Urr
29
14
Mikel Peruarena Ansak bigarren nobela aurkeztuko du urriaren 30ean: Su zelaiak, sarean osorik eskaintzen dizugun hauxe. Inoiz izandako gerrarik handi eta odoltsuena izan zen Lehen Mundu Gerra, 60 milioi pertsonaren mobilizazioarekin eta teknologia militar berrienarekin. Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Bataila eta triskantza haietan Euskal Herriko 6.000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian hondatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldi oso bat sakrifikatu zen.
Urr
28
14
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz solas egingo dute urriaren 28an (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.
Urr
25
14
“Martin Ugalde, deserriaren kartografia” hitzaldia egingo du Larraitz Ariznabarretak urriaren 25ean (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Zarauzko liburutegian.
Urr
25
14
Virginia Woolfen Gela bat norberarena liburua aztertuko dute urriaren 25ean (larunbata) 10:00etan Ondarroako liburutegian.
Urr
24
14
“Munduaren neurria” errezitaldia egingo dute Oier Guillanek eta Rafa Ruedak urriaren 24an (ostirala) 20:00etan Arrasateko liburutegian.
Urr
24
14
Andrei Kurkoven Piknika izotzetan liburua aztertuko dute urriaren 24an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.
Urr
24
14
Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean nobela aztertuko dute urriaren 24an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.
Urr
23
14
Salvador Espriuren poemagintzaz ariko dira Gerardo Markuleta eta Jabier Muguruza urriaren 23an (osteguna) 20:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
Urr
23
14
Lander Garrorekin Gerra txikia nobelari buruz solas egingo dute urriaren 23an (osteguna) 19:30ean Donostiako Garoa liburu-dendan.

Urr
23
14
Joseph Rothen Hiltzaile baten aitormena nobela aztertuko dute urriaren 23an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
Urr
23
14
Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du urriaren 23an (ostirala) 19:00etan Bilboko Okela sormen lantegian.
Urr
23
14
Itxaro Bordaren Boga boga nobelaz mintzatuko dira urriaren 23an (osteguna) 19:00etan Algortako Aldai Patronatuan.

Urr
23
14
Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz ariko dira urriaren 23an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Urr
23
14
Frantzia eta Espainia aldeko eskualdunak ez omen dira beti bat. Gogoeta luze eta mamitsua dakarkigu Eskualduna-k, lurraldearen txikitasunaz jarduten du, eta azkenik bildotsak otsoen hazkurri direla ondorioztatu. Kazetak bi bandoen gerrako tresnak alderatzeari ekiten dio, ez da hau aste honetan leitu dezakegun alderaketa bakarra, Jean Etxepareren kronikan alemaniar eta frantziarren jantziak aletzean batzuen zein besteen abantailak eta desabantailak zerrendatzen ditu. Nor norekin sailean, munduko hainbat herrialdeen gerrarekiko jokaeraz mintzo zaigu. Frantsesek badituzte adixkide eta laguntzaileak baina badituzte etsaiak ere, eta era berean gerra muturra sartu nahi ez dutenak izan badira. Azterketa honetan, aliatuez gain, Japonia, Turkia, Italia, Espainia, Suitza, Norvegia, Suedia, Holanda, eta Kanada aberrien jokabidea aipatzen ditu. Aitortza baten kontatzean kazetariak ez du egokierarik alferrik galtzen uzten apaizen jarduna goraipatzeko. Bestalde, Milafranga, Mendiondo, Lekunberri, Isturitze eta Bastida herrietako kolpatu eta hildakoen berri ematen digu, horiek ditugu ondorioak baina gerraren jardun bortitzaz arrunt berri gutxi bai Eskualduna-n bai Euzkadi-n.
Urr
22
14
Danele Sarriugarteren Erraiak nobela itzultzen ariko dira Edurne Alegria, Esti Lizaso, Miren Iriarte eta Elizabete Manterola bi egunez, eta jardun horren emaitza erakutsiko dute jendaurrean urriaren 22an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Garoa liburu-dendan.
