia egingo du abenduaren 7an (osteguna) 13:30ean Durangon. Ahotsenea.

Abe 07 23
Duela bost urte agur esan zigun Markos Gimeno ermuarrak. Musika, antzerkia eta batez ere letren eta hitzen aztia izan zen Markus. Bere Zerorajasoa (palindromoak eta hitzperimentuak) blogak oraindik bere sorkuntza lanak erakusten ditu, eta berriki Joseba Sarrionandiak 101 Letrakartel liburuan palindromoak batu, testuinguru literarioa jarri eta hainbat artisten kartelak apailatu ditu liburu baten. Kartel bilduma ikusgai dago Gernikako Euskal Herria museoan apirilerarte.
Gaur, duela bost urte sarean jarritako 131 palindromo dakartzagu, edonoren gozagarri.

(gehiago…)
Abe 06 23
Iñaki Irazuk Zakur zaunkak errezitaldia egingo du abenduaren 6an (asteazkena) 18:30ean Durangoko azokan. Ahotsenea.

Abe 06 23
Libe Goitia Artetxe eta Uxue Razkin Fast Fatum poema liburu berriari buruz hizketan arituko dira abenduaren 6an (asteazkena) 16:00etan Durangoko azokan. Ahotsenea.

ASTEAZKENA 6
– 16:00 Fast Fatum – Libe Goitia Artetxe (Uxue Razkinekin)
Abe 06 23
Durangoko Azokan, Barrenkaleko ertzean topatuko dituzue aurten ere Susa literatura argitaletxeko liburuak. Abenduaren 6an (asteazkena) hasi eta abenduaren 10era (igandea) bitarte, aurtengo nobedadeak, azken urteetako liburuak, idazleak eta lagunak bertan izango gara, irakurleekin tarte bat hartu, eta literaturaz gozatzen saiatzeko.
Lau narratiba liburu plazaratu ditu aurten Susak: Udaberrian Argialdiak Miriam Lukiren eskutik, eta udazkenean Juan Luis Zabalaren Dimisioa, Jon Alonsok Carvalho Euskadin, eta Lide Hernando Muñoz egilearen lehen nobela: Izotz ura.

Poesia sailean, hiru liburu argitaratu ditu Susak aurten. Fast fatum Libe Goitiaren lehen lana, Iñaki Irazuren Zakurrak zaunka eta Harkaitz Canoren azkena Ulu egiteko bolondres bila.

Jon Urzelaik, Euskal Herriko musika jaialdiak aztertzen dituen Su festak saiakera ondu zuen 2023ko udaberrirako.
Narratiba eta poesia betiko sailez gain, azken urteotan proiektu eta ildo berriak ere jorratzen ari gara Susa argitaletxean. Munduko Poesia Kaierak bilduman aurten Bertolt Brecht, Mario Benedetti, Philip Larkin eta Pier Paolo Pasolini ekarri dituzte euskarara Irati Majuelo, Inma Errea, Juanjo Olasagarre eta Irene Hurtado de Saratxok.
Ganbila antzerki testuen bilduman berriz, udaberrian Hildako haurra eta Ura jaten plazaratu zituzten Gotzon Barandiaran eta Maddi Goikoetxeak, eta neguko irakurraldiak astinduko ditu Ander Lipusek Antzerkiaren labirintoan bi liburuekin.
Lisipe bilduma eta ildo feministan, Erresistentziarako gorputzak: bollerak gogoeta sortu du Eva Perez-Ponsek.