Aza
30
19
Susa argitaletxeak eta EHAZEk elkarlanean bilduma berria abiarazi dute: Ganbila, antzerki testuez osatua. Bilduma horretako lehen alea aurkezten dizuegu gaur: Bazterreko ahotsak, Miren Tirapu Goikoetxeak idatzi, Beheko Larraine konpainiak eszenaratu eta Gaizka Sarasola Iarzabalek editatutako liburua. Antzerki lan biren testuek osatzen dute lehen harribitxi hau: Atte hil aurretik eta Manifestu bat. Egiletza kolektiboaren bidean koka daitezke bi testuok, eta estetika propio baten bilaketaren lekukotza ematen digute, bazterreko pertsona eta pertsonaiei ahotsa emateko xedez sortutakoa: pertsonaia ironikoak, umoretsuak, ilunak, zikinak, ederrak dira orrialde hauetan topatuko ditugunak.
Aza
29
19
Azaroaren 29an, Iruñeko Katakraken, Bertolt Brechten K jaunaren kondairak izango dute aztergai irakurle taldean. 19:00etan.
Aza
28
19
Ibrahima Balde eta Amets Arzallus Antia Miñan aurkezten arituko dira azaroaren 28an (osteguna) 20:00etan Madrileko euskal etxean.

Aza
28
19
Miren Agur Meabe Hezurren erreturari buruzko solasaldian izango da azaroaren 28an (osteguna) 19:30ean Algortako Villamonte Kultur Etxean.

Aza
28
19
Slavenka Drakulic idazlearen Han ez banengo bezala hizketagai izango dute azaroaren 28an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Aza
28
19
Yurre Ugartek eta Joseba Larratxek Joana Maiz aurkeztuko dute Katakraken, azaroaren 28an, 19:00etan. Argitaratzailea: Harriet.
Aza
28
19
Kirmen Uribek 17 segundo poema liburua aurkeztuko du azaroaren 28an (osteguna) 12:00etan New Yorketik bideokonferentziaz Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa.

Aza
27
19
Itxaro Bordak errezitaldi poetiko musikala eginen du azaroaren 27an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Kondestablen. Iruñea kultura da.
Aza
27
19
Kanpotik etxera itzulpengintzari buruz solastuko da Isabel Etxeberria azaroaren 27an (asteazkena) 19:00etan Iruñean, Nafarroako liburutegian.
Aza
27
19
Bernardo Atxagak Etxeak eta hilobiak nobela aurkeztuko du azaroaren 27an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Plazaran (Kale nagusia, 31).
Aza
27
19
Hamazazpi segundo baino ez ditu igarotzen bisitariak koadro bati begira. Hamazazpi segundo batez beste. Egina omen dute ikerketa. Hori da koadro bati eskaini ahal diogun astia gure garai ero hauetan. Pentsatzen jarrita, poesiaren erritmoa guztiz bestelakoa da. Poesia da denbora gelditzea, poesia da begirada, poesia da desagertuko denari arreta jartzea. Inguruari begira egon, pentsatu gauza horiek hortxe egon direla aurretik, eta hor egongo direla beharbada, aurrerago. Kirmen Uriberen Hamazazpi segundo liburuak hamazazpi urtez idatzitako poemak biltzen ditu, 2002tik 2019ra. Intsumisioa, Japonia, Euskal Herria, New York, natura, Artea, haikuak, prosa, ondarruera. Daudenak eta ez daudenak. Hamazazpi segundo bezain hamazazpi urte luze. Osorik aurkezten dizuegu sarean.

Aza
27
19
Nanni Balestriniren Den-dena nahi dugu liburua aurkezten izango da Fernando Rey itzultzailea, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, azaroaren 27an (asteazkena), 12:15ean.
Aza
26
19
Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox?, izango dute mintzagai azaroaren 26an (asteartea), iluntzeko 20:00etan, Oiartzungo Udal Liburutegian.
Aza
26
19
Unai Elorriaga bere Iturria nobela aurkezten egongo da azaroaren 26an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikiri dendan.

Aza
26
19
Fleur Jaeggy idazlearen Proleterka hizketagai azaroaren 26an (asteartea) 19:00etan Getariako irakurle taldean.