Aza
15
20
Erika Olaizolaren imajinariotik, bulkadatik, adierazteko beharretik sortutako lan bat da Panpina. 2019ko udazkenean estreinatu zenetik, antzezlana emanalditik emanaldira hazten joan da. Publikoarekin berehalakoa izan da konexioa, eta gerora, autore eta antzezle den Erika antzezlanaren energiaz jabetu ahala, gero eta ozenago egin du eztanda haren oholtza gaineko indarrak, ordubeteko monologoan harrapatzen zaituena. Liburu honetara bildu dugu orain, Ganbila bildumara, Erika Olaizolak berak sormen prozesuari buruz idatzitako gogoetekin batera, eta baita han edo hemen bidaide izan dituen lagunek “panpina” kontzeptua buruan hartuta libururako idatzi dituzten ekarpenekin ere. Jolasten has zaitezke, irakurle.
Aza
12
20
Jon Alonsok Naparra kasu irekia liburua aurkeztuko du azaroaren 12an (osteguna) 11etan sarean. Argitaletxea: Elkar.
Aza
11
20
Aintzane Usandizagaren Kabitu ezina hartuko dute hizpide azaroaren 11an (asteazkena) 19:00etan Durangoko liburutegian. Gidaria: Leire Bilbao.
Aza
11
20
Nell Leyshon idazlearen Esnearen kolorekoa hizpide izango dute azaroaren 11an (asteazkena) 18:00etan Azpeitiko Jabekuntza eskolan.
Aza
11
20
Kattalin Miner idazlearen Moio izango dute berbagai azaroaren 11n (asteartea) 18:00etan Elorrioko Udal liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.
Aza
11
20
Munduko Poesia Kaierak bildumaren bi liburu berri; May Ayim (Garazi Ugalde Pikabea itzultzaile) eta Raymond Carver (Harkaitz Cano itzultzaile) idazleen antologiak aurkeztuko dira azaroaren 11an (astezkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa literatura.


Aza
11
20
XX. mendeko ipuingile handienetakoa izateagatik da batez ere ezaguna Raymond Carver, baina poeta bikaina ere izan zen, Harkaitz Canok euskarara ekarritako antologia honetan egiazta daitekeenez. Beste idazle batzuen kasuan ez bezala, Carverrenean ipuingintza eta poesiagintza elkarloturik agertzen zaizkigu, halako moldez non poesiarekiko uzkur diren narrazio zaleentzat sarbide bikaina izan daitekeen. Egunerokotasunean iltzatutako poemak dira Carverrenak, non objektu (telefonoak, eskutitzak, eta beste) eta auzi etxetiarrak agertzen zaizkigun lehen planoan. Erdiko klaseko mundu estatubatuarraren testigantza ematen digute, bizi materialki ase baina gainontzean kamutsak agerraraziz; nolabait, XIX. mende akaberako poesia modernoko spleen (asperra, unadura) sentipen hori XX. mende erdiko AEBetara eraman zuen.

Aza
10
20
Joseba Sarrionandiak idatzitako Atabala eta euria liburuaren gainean arituko dira azaroaren 10ean (asteartea) 19:30ean Astigarragako Erribera kulturgunea. Gidariak: Joannes Jauregi eta Isabel Etxeberria.
Aza
10
20
Xamar idazlearen Etxera bidean izango dute mintzagai azaroaren 10ean (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Aza
10
20
Poesiari ez zaio gehiegitan aitortzen zauria zauritzeko dohaina, baina perspektibarekin begiratuta, horixe izan zen May Ayim-en poesiaren bertute handienetakoa, hots, Holokaustoaren trauma nekez atzean uzten ari zen Alemaniaren zauria presente egitekoa. Hanburgon 1960an jaioa, ama alemaniar eta aita ghanatar banaren alaba, gaztetatik izan zuen interesa kultura afro-alemaniarrarekiko, eta Ratisbonako Unibertsitatean defenditutako tesiak ere horixe izan zuen gaitzat. Bere saiakerez kanpo, gai hori jorratzen dute Ayimen poema ugarik. Bereziki gurasokeriazko diskurtsoak zituen jomugatzat, arrazakeria isil hori, etorkorra dena ulerkorra bainoago. Irakurleari atsedenik ematen ez dion poesia da berea, ez boteretsuen ez besteen hobenik garbitzen ez duena. Orain euskaraz irakur daitekeena, Munduko Poesia Kaierak bildumarako Garazi Ugalde Pikabeak egindako itzulpenean.

Aza
06
20
Peru Magdalenak Balea zuria argitaletxearekin ataratako Tantaka haiku liburuaren aurkezpena egingo du azaroaren 6an (ostirala) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan.
Aza
05
20
Beppe Fenoglioren Kontu pribatu bat aurkeztuko dute azaroaren 5ean (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Katakrak.
Aza
04
20
Maddi Ane Txoperena idazlearen Ene baitan bizi da berbagai izango dute azaroaren 4an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Euskararen etxean, Deustuko Berbaizu euskara elkartearen eskutik.
Aza
03
20
Maddi Ane Txoperenak idatzitako Ene baitan bizi da liburuari buruz mintzatuko dira idazlearekin azaroaren 3an (asteartea) 19:00etan Hondarribiko kultur etxean. Gidaria: Aitziber Zapirain.
Aza
03
20
Antxiñe Mendizabal Odolekoak lana aurkezten arituko da azaroaren 3an (asteartea) 11:00etan sarean. Argitaletxea: Elkar.