Urr 06 20

Itsu kolpeka Eibarren

Alfontso Gartziandiaren Itsu kolpeka liburua berbagai hartuko dute urriaren 6an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.

Urr 05 20

Miñan Donostian

Amets Arzallus Miñan liburuari buruz solasean egongo da urriaren 5ean (astelehena) 19:00etan Donostiako Ikasbide kultur elkarteko irakurle taldearekin. Gidaria: Edu Zabala. .

Urr 05 20

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama Aramaion

Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama liburuari buruz arituko dira urriaren 5ean (astelehena) 18:00etan Aramaioko liburutegian.

Urr 02 20

Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe Hernanin

Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe errezitatzen arituko da urriaren 2an (ostirala) 19:30ean Hernaniko Biteri kultur etxean.

Gidoia: Eneritz Artetxe; Irudiak: Aitor Gametxo; Musika: Amorante. Testuak: Miren Agur Meabe

Ira 30 20

Etxeko urak Leire Bilbao

Leire Bilbaok Etxeko urak poema liburu berria aurkeztuko du irailaren 30ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa literatura.

Ira 30 20

Etxeko urak Leire Bilbaoren poema liburu berria

Horrek etxeko urak dauzka” esaten da Ondarroan etxetik edan duela esateko, etxeko izaera dakarrela. Bada beraz iturburu bat. Amatasunetik idatzitako liburu bat bainoago, leku batetik idatzitako liburua baita Leire Bilbaoren poema bilduma berria, amatasunetik. Urak botaz hasten da, umearen eta amaren erditzearekin; listua eta hizkuntza datoz gero, kolektibotasunaren marea, eta harraska inguruko domestikotasuna. Liburua ez dago amatasun idiliko batetik idatzita, ezta amatasunaren ukaziotik ere. Badira pozak eta minak, badago samurtasuna eta ama izatearen pisua, disidente izateko nahia eta ordena soziala mantentzearen arduraduna izatearen kontzientzia, dena alde batera botatzeko gogoa eta norbere ama ulertzeko saiakera. Osorik irakur dezakezue Etxeko urak sarean.



Ira 29 20

Suak pizten direnean errezitaldia Donostian

Mikel Sotok plazaratu berri duen Suak pizten direnean poema liburuan oinarrituta errezitaldia egigno dute irailaren 29an (asteartea) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Petti, Oier Guillan, Edorta Jimenez, Ane Zabala, Irati Jimenez eta Mikel Soto.

Ira 26 20

HÖGEITAVAT mendeko emanaldi poetikoa Bilbon

Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbek HÖGEITAVAT mendeko emanaldi poetikoa egingo dute irailaren 26an (larunbata) 20:00etan Bilboko Itsasmuseoan. Loraldia.

Ira 26 20

VHS Literaturian

Oier Guillan idazleak VHS liburu berria aurkeztuko du irailaren 26an (larunbata) 18:00etan Literaturian.

Ira 26 20

Moskito Literaturian

Igor Estankonak Moskito liburu berria aurkeztuko du irailaren 26an (larunbata) 15:45ean Literaturian.

Ira 26 20

Hotz industriala Literaturian

Julen Belamunok Hotz industriala liburua aurkeztuko du irailaren 26an (larunbata) 15:00etan Literaturian.

Ira 25 20

Izozetan islatuak idazle gazteen bildumaren aurkezpena

Liberoamerika argitaletxe berriak Izotzetan islatuak idazle gazteen bilduma aurkeztuko du irailaren 25ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.

Ira 25 20

William Carlos Williamsen Indarraren erabilera

Poeta da ezaguna, hainbat poemario eta bereziki Paterson obragatik, baina narradorea ere izan zen, eta eleberriak eta ipuinak ere baditu. AEBetako literaturan XX. mendeko izen handietako bat da William Carlos Williams-ena. Idazle ez ezik, pediatra ere jardun zuen, eta hango esperientzietatik abiatuz, besteak beste, ondu zuen Indarraren erabilera (The Use of Force), haren narrazio ezagun bat, kontzientzia sozialak bere literatura eta depresio ekonomikoak  gizartea blaitzen zuten garaietan Blast aldizkari proletarioan argitaratua (gerora, 1938an, Life along the Passaic River narrazio bilduman emana). Euskaraz irakur dezakezu orain Mikel Elorzak euskaratua.

Ira 24 20

Deklaratzekorik ez Gasteizko Irakurle Klubean

Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez liburuaren inguruan arituko dira irailaren 24an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle Klubean.

Ira 24 20

Elkarrekin esnatzeko ordua Zarautzen

Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua nobelari buruz solas egingo dute irailaren 24an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak