Aza 07 19
Emakumeak Iruñean
Eduardo Galeanoren Emakumeak liburua aurkezten izango dira Txalapartako Garazi Arrula eta Mikel Vilches itzultzailea, Iruñeko Karrikirin, azaroaren 7an (osteguna), 19:30etan.
Aza 07 19
Eduardo Galeanoren Emakumeak liburua aurkezten izango dira Txalapartako Garazi Arrula eta Mikel Vilches itzultzailea, Iruñeko Karrikirin, azaroaren 7an (osteguna), 19:30etan.
Aza 07 19
Munoandi elkarteak antolatuta, “Azpeitiko idazleak: mahai-inguru berezia” solasaldian izango dira Pako Aristi, Alaitz Olaizola, Joxean Agirre eta Jose Luis Otamendi. Azaroaren 7an (osteguna), iluntzeko 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.
Aza 07 19
Kazetaritzaren alorrean zaildutakoak ipuina.eus guneak oraingo honetan dakartzan bi egile berrienak. Amagoia Gurrutxagak Susa aldizkarian eman zuen argitara, 1992an, Amaitu dezagun behingoz!, harreman gordin batean sexua, gorputzak, hilekoa… gure letretara indarrez sartzen diren narrazio batean. Lan-istripu bat du abiapuntu Xabier Arzelusen Ni, zu naiz ipuinak, baina errealismoa bihurrituz egun askok zapaltzen duten bidea hartzen du istorioak. Amilgainen Hilen eguna hilerriko dialogo koral bat da, narrazioen estilo estandarretik aldentzen dena, Euzkerea aldizkarian 1929an emana. Alegia klasiko bat, azkenik, Euskal-Erria-n 1885ean plazaratua, Piarres Harisperen Zeruan donostiarrik ez.
Aza 05 19
Nerea Baldaren Atzerrian izango dute mintzagai azaroaren 5ean, iluntzeko 19:00etan, Eibarko Juan San martin Liburutegian.
Aza 02 19
Munduko Poesia Kaia ikuskizuna egingo dute azaroaren 2an (larunbata) 19:00etan Ondarroako Kofradia zaharrean.
Urr 31 19
Pello Esnal Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua liburuari buruz arituko da urriaren 31an (osteguna) 18:30ean Arrasateko Kulturate kultur etxean.
Urr 31 19
Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Balderen Miñan liburua aurkeztuko da urriaren 31n (osteguna) 11:00etan Donostiako Pandora tabernan. Argitaletxea: Susa.

Urr 30 19
Jose Luis Otamendi Disoluzio agiriak poema liburua aurkezten egongo da urriaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Zestoako Portale Kultur Elkartean.
Urr 30 19
Amets Arzallus Antiak Miñan liburu berria aurkeztuko du urriaren 30ean (asteazkena) 18:00etan Irungo plazan. Migranteen lekukotasunak, Aire ahizpak kantuan eta Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Maddalen Arzallus arituko dira bertsotan. Eider Rodriguez eta Lander Garrok liburu irakurraldia egingo dute ektialdi berean.

Urr 30 19
Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishen Sorginak, emaginak eta erizainak liburuaren aurkezpena egingo dute urriaren 30ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Liburutegiko sotoan. Itzultzailea: Maria Colera. Argitaletxea: Katakrak.
Urr 29 19
Itxaro Borda Zure hatzaren ez galtzeko liburuaz arituko da urriaren 29an (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.
Urr 29 19
Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Ostegunean aurkeztuko dute, Donostiako Pandora tabernan, goizeko 11etan.

Urr 28 19
Miren Agur Meabe Hezurren erretura liburuari buruzko solasaldian izango da urriaren 28an (astelehena) 19:30ean Galdakaoko Tartalo jatetxean.
Urr 25 19
Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez liburuari buruz arituko dira urriaren 25ean (osteguna) 20:00etan Iruñeko Katakrakeko Irakurle taldean.
Urr 25 19
Jose Luis Otamendik bere azken poema liburua, Disoluzio agiriak, izango du mintzagai Ean, urriaren 25ean (barikua), iluntzeko 19:30ean, eskolondon. Antolatzailea: Txarakie Literatur Txokoa.