Mar 25 25

Flannery O’Connorren mendeurrena

AEBetako hegoaldeko giroa, harreman bortizkeriazkoak, espiritualtasuna, emakumearen leku eta ezlekuak, umorea maisuki baliatu zituen Flannery O’Connor idazleak. Gazte hil eta obra laburra badu ere (eleberri bi eta bi ipuin bilduma), XX. mendeko AEBetako narratzaile handietarik bat da, unibertso oso bat erakutsi ziguna bere lan labur baina aberatsean. Baroja etxeak 1985ean O’Connorren bi ipuin argitara eman zituen Jende ona nekez da aurkitzen liburuan (izen bereko narrazioa eta Agian zeure bizitza da salbatzen ari zarena), Mikel Azurmendiren itzulpenean. 2009an, berriz, Ez da erraza gizon on bat aurkitzen ipuin-liburu osoa euskaratu zuen Itziar Otegik, eta Literatura Unibertsaleko bilduman kaleratu. Bilduma honetako Gezurretako negroa ipuina ere eskaintzen dizuegu martxoaren 25ean Flannery O’Conorren jaiotzaren mendeurrena bete dela.

Mar 24 25

Beatriz Chivite Oroi garen oro

Beatriz Chivitek Oroi garen oro poema liburua aurkeztuko du martxoaren 24an (astelehena) 11:30ean Donostiako udal liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Pamiela.

Mar 20 25

Friedrich Hölderlinen urteurrena

XVIII. mende amaieran Europa astindu zuten korronte filosofiko eta politikoen emaitza da Friedrich Hölderlin. 1770eko martxoaren 20an sortua, Goethe, Schiller, Novalis, Fichte  eta abarrekin partekatu zuen bereziki Alemanian loratu zen ideien pizkundea. Grezia klasikoaren ezagule eta miresle, erreferentzia klasikoek presentzia oso handia dute bere poesian, bizi izan zuen garaira itsatsiak, baina. Bere poemen antologia zabala biltzen duen Poemak (Erein, 2001) liburuan ikus daiteke. Eduardo Gil Berak euskaratua, Hölderlinen poesiagintzaren bilduma bikaina dugu. Hitzaurrean dio Gil Berak horren osagarri Hyperion obra ere euskaratu beharko litzatekeela, eta halaxe egin zuen. Gutun formatuan emandako eleberria, Iraultza Frantsesaren lorpenen gorespena da obra. Osorik eskaintzen dizkizuegu biak.

Mar 20 25

Marlen Haushofer Horma Eskoriatzan

Marlen Haushofer  idazlearen Horma liburuari buruz arituko dira  martxoaren 20an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako liburutegian.

Mar 20 25

Ainhoa Urien Ehun zaldi trostan

Ainhoa Urienek Ehun zaldi trostan liburuaren aurkezpena martxoaren 20an (osteguna) 11:30ean Donostiakoko Elkar liburudendan.
trostan

Mar 19 25

Ernest Hemingway Fiesta. Eguzkia jaikitzen da Bergaran

Ernest Hemingway idazlearen Fiesta. Eguzkia jaikitzen da liburuari buruz arituko dira martxoaren19an (asteazkena) 18:30ean Bergarako Irizar jauregian.

Mar 18 25

Amaia Iturbide Profilak (Mugetan barrena)

Amaia Iturbidek Profilak (Mugetan barrena) liburu berria aurkeztuko du martxoaren 18an (asteartea) 10:30ean Donostiakok udal liburutegia. Argitaletxea: Erein.
profilak

Mar 17 25

Iñigo Martinez Ezinezkoaren alde Bilbon

Iñigo Martinez Peña filosofo eta idazleak Ezinezkoaren alde Hutsunea egungo bizimoduan saiakera aurkeztuko du martxoaren 17an (astelehena) 19:00etan Bilboko Elkar Iparragirre liburudendan. Loraldia.
ezinezkoaren-alde-txalaparta-eus

Mar 15 25

Unai Elorriaga Odola kantari Bilboko Loraldian

Unai Elorriaga idazleak Josu Aurrekoetxea musikariarekin Odola kantari. Euskal kantugintzaren Tragepedia emanaldia eskainiko dut martxoaren 25ean (asteartea) 19:30ean Bilboko Itsas museoan. Loraldia.
odolakantari

 

 

Mar 15 25

Mikel Etxaburu Manttalingo alaba Ziburun

Mikel Etxaburuk Manttalingo alaba poema liburuan oinarritutako  errezitaldi musikatua egingo du martxoaren  15ean (larunbata) 19:00etan Ziburuko Baltsan elkartean.
baltsan

Mar 14 25

Ana Blandianaren poemak

Amodiozko kantu luze bat da Bariazioak gai jarri baten inguruan poema-liburua, Ana Blandiana idazlearena. Bere herriko poeta gailenetako bat, Ceaucescuren garaian jazarria eta isilarazia, mundu osoan lortua du oihartzuna haren lanak aspaldiko urteetan. Xabier Boveda itzultzaileak segitzen dio bere lan eskergari, eta poemario horretatik errumaniarraren hamabi poema ekarri dizkio euskarari, eta Idatz&Mintz aldizkarian kaleratu.

Mar 14 25

Cardenalen Apokalipsia

Ernesto Cardenal idazlearen urteurrena zela kari, bere bi poema ekarri genituen sarera. Hirugarren bat dakargu orain, Apokalipsia poema luzea. 1965ean idatzia izanagatik, gaurkotasun osoz irakurtzen da egun. Xabier Gantzarainek euskaratu eta Dinamoaren webgunean eman zuen plazara.

Mar 13 25

Marlen Haushofer Horma Aretxabaletan

Marlen Haushofer  idazlearen Horma liburuari buruz arituko dira  martxoaren 13an (osteguna) 18:30ean Aretxabaletako Kultur etxean.

Mar 13 25

Ainhoa Urien Ehun zaldi trostan Gasteizen

Ainhoa Urienek Ehun zaldi trostan liburuaren aurkezpena martxoaren 13an (osteguna) 18:00etan Gasteizko Elkar liburudendan. Ignacio Aldekoa ipuin jaialdia.

Mar 13 25

Jon Miranderekin dantzan Iruñean

Jon Mirande idazlearen jaiotzaren mendeurrena ospatuko dute Iruñean (1925-2025) eta ekitaldi sorta antolatu ditu Iruñeko euskaltzaleak biltzen dituen Karrikiri elkarteak.
Martxoaren 31tik aitzina Jon Miranderi buruzko erakusketa izanen da Iruñeko Hizkuntza eskolan.
Horrez gain, Mirande film bat egiteko zirriborroa jendaurrean emanen dute martxoaren 31an (astelehena) 19:00etan Iruñeko Hizkuntza eskolan.
Nor zen Jon Mirande? solasaldian arituko dira Miel Anjel Elustondo eta Mikel Soto apirilaren 2an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Karrikiri elkartean.
Orhoituz. Jon Miranderen poemak errezitaldia Miel Anjel Elustondo gidari dela, Ihitz Iriarteren ahotsean apirilaren 5ean (larunbata) 12:00etan Iruñeko Karrikiri elkartean.
Azkenik, eta ekitaldiok amaitzeko Zer egin Jon Miranderekin? mahaingurua eginen dute Gorka Bereziartua, Katixa Dolhare Zaldunbide eta Amaia Eleizalde solaskideek, apirilaren 7an (astelehena) 19:00etan Iruñeko Karrikiri elkartean.
Mirande_karrikiri

Agenda

Efemerideak

Kritikak