maiatza
30
19
Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok liburua irakurri ostean, Aitita amamen guda zibila ondu dute Mungiako institutuko ikasleek eta maiatzaren 30ean (osteguna) 19:00etan aurkeztuko dute Mungiako udaletxeko erakusketa gelan. Argitaletxea: Erein.
maiatza
30
19
Yoseba Peña Hariak nobelari buruz berbetan arituko da maiatzaren 30ean (osteguna) 18:30ean Arrasateko Kulturate liburutegian.

maiatza
30
19
Mary Shelleyren Frankenstein hizketagai izango dute maiatzaren 30ean (asteartea) 18:30ean Getariako irakurle taldean.
maiatza
29
19
David Vann idazlearen Sukkwan irla nobelari buruz arituko dira maiatzaren 29an (asteazkena) 19:30ean Mendillorriko liburutegian.
maiatza
29
19
Euskal disko eta liburu azoka antolatu dute ekainaren 1ean (larunbata) Ziburun. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte Ziburuko herriko plaza gure literaturako nobedade eta lanez mukuru egonen da. Ziburuko Baltsan elkarteak halaber Argia astekaria omendu gura izan du bere mendeurrenean. Susa literatura argitaletxea, Euskal Herriko beste hainbatekin batera Ziburuko azokan izanen da.
Ziburun euskal literaturak izan duen tradizioa ezagutzeko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek, Joanes Etxeberri (1580-1665), Piarres Etxeberri (XVII. mendea), Pierre Argaiñaratz (XVII. mendea), Beñat Gazteluzar (1619-1701), Jan Battista Kamusarri Murgi (1815-1842) eta Piarres Larzabal (1915-1988) idazle ziburutarrak nabarmenduz.

maiatza
28
19
Xabier Etxaniz Rojoren Waterloon galdutakoak hartuko dute hizpide maiatzaren 28an (asteartea) 19:30ean Antsoaingo irakurle taldean.
maiatza
28
19
Dani Fano Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak nobela grafikoari buruz solasean arituko da maiatzaren 28an (asteartea) 19:00etan Iruritan. Idazleekin solasean elkartea.
maiatza
24
19
Miren Amurizaren Basa nobela hartuko dute berbagai maiatzaren 24an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
maiatza
23
19
Antonio Tabucchiren Oker ttiki garrantzigabeak liburua hartuko dute hizketagai maiatzaren 23an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendan.
maiatza
23
19
Eider Rodriguez Bihotz handiegia hizpide hartuta arituko da maiatzaren 23an (osteguna) 18:30ean Hendaiako Baleak elkartean.

maiatza
22
19
Jose Luis Otamendik Disoluzio agiriak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 22an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Karririkin.

maiatza
22
19
Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa liburuari buruz hizketan arituko da maiatzaren 22an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean, Galtzaundik sustatutako irakurle taldean.

maiatza
22
19
Eider Rodriguez eta Itxaro Borda literaturari buruz solasean arituko dira maiatzaren 22an (asteazkena) 18:30ean Baionako Euskal museoan. Maiatzaldia.
maiatza
21
19
Joseba Lozanoren Larrutik ordaindua hartuko dute berbagai maiatzaren 21ean (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.
maiatza
21
19
Katixa Agirreren Amek ez dute liburua izango dute hizketagai maiatzaren 21ean (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.