Mar 31 25

Homero eta Odisea Donostian

Aritz Gorrotxategik Homeroren Odiseaz jardungo du  martxoaren 31an (astelehena) 19:00etan Donostiako KM Kulturuneko Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan.

Mar 31 25

Alex Michalides Paziente isila

Alex Michaelides idazlearen Paziente isila euskaratu du Fernando Reyk eta datorren martxoaren 31an (astelehena) 10:30ean aurkeztuko dute Donostian. Argitaletxea: Erein.
pasienteisila

Mar 30 25

Uxue Alberdi Hetero Ortzaizen

Uxue Alberdi hizlari dela  Hetero liburuari buruz arituko dira  martxoaren 30ean (igandea) 18:30ean Ortzaizeko Menta liburudendan.
Hetero - azala - Uxue Alberdi
geraldiak

Mar 30 25

Sean O’Caseyren libra

Jerry eta Sammy posta bulegora sartu dira libra baten bila. Horixe da Libra bat kobratu nahi dut (1939) antzezlanaren abiapuntua. Familia eta giro oso apal eta txirokoa, Irlandaren independentziaren aldeko borrokarekin engaiatua (Herritarren Armadako idazkari nagusi izan zen), 1917tik aurrera idazletzari ere lotu zitzaion Sean O’Casey, eta Irlandako langile klaseari buruz antzezlanik idatzi zuen lehen autorea izan zen. Zubizabal aldizkariak argitaratu zuen, euskaraz, 1880ko martxoaren 30 batez jaiotako idazle dublindarraren pieza.

Mar 30 25

Anari Alberdi Gari eta goroldiozko Senperen

Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz Nora Arbelbiderekin solasean arituko da martxoaren 30ean (igandea) 14:00etan Senpereko Atxik ardo eta liburu konprometituen azokan.
Gari eta goroldiozko - A Alberdi - azala

Mar 29 25

Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa Iruñean

Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua liburuaren errezitaldi musikatua egingo dute Eider Beobide, Xalba Ramirez eta Peru Galbetek martxoaren 29an  (larunbata) 13:00etan Iruñean, Txantreako Euskaldunon Biltokin.
p02_rifqa

Mar 28 25

Virginia Woolf Farorantz Iruñean

Virginia Woolfen Farorantz aztertuko dute martxoaren 28an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.

Mar 28 25

Bea Salaberri Mesfida zaitez Donibane Lohizunen

Bea Salaberri Mesfida zaitez nobelari buruz arituko da eleketan martxoaren 28an (ostirala) 18:00etan  Donibane Lohizuneko Mediatekan.
mesfida-zaitez-txalaparta-eus

bea_salaberri

Mar 27 25

Kazuo Ishiguro Denboraren hondarrak Gasteizen

Kazuo Ishiguroren Denboraren hondarrak liburua izango dute hizpide martxoaren 27an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Mar 27 25

Aiora Jaka Independentziaren eguzkiak Larrabetzun

Aiora Jaka itzultzailea lagun dutela Ahmadou Kouroumaren Independentziaren eguzkiak liburuari buruz berba egingo dute martxoaren 27an (osteguna) 19:00etan Larrabetzun.

portada1705

Mar 27 25

Montserrat Roig Gerezi denbora Leioan

Montserrat Roig idazlearen Gerezi-denbora izango dute berbagai martxoaren 27an (osteguna) 18:30etan Leioako liburutegian.

Mar 27 25

Antzerkiaren nazioarteko eguna

Terzopoulos

Teódoros Terzópoulos antzerkilariaren mezua

Antzerkiak, errealitate birtualeko gelaxkan giltzaperatuta, bere indibidualismo itogarrian barruratuta dauden pobretutako hiritarrek osatzen duten mundu batean, gure garaiak bidaltzen duen SOS mezua entzun dezake? Kontrol eta jazarpen sistema totalitario baten baitan ematen den bizitza-espektroaren alor orotan existentzia robotizatuak dituen mundu batean?

Antzerkia hondamendi ekologikoaz, planetaren tenperaturaren igoeraz, bioaniztasunaren izugarrizko galeraz, ozeanoen kutsaduraz, glaziarren urtzeaz, baso-suteen areagotzeaz eta muturreko fenomeno meteorologikoez arduratzen da? Antzerkia ekosistemaren alderdi aktibo bilaka daiteke? Duela urte askotatik, antzerkia planetan ematen diren giza-eraginen fenomenoaren testigu izan da, baina zailtasunak izan ditu arazo horrekin interakzioan aritzeko.
(gehiago…)

Mar 27 25

Leire Ugadi Simulakro bat

Leire Ugadiren Simulakro bat poema liburu berria aurkeztuko dut martxoarean 27an (osteguna) 10;30ean Donostiako Elkar liburudendan.

Mar 26 25

Hezur berriak

Amapola hazi batetik, haragizko erauntsi bat. “Zorionak, idatzi zidan, jakin dut hezur berriak dauzkazula”. Jendaurrean mutututako gorputz dardaratu batean, zirriborro-lanbro batekin dabil hara-hona poemotako ahotsa, idazten lagunen ahots-mezuak entzun ahala, idazten loezinean dela. Nola egiten dute besteek? Ama idazleak, ama lagunak, ama fakirrak. Ospitale hotz batean barruratutako hatzak eta barruratutako hitzak, dena normal, itsasaurreko anbibalentzia, erruak, damuak. Jaioberri baten arnasa etxekotu bezpera eta harekin heldutako argi-itzala bildu ditu Ane Labaka Mayozek Hezur berriak bere lehen poema liburuan. Osorik irakur dezakezue sarean.
poes98

Mar 26 25

Ane Labaka Mayoz Hezur berriak

Ane Labaka Mayoz idazleak Hezur berriak  bere lehen poema liburua aurkeztuko du martxoaren 26an (asteazkena), 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi Zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.

Hezur berriak - azala - Ane Labaka Mayoz

Agenda

Efemerideak

Kritikak