Urt 25 24
Anari Alberdi Gari eta goroldiozko Getxon
Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz berbetan egongo da urtarrilaren 25an (osteguna) 19:30ean Bilboko Uribe Kostako irakurzale txokoan.

Urt 25 24
Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz berbetan egongo da urtarrilaren 25an (osteguna) 19:30ean Bilboko Uribe Kostako irakurzale txokoan.

Urt 25 24
Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobelari buruz arituko dira urtarrilaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Urt 25 24
Jon Alonso eta Irati Jimenez Carvalho Euskadin nobela berriari buruz arituko dira solasean urtarrilaren 25ean (ortzeguna) 19:00etan Berroetako Gure ametsa elkartean. (H)ilbeltza.


Urt 25 24
Uxue Alberdi, Patxi Zubizarreta, Iban Zaldua, Katixa Agirre eta beste hainbat egileren artean idatziako Zirriborroak eta gero liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian. Argitaletxea: Consonni.

Urt 25 24
Hiru poema-liburu argitara emanda (River Himns; Cardinal eta a little bump in the air), azken urteetan indarra hartzen ari den ahotsa dugu Tyree Daye estatubatuarrarena. AEBetako literatur munduan sorkuntza-lanerako ohiko tresna diren zenbait sari eta bekak jasotakoa, euskaraz irakur daitezke bere bost poema, Beñat Sarasolak euskaratuak.

Urt 24 24
Miren Agur Meabe idazleak Eusebio Erkiaga: Arranegitik bertze auzo batzuetara hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 24an (asteazkena) 19:00etan Anizko Mendiarte elkartean. (H)ilbeltza.

Urt 24 24
Badator (H)ilbeltza. Nobela beltzak euskaraz duen literatur egitaraua. Urtero bezala, eta hamargarrenez, eta Baztanen.
Egitaraua urtero bezala, oparoa eta herri ezberdinetan aste osoan zehar.
2024ko ediziorako prestatu duten ikusentzunezko piezak, aurten ere bat baino gehiago ikaratuko du.

Urt 23 24
Irene Pujadas idazlearen Puskak mintzagai izanen dituzte urtarrilaren 23an (asteartea) 19:00etan Tafallako irakurle taldekoek herriko liburutegian.

Urt 22 24
Fred Vargasen Altxa hildakoak nobelari buruz arituko da Beñat Irastorza Ugalde itzultzailea, urtarrilaren 22an (astelehena) 19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean. (H)ilbeltza.


Urt 21 24
Harkaitz Cano idazlea, Maite Larburu eta Beñat Barandiaran musikariekin 20 Sonetoak musika eta literatur emanaldian arituko da urtarrilaren 21ean (igandea) 18:00etan Usurbilgo Sutegi kultur etxean.

Urt 20 24
BTZ irakur kluba hilabetero biltzen da Miarritzeko mediatekan. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Urtarrilaren 20an (larunbata) 14:30ean bilduko dira Miarritzeko mediatekan.
Urt 19 24
Mary Shelleyren Frankenstein hizketagai izango dute urtarrilaren 19an (ortzirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.
Urt 19 24
Gerraosteko poesia galegoaren izen ezinbestekoa da Uxio Novoneyrarena, “hil aurretik ere klasikoa”, kritikari batek ondo definitu zuenez. Urtarrilaren 19an jaio zen 1930ean, Espainian errepublika aldarrikatu aurretxoan, eta gerraoste betea ezagutu, beraz. Courelgo mendi goietan bizi izan zen 50eko hamarkadan, eta han ondua da lirika moderno galegoaren gailurra den Bazterrak (Os Eidos). Koldo Izagirrek euskaratua (Novoneyra beraren laguntzaz), Pamielak eman zuen argitara, bi liburukitan, 1988an. Osorik irakur daiteke hemen.
Urt 18 24
Urtarrilaren 18 batez jaio zen Jose Maria Arguedas idazle perutarra. 1965ean kitxuaz idatzi zuen Pongoq mosqoynin, Jose Manuel Bujandak euskarari Pongoren ametsa izenburuarekin ekarria, gaur hona dakarkizueguna. Pamielak 1991n argitaratu zuen, Txema Larrearen hitzaurre batek lagunduta, narrazioa eta sei poema.
Urt 18 24
Castillo Suarez idazleak Alaska aurkeztuko du urtarrilaren 18an (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean. Plazara goaz.