Aza 21 24

Karmele Jaio Maitasun kapitala Eskoriatzan

Karmele Jaioren Maitasun kapitala  liburuari buruz solasean arituko dira azaroaren 21ean (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako liburutegian.

 

Aza 20 24

Oihane Amantegi eta Amaia Astobiza Letrak eta bariazioak Zornotzan

Oihane Amantegi eta Amaia Astobiza Letrak eta bariazioak berbagai hartuta arituko dira elkarrekin azaroaren 20an (asteazkena) 19:30ean Zornotzako Txiri-txiri tabernan.
txiritxiri

Aza 20 24

Christopher Okigbo Azpeitian

Christopher Okigbo idazlearen nigeriarraren poemak irakurri eta komentatuko dituzte azaroaren 20an (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko Dinamoan. Apoa.

Aza 20 24

Karmele Mitxelena Haragizko mamuak Zaraitzun

Karmele Mitxelenaren Haragizko mamuak liburuari buruz solasean aritzekoak dira azaroaren 20an (asteazkena) 19:00etan Zaraitzuko irakurle taldean.
zaraitzu

Aza 20 24

Juana Dolores Girgileria Iruñean

Juana Dolores idazlea eta Maider Ramirez Martin  itzultzailea Girgileria poema liburua aurkezten egongo dira  azaroaren 20an (asteazkena) 1900etan Iruñeko Katakrak  liburudendan.

girgileria

Aza 20 24

Mikel Zubimendi Han egon zen Bergaran

Mikel Zubimendik idatzitako Han egon zen Jose Luis Elkororen biografiari buruz arituko dira berbetan azaroaren 20an (asteazkena) 18:30ean Bergarako Irizar jauregian.

 

Aza 20 24

Leonardo Sciasciaren narratiba

Hainbat nobela gogoangarriren idazlea izan zen Leonardo Sciascia, eta baita ipuin ederren egilea ere. Izen ezinbesteko bat XX. mendeko literatura unibertsalean, euskaraz ere irakur daiteke 1989ko azaroaren 20an hil zen autore italiarra. 1991n bi obra plazaratu ziren: alde batetik, 1973an Einaudirekin plazaratutako Il mare color del vino euskaratu zuen Josu Zabaletak Erein argitaletxearentzat, 13 kontakizuneko bilduma den Itsaso ardo kolorea.  Bestalde, Literatura Unibertsala bildumaren baitan ibaizabalek Hontzaren eguna nobela argitaratu zuen, Koldo Bigurik itzulia. Osorik irakur daitezke biak. 2023an, berriz, bilduma berean Igela/Ereinek Todo modo eleberria kaleratu du, Gaizka Ugaldek euskaratua (lehen kapitulua irakurgai).

Aza 19 24

Uxue Alberdi Hetero Bilbon

Uxue Alberdiren Hetero liburuari buruz arituko dira  azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kultur gunean.
Hetero - azala - Uxue Alberdi

Aza 19 24

Mikel Ayllon Hau ez da gerra bat Donostian

Mikel Ayllonen Hau ez da gerra bat liburuaren irakurketa dramatizatua azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokiko klubean. Literaktum.
Hau ez da gerra bat - Mikel Ayllon - azala

Aza 19 24

Juana Dolores Girgileria Gasteizen

Juana Dolores idazlearekin Girgileria poema liburuaren aurkezpena eta errezitaldia egingo du  Maider Ramirez Martin itzultzaileak azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Liburutopian.

girgileria

Aza 19 24

Lizar Begoña Mundu zitalaren kontra Donostian

Lizar Begoña idazlearen Mundu zitalaren kontra nobelari buruz arituko dira azaroaren 19an (asteartea) 18:30ean Donostian, Egiako Teila fabrikan. Iraqueerle taldea.
iraqueerle_lizar

Aza 18 24

Lide Hernando Muñoz Izotz ura Soraluzen

Lide Hernando Muñoz Izotz ura nobelari buruz arituko da azaroaren 18an  (astelehena) 19:00etan Soraluzeko Blues Hotsak irakurle klubean.

A3_lide hernando

Aza 18 24

Beñat Sarasola Coca-Cola bat Danele Sarriugarterekin Donostian

Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobela berria hartuko du hizpide Danele Sarriugarterekin egingo duen solasaldian azaroaren 18an (astelehena) 19:00etan Donostiako San Jeronimoko udal liburutegian. Literaktum
Coca-Cola bat zurekin - azala - Beñat Sarasola

Aza 18 24

Rakel Pardo Egurats zabaletako izendaezinak Baztanen

Rakel Pardorekin solasean arituko dira Egurats zabaletako izendaezinak lanari buruz azaroaren 18an (astelehena) iluntzeko 18:00etan Anizko elkartean. Irakurleen asanblada.
irakurle_baztan

Aza 17 24

Eider Rodriguez Bihotz handiegia Zarauzko gaztetxean

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz solas egingo dute azaroaren 17an (igandean) Zarauzko Hiruputzu gaztetxean. Uhera irakurle taldea.

uhera_zarautz

Agenda

Efemerideak

Kritikak