Api 26 17

Agur Darwin Barañainen

Jon Alonsoren Agur Darwin saiakeraz jardungo dute apirilaren 26an (asteazkena) 19:00etan Barañaingo liburutegian.

Api 26 17

Beltzuria Arrasaten

Ixiar Rozasen Beltzuria liburuaz mintzatuko dira apirilaren 26an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko liburutegian.

Api 26 17

Zulo bat uretan Leitzan

Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelari buruz ariko dira apirilaren 26an (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.

Api 26 17

Herioren hegala (literatura bonbapean)

Iñigo Aranbarri idazleak hitzaldi berezia prestatu zuen 2012an Durangon burutu zen Literatura Eskolarako. Eta hitzaldia liburu bezala argitaratu zen gero. Isiltasunari ostutako testuak aipatzen ditu berak. Bonbapean sortutako literatura batzen du testuak. Munduan izan diren Durango eta Gernika ezberdinak.
Zenbat poema idatzi zen Groznin azken bonba jausi artean? Eta ondoren? Bakar bat ere ez?
Eta Bagdaden? Eta Basoran? Eta Falujan?
Herioren hegala (literatura bonbapean) sarean jarri dugu Gernika bonbapean utzi zuteneko 80. urteurren honetan.

Api 25 17

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak Oiartzunen

Joxemari Iturralderen Perlak, kolpeak, musuak, traizioak nobelaz ariko dira apirilaren 25ean (asteartea) 20:00etan Oiartzungo liburutegian.

Api 25 17

Frankenstein Zornotzan

Mary Shelleyren Frankenstein aztertuko dute apirilaren 25ean (asteartea) 19:00etan Zornotzako liburutegian.

Api 25 17

Adiskide paregabea Oñatin

Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute apirilaren 25ean (asteartea) 18:30ean Oñatiko liburutegian.

Api 24 17

Narrazioak Andoainen

Joseba Sarrionandiaren Narrazioak liburuaz ariko dira apirilaren 24an (astelehena) 19:00etan Andoaingo Basteron.

Api 24 17

Feriatzaileak Bergaran

Patxi Larrionen Feriatzaileak nobelari buruz mintzatuko dira apirilaren 24an (astelehena) 18:00etan Bergarako Irizar Jauregian.

Api 24 17

Yolanda Esteveren bost poema

Historialaria formazioz, kultur kudeaketa izan du lanbide Yolanda Estevek. 1970ean Bartzelonan sortua, egun Tocats de Lletra Literatura Jaialdia koordinatzen du. Hainbat antzerki ikuskizun zuzendu eta idatzi ditu, eta bi poema liburu kaleratu: Perifèries (Cossetània edicions, 2016) eta Intercity (Ediciones 3 i 4, 2017), berriki argitaratua, Aussias March sariaren irabazlea. Poeta katalanaren lehen liburuko bost poema eskaintzen dizkizuegu, Iñigo Astizek euskaratuak.

Api 23 17

Maria Merce Marçalen poemak Bermeon

Maria Merce Marçalen poemak irakurriko dituzte apirilaren 23an (igandea) 13:00etan Bermeoko Kabidxe gunean.

Api 21 17

Edorta Jimenezen hitzaldia Bermeon

Edorta Jimenezek Galeuscari buruzko hitzaldia egingo du apirilaren 21ean (ostirala) 19:30ean Bermeoko Kabidxe gunean.

Api 20 17

Katilinarenak Santurtzin

Amelie Nothomben Katilinarenak aztertuko dute apirilaren 20an (osteguna) 20:00etan Santurtziko AEK euskaltegian.

Api 20 17

Baita hondakinak ere Zarautzen

Iñigo Astizen Baita hondakinak ere poema liburuaz hitz egingo dute apirilaren 20an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Api 20 17

Txistu eta biok Hondarribian

Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok nobelaz jardungo dute apirilaren 20an (osteguna) 16:00etan Hondarribiako kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak