Eka
26
14
1939ko ekainaren 26an hil zen, duela 75 urte, II. Mundu Gerraren atarian, Ford Madox Ford idazle ingelesa. Eta hogeita bost urte lehenago, I. Mundu Gerra betean, kaleratu zuen bere eleberririk ospetsuena, eta XX. mende hasierako literatura ingeleseko gailurretako bat: Historiarik goibelena. Gerra aurreko giroan bi bikote “perfekturen” inguruko narrazioa, Markos Zapiainek eleberriari egindako kritikan dioenez, idazleak “artisau artatsu baten arduraz azaltzen du giza harremanen eta, sentimenduen oreka ederra nolatan doan geldika-geldika ahultzen, azkenik era ikusgarrian zapartatzeraino“. Xabier Olarrak euskaratu zuen eta Igela argitaletxeak argitaratu, 1999an, orain osorik eskaintzen dizuegun eleberri bikain hau.
Eka
25
14
Txillardegiren Elsa Scheelen nobelaren irakurketa dramatizatua egingo du Dorleta Urretabizkaiak ekainaren 25ean (asteazkena) 12:15ean Donostiako Miramar jauregian.
Eka
25
14
“Txillardegi kosmodromoan” hitzaldia egingo du Markos Zapiainek ekainaren 25ean (asteazkena) 9:15ean Donostiako Miramar jauregian.
Eka
24
14
“Txillardegi polemikazalea” hitzaldia eskainiko du Alaitz Aizpuruk ekainaren 24an (asteartea) 12:15ean Donostiako Miramar jauregian.
Eka
24
14
Scott Fitzgeralden Plazeraren gau ilunekoak ipuin bilduma aurkeztuko dute Garazi Arrulak eta Iñigo Roquek ekainaren 24an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar liburu dendan.
Eka
24
14
Txillardegiren hizkera literarioa aztertuko du Koldo Izagirrek ekainaren 24an (asteartea) 9:15ean Donostiako Miramar jauregian.
Eka
24
14
1842ko ekainaren 24an jaioa, 1914an desagertu zen Mexikon Ambrose Bierce idazlearen arrastoa, duela ehun urte. Mexikoko Iraultza ezagutzera joana, oraino argitu ez den eran desagertu zen Deabruaren Hiztegia-ren egilea. Xabier Olarrak Literatura Unibertsala bilduman euskarara ekarri zuen bere lan ezagunaz gain, Joanes Urkixok ere Ttu-Ttua aldizkarian eman zuen Gatazka osagabea ipuina, eta Joseba Sarrionandiak eta Mitxel Sarasketak umore beltzeko hiru pieza Hamairu ate liburuan. Azken piezatxo hau ere jarri dugu on-line.
Eka
23
14
“Txillardegiren ekarpenak” hitzaldia eskainiko du Ander Iturriotzek ekainaren 23an (astelehena) 12:15ean Donostiako Miramar jauregian.
Eka
23
14
Markel Ormazabalek Hemen naiz, ez gelditzeko baina liburua aurkeztuko du ekainaren 23an (astelehena) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Eka
23
14
“Txillardegi saiakera egilea” hitzaldia egingo du Fito Rodriguezek ekainaren 23an (astelehena) 9:15ean Donostiako Miramar jauregian.
Eka
21
14
Brasilgo literaturako maisuetarik bat, 1839ko ekainaren 21ean jaio zen Rio de Janeiron Joaquim Machado de Assis. Antzerki idazlea eta poeta, eleberrietan sendotu zuen lehenago beste generoetan lortutako ospea, askoren iritziz Hego Ameriketako XX. mendeko literaturaren aitzindarietako bat bihurtuz. Bere eleberririk ezagunena, On Casmurro, Josu Zabaletak euskaratu eta Literatura Unibertsala bilduman kaleratu zen 2009an. 1990an, baina, Igela argitaletxeak euskarari ekarria zion Alienista eleberria, Joseba Urteagak euskaratua, orain osorik eskaintzen dizueguna.
Eka
21
14
Apirila nobelan oinarritutako ibilbide literarioa egingo dute Iñigo Aranbarrirekin ekainaren 21ean (larunbata) 11:00etan Azkoitiko plazatik abiatuta.

Eka
20
14
Ana Jakaren Ez zen diruagatik nobela aztertuko dute ekainaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Eka
20
14
Yolanda Arrietak Argiaren alaba nobela aurkeztuko du ekainaren 20an (ostirala) 20:00etan Markina-Xemeingo udaletxean.
Eka
20
14
Ian McEwanen Hoben-ordaina liburua aztertuko dute ekainaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.