Eka 11 24
Marlen Haushofer Horma Bilbon
Marlen Haushofer idazlearen Horma izago dute berbagai ekainaren 11an (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Udaberriko literatur solasaldiak.
Eka 11 24
Marlen Haushofer idazlearen Horma izago dute berbagai ekainaren 11an (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Udaberriko literatur solasaldiak.
Eka 11 24
June Fernandezek Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera aurkeztuko du ekainaren 11an (asteartea) 19:00etan Larrabetzun. Lisipe bilduma.

Eka 11 24
Patxi Larrionen Feriatzaileak liburuari buruz arituko dira ekainaren 11an (asteartea) 19:00etan Berriozarko irakurle taldean.

Eka 09 24
Pruden Gartziak Euskaldun fededun aurkeztuko du Imanol Satrustegirekin ekainaren 9an 18:30ean Iruñeko liburu azokan.
Eka 09 24
Iñigo Astizek Monogamoak liburu berria aurkeztuko du Alberto Barandiaranekin ekainaren 9an 12:00etan Iruñeko liburu azokan.

Eka 08 24
Itxaro Borda idazlea bazkide kuttun izendatuko dute ekainaren 8an (larunbata) 12:30ean Iruñeko Txantrea auzoko Euskaldunon Biltoki elkartean.

Eka 08 24
Edorta Jimenez idazlea gidari dela Gabriel Aresti Mundakan ibilbidea egingo dute ekainaren 8an (zapatua) 11:00etan Mundakako plazatik hasita.

Eka 07 24
Mikel Etxaburuk Manttalingo alaba poema liburuan oinarritutako errezitaldi musikatua egingo du ekainaren 7an (ostirala) 19:00etan Mutrikun, Saturraranen.

Eka 07 24
June Fernandezek Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera aurkeztuko du ekainaren 7an (ostirala) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan. Lisipe bilduma.

Eka 07 24
Itxaro Borda euskal idazleak bere ibilbidearen 50 urteak errepasatuko ditu, berak idatzitako lanen hautaketa baten bidez ekainaren 7an (ostirala) 19:00etan Hendaiako La grande illusion liburudendan.

Eka 06 24
2024ko maiatzaren 13an zendu zen Alice Munro idazlea, jaioterri izan zuen Kanadan. Literatura unibertsaleko izen ezinbestekoa (Nobel saria jaso zuen 2013an), ipuin-idazle gorenetako bat da Munro. Bi liburu irakurri ahal zaizkio euskaraz, Zorion handiegia (Meettok, 2012) eta Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Erein-Igela, 2018). Isabel Etxeberria Ramirezek euskaratuko obra honetako ipuin bat dakargu: Asunak. Literatura Unibertsala sailean argitaratu zen ipuin-bilduma honetako narrazio bat ere entzungai da Xerezaderen Artxiboa webgunean.

Eka 06 24
Poesia mailu bat da literatur jaialdia Gasteizko Azpimarra irakurle taldeak antolatuta Martin Bidaur, Uxue Apaolaza eta Joseba Sarrionandia idazleen solasaldia izanen da ekainaren 6an (osteguna) 18:30ean Gasteizko gaztetxean. Horrez gain, itzulpen tailerra, poesia errezitaldia, kantaldia, erakusketa eta Zaballako espetxeko presoentzako liburu bilketa egingo dute.

Eka 06 24
Juana Dolores idazlearen Girgileria poema liburua euskaratu du Maider Ramirez Martinek eta ekainaren 6an (osteguna) 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako Plaza berriko liburutegiko Mandas aretoan. Argitaletxea: Katakrak.

Eka 06 24
Ibon Martin idazlearen Kaioen ordua euskaratu du Aiora Jakak eta ekainaren 6an (osteguna) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako Elkar liburudendan.
Eka 06 24
Kirmen Uribe idazlearen Bilbao New York Bilbao nobela irakurriko dute jarraian ekainaren 6an (osteguna) Bilboko Arriaga antzokitik.
