Aza 28 16
Solasaldia Donostian
Harkaitz Cano eta Dubravka Ugresicen arteko gutun trukeaz ariko dira azaroaren 28an (astelehena) 19:00etan Donostiako Aquariumean.
Aza 28 16
Harkaitz Cano eta Dubravka Ugresicen arteko gutun trukeaz ariko dira azaroaren 28an (astelehena) 19:00etan Donostiako Aquariumean.
Aza 28 16
2016ko azaroaren 24an hil zen, 96 urte zituela, Marcos Ana poeta. Idazle ez ezik ekintzaile politiko izan zenak, komunista, 1939an kartzelatua, 23 urte eman zituen Espainiako frankismopeko kartzeletan, urte gehien espetxeratuta egin zituen preso politikoa bihurtuz. Haren ibilibideari ezibestean lotua, “lubaki-poesia” deitu izan diote Marcos Anarenari. Haren heriotza kari, Iñigo Aranbarrik euskaratutako zenbait poema eskaintzen dizkizuegu.
Aza 26 16
Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten nobelaz mintzatuko dira azaroaren 26an (larunbata) 10:00etan Ondarroako liburutegian.
Aza 25 16
Oier Guillanen Mr. Señora antzerkiaren irakurraldia izango da azaroaren 25ean (ostirala) 21:30ean Azpeitiko gaztetxean.
Aza 25 16
David Foster Wallaceren Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat aztertuko dute azaroaren 25ean (ostirala) 19:30ean Iruñeko Katakraken.
Aza 25 16
Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz solas egingo dute azaroaren 25ean (ostirala) 19:00etan Donostiako Garoa liburu-dendan.

Aza 24 16
Anne Sextonen poemetan oinarriturik “Ene maite kuttun guztiak” ikuskizuna eskainiko dute Harkaitz Canok, Ainara Gurrutxagak eta Iban Urizarrek azaroaren 24an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Kondestable jauregian.
Aza 24 16
Bea Salaberriren Baionak ez daki ipuin liburuaz solas egingo dute azaroaren 24an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Aza 24 16
Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz ariko dira azaroaren 24an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Aza 24 16
Sergei Dovlatoven Maleta aztertuko dute azaroaren 24an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxen.
Aza 24 16
Aitziber Etxeberriak Nomada nobela aurkeztuko du azaroaren 24an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza 24 16
Jean Echenozen Isil-mandataria nobela aurkeztuko du Gerardo Markuletak azaroaren 24an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan. Argitaletxea: Meettok.
Aza 23 16
Eider Rodriguezen Haragia ipuin liburuaz ariko dira azaroaren 23an (asteazkena) 19:00eta Barañaingo liburutegian.
Aza 23 16
Ibon Sarasolak Bitakora kaiera saiakera aurkeztuko du azaroaren 23an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza 23 16
Iban Zalduak (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) saiakera aurkeztuko du azaroaren 23an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.