Eka 11 17

Marijane Minaberriri gorazarrea Alduden

Marijane Minaberriri omenaldia egingo diote ekainaren 11n (igandea) 17:00etan Aldudeko Sanoki aretoan.

Eka 10 17

Zoazte hemendik Hendaian

Patri Urkizuren Zoazte hemendik eta Inazio Mujikaren Gerezi denbora nobelez mintzatu dira ekainaren 10ean (larunbata) 18.00etan Hendaiako mediatekan.

Eka 08 17

Anjel Lertxundirekin solasean Andoainen

Anjel Lertxundirekin solasaldia izango dute ekainaren 8an (osteguna) 19:00etan Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

Eka 08 17

Berriak jaio ginen, Jon Maia

Jon Maiak Berriak jaio ginen liburua aurkeztuko du ekainaren 8an (osteguna) 11:30ean Donostiako rekalde tabernan.

Eka 08 17

%100 basque nobelaren irakurketa Bilbon

Itxaro Bordaren %100 basque nobelaren irakurketa jarraitua egingo dute ekainaren 8an (osteguna) 8:00etatik 19:00ak bitartean Bilboko Arriaga antzokian.

Eka 07 17

Azken zakatzak Hondarribian

Martxel Mariskalekin Azken zakatzak poema liburuari buruz solas egingo dute ekainaren 7an (asteazkena) 19:00etan Hondarribiko kultur etxean.

Eka 07 17

Errezitaldia Hernanin

Aritz Gorrotxategik, Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok eta Pello Otxotekok poesia errezitaldia egingo dute ekainaren 7an (asteazkena) 19:00etan Hernaniko Txillida lekun.

Eka 07 17

Zukafukamusuka Donostian

Judit Ruiz de Munainek eta Patxi Zubizarretak Zukafukamusuka liburua aurkeztuko dute ekainaren 7an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Eka 07 17

King Kong teoria, Virginie Despentes

Virginie Despentesen King Kong teoria aurkeztuko dute ekainaren 7an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Eskafandra.

Eka 07 17

Juan Goytisoloren poemak

Espainiako literaturaren XX. mendeko izen nagusietako bat da Juan Goytisolorena. Estilo landu eta berezikoa, bide komertzialenei ihes egin zien, narratibako lan oparo eta sendoa osatuz, eleberri eta saiakerak batez ere. Frankismoaren aurkako militantea, Mendebalde uniformizatu eta kolonizatzaileari ere ihes egin zion, Marokora autoexiliatuz. Ahots argi, disidente eta zorrotza, prosa landu bazuen ere, berak dio aldi berean poesia eta hitz lau direla bere eleberriak. 2012an Ardores, cenizas y desmemoria liburua kaleratu zuen, 9 poema dakartzana, katalan, euskara eta portugesera itzuliak. Rikardo Arregi Diaz de Herediak euskaratu zituen poemok, eta orain hemen eskaintzen dizkizugu, Goytisoloren heriotzaren karietara.

Eka 07 17

Gerra txikia nobelaren irakurraldia Hendaian

Lander Garroren Gerra txikia nobelaren irakurketa jarraitua egingo dute ekainaren 7an (asteazkena) 9:00etatik aitzina lehenik eta 14:00etatik gero Hendaiako mediatekan.

Eka 07 17

Gwendolyn Brooksen iraultza osasungarria

Duela ehun urte jaio zen Gwendolyn Brooks gaurko egunez, ekainak zazpi zituela. Idazle gisa, 1940aren urtealdiko akademikoen eta 1960 inguruan azaltzen hasi ziren idazleen arteko zubia izan zen, bere eboluzioari esker; beltz gisa bere komunitateari atxikia azaldu zen beti; emakume gisa arta bereziz landu zituen pertsonaia femeninoak: beltz baten aurreneko Pulitzer Saria ekarri zion lehen poema bilduman bertan (Annie Allen, 1949) neska gazte beltz baten garapena erakutsi zuen, inozentziatik kontzientziara. Bere literaturaren maila jaitsi gabe, eta urteetako beltz mugimendu handien zanpaketaren ondorioz, engaiatu egin zen politikoki bere burua afro-amerikartzat gordin aurkeztuz (Selected Poems, 1963). Ospetsua egin zuen “Iraultza osasungarria” leloa, alegia, beltzek ezinbestez egin behar zutena benetako emanzipazioa lortuko bazuten. Bortizkeria sustatzen zuela egotzi ohi zioten, baina bere komunitateak idazle bezala ikusi izan zuen beti, “bere pertsonaiak eta bere poemak egunero daudelako gure artean”, Langston Hughesen iritziz. Bere poemarik ezagunena, The ballad of Rudplph Reed, 1963) ekarri diogu euskarari zortziko handi erdiko bertsotan: Rudolph Reeden balada.

Eka 06 17

Geldtiu zaitezte gurekin Donostian

Ana Malagonekin Geldtiu zaitezte gurekin ipuin liburuaz mintzatuko dira ekainaren 6an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Eka 04 17

Atxagaren irakurraldia Oiartzunen

Bernardo Atxagak Lau Gartzelak irakurraldia egingo du ekainaren 4an (igandea) 19:00etan Oiartzungo Pagoa kafe antzokian.

Eka 02 17

Rosario Castellanosen poemak

Chiapasko lehen emakume idazletzat aurkeztu ohi da Rosario Castellanos. Poeta eta eleberrigilea, familia onekoa inguru behartsuan, indigenismoa landu zuen eta haren lan eta begirada Chiapasko lurrari ez ezik lur horretako bizilagunei eskaini zien. Mexikoren enbaxadore Israelen, hantxe hil zen etxeko istripu baten ondorioz, 49 urte zituela. “Udaberria bezala, berriro itzuliko gara” idatzi zuen. Bera akaso ez, bere poemak bai. Iñigo Aranbarrik euskarara ekarritako hamahiru poema eskaintzen dizkizuegu.

Agenda

Efemerideak

Kritikak