Mar
18
15
Hiltzaile baten bila (Kriselu, 1975) gure literatura industrialaren abiapuntua izan zen, hiru osagarriz moldatua: jenero literario popularra, nobela beltza; abentura desberdinak biziko dituen protagonista bat eta beti berdina, liburuz liburu errepikatua; idazkera lau eta tolesturarik gabekoa, euskara ikasten ari zirenen edo ikasi berrien lagungarrizko materiala. Xabier Gereñok merkatuaren legera edo merkatua izan zitekeen hartara makurtuz garatu zuen bere liburugintza. Jurgi itsas kapitainaren abenturek, ordea, erraz aspertuko dute beste edozein hizkuntzatan nobela beltz bat irakurri duen edonor, xalotasuna ez baita jenero honi egokitzen zaion jantzia. Inguru tradizionaletik kanpo mugitzen baita, esan genezake aldi batez gure nobela beltzaren lehen protagonista modernoa izan zela Jurgi kapitaina, benetako modernoak heldu ziren arte. Xaloak ez direnak, alegia.
Mar
18
15
Iñaki Irasizabalek Aita gurea nobela aurkeztuko du martxoaren 18an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Mar
17
15
Fernando Morillorekin Ortzadarra sutan nobelaz jardungo dute martxoaren 17an (asteartea) 19:00etan Berriozarko liburutegian.
Mar
17
15
Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelaz mintzatuko dira martxoaren 17an (asteartea) 19:00etan Lasarteko Villa Mirentxun.

Mar
17
15
Lorenza Mazzettiren Zerua gainbehera dator aztertuko dute martxoaren 17an (asteartea) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.
Mar
16
15
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz jardungo dute martxoaren 16an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Mar
13
15
Primo Leviren Hau gizon bat bada izango dute hizpide martxoaren 13an (ostirala) 20:00etan Amurrioko Mendiko Lagunak taldearen egoitzan, Harri Orri Ar irakurle klubean.
Mar
13
15
Mariama Baren Hain gutun luzea nobela aurkeztuko du Iokin Otaegik martxoaren 13an (ostirala) 19:00etan Bilboko Skolastikan. Argitaletxea: edo!
Mar
12
15
Robert Laxalten Dominique: artzain xiberotar bat Nevadan aztertuko dute martxoaren 12an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
Mar
12
15
Mary Shelleyren Frankenstein nobela aztertuko dute martxoaren 12an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo Liburutegian.
Mar
12
15
Patxi Zubizarretaren 50 nobelaz berba egingo dute martxoaren 12an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Mar
12
15
Unai Elorriagarekin Iazko hezurrak nobelari buruz berba egingo dute martxoaren 12an (osteguna) 19:00etan Bermeoko liburutegian.

Mar
12
15
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz ariko dira martxoaren 12an (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Mar
12
15
Bihotzaren altxagarri diren zenbait pasadizo berritzen dizkigu Eskualduna-k, baina gisa berean gaztigatu bihozgabeak ere badirela gutartean. Berriak egunka sailak maiz aurreko astekoaren errepika dirudi. Kazetak agertzen duenez Konstantinopolis garaituez gero, soka bilur zabal eta luze bezain tinkoa ezarriko genioke etsaiari, Euzkadi-n Kirikiñok dioskunez Bosforoa urrun dute oraindik aliatuek. Itsasaldean libratzen ari den gerra datuez hornitu ditu Eskualduna-k, aliatuak dira nagusi eta gainera etsaiak ontzi gehiago galdu ditu. Bestalde, Errusiako frontean gerra moldea bestelakoa dela ohartarazten digu. Gutun bat dakarkigu aste honetako kazetak, soldadu batek osaba Ottori igorria, “Zazpi hilabetez gerlan ibiltzeak nahitaez gogortzen du gizona”. Xoriñoen arrangurak bertso-sortan gerraren inguruko gogoetak dakarkigu Oxobik.
Mar
11
15
Lander Garrorekin Gerra txikia nobelari buruz mintzatuko dira martxoaren 11n (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte kultur gunean.
