Urr
14
20
Mikel Sotok plazaratutako liburuarekin Suak pizten direnean poema errezitaldia egingo dute urriaren 14ean (asteazkena) 19:30ean – Gabriel Aresti jaio eta 87 urtera- Iruñeko Katakrak liburudendan. Petti, Harkaitz Cano, Oier Guillan, Edorta Jimenez, Jon Alonso, Irati Jimenez eta Mikel Soto.
Urr
14
20
Karmele Jaioren Aitaren etxea liburuari buruz berbetan arituko dira urriaren 14an (asteazkena) 19:00etan Durangoko Bizenta Mogel liburutegian.
Urr
14
20
Marina Sagastizabalek Hiruki gatazkatsua saiakera aurkeztuko du urriaren 14an (asteazkena) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Lisipe.

Urr
14
20
Lisipe bildumak zortzigarrena du kalean jadanik: Marina Sagastizabalek idatzitako Hiruki gatazkatsua. Eguneroko bizitzari lotutako hausnarketa da liburua, eguneroko horretan gurutzatzen diren hiru dimentsioren artikulazioan oinarritzen den hirukiaz diharduena: etxeko eta zaintza lanak, ordaindutako lana eta parte hartze soziopolitikoa. Hiru eremu horiek nola zeharkatzen dituzten bizitza zikloak, eta hiruren denborak nola uztartzen diren, edo talka egiten duten. Bizitzaren eta kapitalaren arteko gatazka gorpuzten duten esperientziak aletzen dira orrialdeotan, eta, esperientza horietatik abiatuta, mugimenduan dauden ideiak eta gogoetak plazaratu.

Urr
13
20
Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak liburuari buruz arituko dira urriaren 13an (asteartea) 19:30ean Astigarragako Erribera kultur etxean. Gidariak: Joanes Jauregi eta Isabel Etxeberria.
Urr
13
20
Kattalin Miner idazlearen Moio izango dute berbagai urriaren 13an (asteartea) 18:30ean Zornotzako liburtegiko irakurle taldean.
Urr
13
20
Joxean Agirre Nobela errealista bat liburuari buruz solasean arituko da urriaren 13an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Urr
10
20
Yoseba Peñaren Hariak nobelan oinarritutako sentikaria egingo dute urriaren 10ean (larunbata) 19:30ean Bilboko Itsasmuseoan; Rafa Rueda, Iraia Elias, Nahikari Gabilondo eta Yoseba Peña. Loraldia.

Urr
09
20
Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan hizpide hartuta arituko da urriaren 9an (ostirala) 18:00etan Miarritzeko Mediatekan.

Urr
09
20
1930eko urriaren 10ean jaio zen Harold Pinter. Antzerkigintza britainiarraren XX. mendeko izen ezinbestekoa, aktore, gidoilari, ekoizle edo zuzendari gisa egindako lanaz gain, autorea da, ororen gainetik, Harold Pinter. 50 urteko lan ibilbidean obra asko idatzitakoa, II. Mundu Gerraz geroztiko erreferentea da gaur egungo antzerkigintzan. 2005ean Literatura Nobel saria jasotakoa, Elkar argitaletxeak Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk liburua kaleratu zuen, Iñigo Errastik euskaratuta. Liburu horren eduki bikainaren erakusle eskaintzen dizuegu obra horietako bat, Alaska moduko bat.
Urr
08
20
Amets Arzallus Miñan liburua aurkezten arituko da urriaren 8an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Kondestable jauregian, Maiatzaldiaren karietara.

Urr
08
20
Karmele Jaio Aitaren etxea liburuari buruz berbetan arituko da urriaren 8an (osteguna) 19:00etan Erandion, Altzagako merkatu zaharrean.
Urr
08
20
Joanes Urkixok Orratza eta kaltea nobela aurkeztuko du urriaren 8an (osteguna) 10:30ean sarean. Argitaletxea: Elkar.
Urr
07
20
Mikel Sotoren Suak pizten direnean poema liburuan oinarrituta errezitaldia egingo dute urriaren 7an (asteazkena) 19:03ean Bilboko Itsasmuseoan. Edorta Jimenez, Ane Zabala, Irati Jimenez, Galder Perez eta Mikel Soto. Loraldia.
Urr
06
20
Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da liburuari buruz arituko dira urriaren 6an (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegiko San Jeronimo aretoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri. Donostia Kultura.