Urr 16 24

Luis Baraiazarraren hitzezkoak

Ia bizitza osoan bizileku izan zuen Markina-Xemeinen hil zen urriaren 6an Luis Baraiazarra. Idazle eta itzultzailea, aldizkarietan eman zituen argitara lanik gehienak, Karmel aldizkarian batik bat, eliza alorreko gai eta pertsonaiak hizpide hartuta nagusiki. Itzulpen lanetan San Joan Gurutzekoaren olerkien euskaratzea nabarmendu behar da. Eta bertsolaritzaren aldeko jarduna goraipatu, eragile handia izan baitzen aita Luis. 80etan eman zuen argitara olerki bilduma bat, Hitzezko txirlorak (Elkar, 1985), bere heriotzaren karietara osorik dakarkiguna.

Urr 15 24

Miren Agur Meabe, Anjel Lertxundi eta Antton Valverde Hitzak hots Iruñean

Miren Agur Meabe, Anjel Lertxundi eta Antton Valverde Hitzak hots emanaldian, euskal emakume idazleen poemak eta musika uztartuz urriaren 15ean (asteartea) 19:30ean Iruñeko Kondestablearen jauregian.
Hitzak_hots

Urr 15 24

Boris Pahor Nekropolia Iruñean

Santi Leone itzultzaileak Boris Pahor idazlearen Nekropolia  aurkeztuko du urriaren 15 (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburudendan.
nekropolia

Urr 15 24

Iratxe Ormatza Printzak begietan Bilbon

Iratxe Ormatza idazlearen Printzak begietan ipuin liburuaz berba egiteko elkartuko dira urriaren 15ean (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.

Urr 15 24

Marlen Haushofer Horma Tafallan

Marlen Haushofer idazlearen Horma izanen dute mintzagai urriaren 15ean (asteartea) 19:00etan Tafallako liburutegian.

horma

Urr 13 24

Hasier Larretxea Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da Elizondon

Hasier Larretxeak Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da saiakera aurkeztuko du urriaren 13an (igandea) 12:00etan Elizondoko Txokoto ostatuan.

zenbatzen

Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da” liburua urriaren 13an
12etan Elizondoko Txokoto tabernan

Urr 12 24

Idazketa mintegia Harkaitz Canorekin Kanbon

Harkaitz Canorekin egun osoko idazketa mintegia eginen dute urriaren 12an (larunbata) 9:30ean hasita, Kabon. Axut Harituz_

Urr 11 24

Gotzon Barandiaran Galbahea Lemoan

Gotzon Barandiaranek Galbahea poema liburua musikaz lagundurik aurkeztuko du urriaren 11an (barikua) 21:00etan Lemoako Kotxepin kultur etxean.
galbahea_lemoa

Urr 10 24

Amélie Nothomb Durduzaz eta dardaraz Berriozarren

Amélie Nothomb idazlearen Durduzaz eta dardaraz aztertuko dute urriaren 10ean (ortzeguna) 19:00etan Berriozarko liburutegian.
thombon

Urr 10 24

Ernest Hemingway Fiesta. Eguzkia jaikitzen da Aretxabaletan

Ernest Hemingway idazlearen Fiesta. Eguzkia jaikitzen da liburuari buruz arituko dira urriaren 10an (osteguna) 18:30ean Aretxabaletako kultur etxean.

Urr 10 24

Leire Vargas Bihotz-museo bat

Leire Vargas idazlearen Bihotz-museo bat poema liburua aurkeztuko dute urriaren 10ean (osteguna) 10:30ean Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
bihotzmuseobat

Urr 09 24

Elizabeth Bishopen poemak

Urriaren 6an hil zen, duela 45 urte, Elizabeth Bishop poeta estatubatuarra, XX. mendeko poesia ingelesaren ahots handienetako bat. Munduari eta bizitza sozialari beti zeharka begiratu zion, halako distantzia batez, eta hori bere poesiagintzan islatzen da. Garaiko joera eta abanguardietatik at jardun zuena, edonola ere AEBetako orduko poeta garrantzitsuenek hartu zuten aintzat Bishopen poesía. Leire Vargasen itzulpenean, dozena bat poema irakur ditzakegu euskaraz.

Urr 09 24

Karmele Jaio Maitasun kapitala Elorrion

Karmele Jaioren Maitasun kapitala  liburuari buruz solasean arituko dira urriaren 9an 18:00etan Elorrioko liburutegian.

Urr 08 24

Nell Leyshon Esnearen kolorekoa Abadiñon

Nell Leyshonen Esnearen kolorekoa izango dute hizpide urriaren 8an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean.

 

Urr 07 24

Uxue Alberdi Hetero

Uxue Alberdik Hetero liburu berria aurkeztuko du urriaren 7an (astelehena) 11:30ean Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.
Hetero - azala - Uxue Alberdi

Agenda

Efemerideak

Kritikak