Abe
16
14
Ypres uzteko prest dira alemanak. Gerrak luze joko omen du, berriemailearen aburuz hobe karraskan baino emeki jokatzea. Janpierre Bergara itsasuarraren kuraia goratzen du Eskualduna-k aste honetako kazetan eta jarraian Zerbitzarik euskaldun gerlarien gorazarrerako Gure irrintzina olerkia eskaintzen digu. Zinez mamitsuak Jean Saint-Pierreren hiru artikuluak. Lehendabizikoan, alemanen indar eta harrotasunaz mintzo da, alemanen ezin jasanezko urguilu hori nekezago garaituko dute haien indarra baino. Bigarren eta hirugarren artikuluetan sator gerraren berri ematen zaigu, lubakietako bizimodua. Basaburuko Dominixe ez da haboro Izabako portuan gazta egiten, lau hilabete eman ditu frontean. Kazetak Atharratzeko plazan Santa-Grazitarren artean gertaturikoa berritzen digu, bada aldea fronteko eta herriko bizimoduen artean.
Abe
15
14
Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du abenduaren 15an (astelehena) 20:00etan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.
Abe
15
14
“Espriu euskaraz mintzo” errezitaldia egingo dute Gerardo Markuletak eta Javier Muguruzak abenduaren 15ean (astelehena) 19:30ean Iruñeko Civivox Condestable zentroan.
Abe
15
14
Iñigo Aranbarriren Apirila nobelaz jardungo dute abenduaren 15ean (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Abe
13
14
Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du abenduaren 13an (larunbata) 22:30ean Alegiako gaztetxean.
Abe
13
14
Edipotoa errezitaldia egingo dute Haizea Arregik eta Gorka Setienek abenduaren 13an (larunbata) 20:00etan Bilboko La Najan.
Abe
13
14
Bizenta Mogeli buruz ariko da Yolanda Arrieta abenduaren 13an (larunbata) 12:00etan Bilboko Kafe Antzokian.
Abe
13
14
Ttittika Rekaltek Mula Nazrudin eta… liburua aurkeztuko du abenduaren 13an (larunbata) 11:00etan Mauleko herriko etxean.
Abe
12
14
Pako Aristiren Euskararen isobarak saiakeraz solas egingo dute abenduaren 12an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.
Abe
12
14
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz mintzatuko dira abenduaren 12an (ostirala) 19:00etan Etxebarriako Liburutegian.

Abe
11
14
Gabriel Arestiren Harri eta herri poema liburuaz jardungo du Anjel Lertxundik abenduaren 11n (osteguna) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
Abe
11
14
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelari buruz solas egingo dute abenduaren 11n (osteguna) 18:30ean Markina-Xemeingo liburutegian.

Abe
11
14
Kexu da kazetaria berri gutxi eta berantegi hedatuak eskaintzen dituelako kazetak. Eskualduna astekariak euskarazko egunkari baten beharraz ohartarazten ote digu? Jean Etxeparek “Alemanak hurbiletik” sailean presoen bizi baldintzak hartzen ditu hizpide, minaren, sufrimenduaren aurrean ezberdin jokatzen ote aleman soldaduek? Saint Pierrek heriotza baten berri ematen digu, Aita Blaise kaputxinoa (Luc Babaquy) ehortzi berri dute Fisme (Marne) herriko hilerrian. Hagiografian besteak beste Frantzia biziki maite zuen euskal idazle bat hil dela azpimarratzen du Saint Pierrek. Berri laburren sailean lau preso frantsesen ihesa eta Kadet soldadu zaharraren balentriak berritzen dizkigu kazetak. Kirikiñok ezin digu gauza handirik argitu Euzkadin eskura duen informazioarekin. Calaisera iritsi ote dira doixtarrak?.
Abe
10
14
Lander Garroren Gerra txikia nobelari buruz ariko dira abenduaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Iparralde liburutegian.

Abe
10
14
Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelaz jardungo dute abenduaren 10ean (asteazkena) 18:30ean Iurretako liburutegian.
