Urr 30 25
Luisa Carnés Hamahiru ipuin Arrasaten
Luisa Carnés idazlearen Hamahiru ipuin euskaratu zituen Danele Sarriugartek eta urriaren 30ean (osteguna) 18:00etan Arrasateko liburutegian hizpide izango dute liburua.
Urr 30 25
Luisa Carnés idazlearen Hamahiru ipuin euskaratu zituen Danele Sarriugartek eta urriaren 30ean (osteguna) 18:00etan Arrasateko liburutegian hizpide izango dute liburua.
Urr 30 25
Miren Agur Meabe idazlearekin Amorante frantsesa nobelari buruz arituko dira urriaren 30ean (osteguna) 18:00etan Getariako irakurle klubean.

Urr 29 25
Rosa Parksen Rosa Parks: Nire istorioa irakurketa musikatua eta aurkezpena egingo du Amaia Astobiza Uriarte itzultzaileak urriaren 29an (asteazkena) 19:00etan Zornotzako Txiri txiri tabernan.

Urr 28 25
Matxalen Bezosen Jaiotzetik erreboltari poema liburuari buruz arituko dira urriaren 28an (asteartea) 19:00etan Iruñeko Joxemi Bidador poesia taldean.

Urr 28 25
Iban Garrok Euri beroak aurkeztuko du urriaren 28an (asteatea) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Urr 25 25
Matxalen Bezosen barañaindarrak ondutako Jaiotzetik erreboltari poema liburuaren inguruan bermut poetikoa egingo dute urriaren 25ean (larunbata) 12:00etan Iurñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Urr 24 25
Edorta Jimenezen Aizkorak eta gutunak nobela berria berbagai hartuko dute urriaren 24an (barikua) 19:30ean Eako Eskolondon.


Urr 24 25
Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobelan oinarritutako irakurraldia egingo du Maialen Berasategirekin eta Antonio Lozano (saxoa) eta Juanfran Comas (kontrabaxua) musikariekin urriaren 24an (ostirala) 19:00etan Donostian, Koldo Mitxelenako Poetika zikloaren barruan.

Urr 24 25
Annie Ernauxen Idazketa labana bat da liburuaz arituko dira urriaren 24an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.
Urr 23 25
Bea Salaberri Mesfida zaitez nobelari buruz arituko da eleketan urriaren 23an (osteguna) 19:00etan Baigorriko irakurle taldean, Bixentanian.

Urr 22 25
Mikel Alberdi Irizarren Isildu aurretik liburuaren irakurketa musikatua egingo dute Jose Luis Otamendi, Aitor Huergo eta Mikel Alberdi egileak urriaren 22an (asteazkena) 18:30ean Azpeitiko Dinamoan.

Urr 21 25
Adania Shibliren Detaile xume bat liburuaz ariko dira urriaren 21ean (asteartea) 19:00etanBilboko Bira kulturguneko irakurle taldean.
Urr 16 25
Vera Zasulitx eta Karl Marxen Errusiako gutunak liburua aurkeztuko dute Jone Gerra itzultzailearekin urriaren 16an (osteguna) 10:30ean Donostiako Liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
Urr 16 25
Free-jazzak batzen ditu Ibon Rodriguez Garciak euskarari ekarri dizkion Daniel Salgadoren lau poemak. Musikari eta musikariei eskainitako lau pieza, Rodriguezek berak duela urte batzuk itzulitako Albert Aylerrentzako loreak liburuko bi poemei gehitzen zaizkie hauek, poeta galegoaren lanaren erakusgarri.
Urr 14 25
Ursula K.Le Guinen Oihan hitzean mundua berbagai izango dute urriaren 14an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota Kultur etxean.