Aza
23
16
Kirmen Uriberen nobela berriak egiazko gertakariak eta pertsonaiak dakartza: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia politikoa. Klandestinitatea, espioitza, tortura, kartzela, exilioa… XX. mendeko gure historiaren 50 urte lazgarriren kontakizuna egiten du. Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak. Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek Caracasera ihes egin zuten, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera. Elkarrekin esnatzeko ordua nobela osorik eskaintzen dizugu sarean.
Aza
22
16
Kirmen Uribek Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaren irakurraldia egingo du azaroaren 22an (asteartea) 19:30ean Bilboko Kafe Antzokian.

Aza
22
16
Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok nobelaz mintzatuko dira azaroaren 22an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.
Aza
22
16
Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute azaroaren 22an (asteartea) 19:00etan Zornotzako liburutegian.
Aza
22
16
Eider Rodriguez eta Belen Gopeguiren arteko solasaldia izango da azaroaren 22an (asteartea) 19:00etan Donostiako Aquariumean.
Aza
22
16
Kirmen Uribek Elkarrekin esnatzeko ordua nobela berria aurkeztuko du azaroaren 22an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza
22
16
Gaur 100 urte, 1916ko azaroaren 22an hil zen Jack London. Idazle oparoa, zabalkunde handia izan du haren obrak, gehienbat abentura generokoak, baina idazlearen konpromiso sozial eta politikoa ere ageri da haren lanetan. Euskarara hainbat lan itzuli izan dira, horien artean Bizi nahi, gaur hemen eskaintzen dizueguna, Gillermo Etxeberriak euskaratu eta Hordago etxearen Tximista sailean plazaratua. Nadezhda Krupskaia iraultzaileak idatzia utzi zuenez, ipuin horixe irakurri zion hil-hurran zen Lenini hau zendu baino egun pare bat lehenago.
Aza
21
16
Joxean Agirreren Gizajoen katalogoa nobelaz jardungo dute azaroaren 21ean (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.
Aza
20
16
Harkaitz Canok eta Mursegok “Porto” errezitaldia egingo dute azaroaren 20an (igandea) 19:30ean Oiartzungo Pagoa kafe antzokian.
Aza
19
16
Patxi Zubizarretak Laranja bat zaborretan irakurraldia egingo du azaroaren 19an (larunbata) 18:00etan Arantzazun, Gandiaga topagunean.
Aza
18
16
Patxi Larrionen Feriatzaileak nobelaz berba egingo dute azaroaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Aza
18
16
Patxi Larrionen Feriatzaileak nobelaz mintzatuko dira azaroaren 18an (ostirala) 19:00etan Laudioko Basalarrina elkartean.

Aza
18
16
Menna Elfynen Murmurioak poema liburua aurkeztuko dute Eli Tolaretxipik eta Arantza Fernandezek azaroaren 18an (ostirala) 18:30ean Baionako Euskal Museoan. Argitaletxea: Maiatz.
Aza
17
16
Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko aztertuko dute azaroaren 17an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
Aza
17
16
Mikel Etxabururekin Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak poema liburuaz berba egingo dute azaroaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.