Abe 01 20
Ene baitan bizi da Eibarren
Maddi Ane Txoperena idazlearen Ene baitan bizi da berbagai izango dute abenduaren 1ean (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin Liburutegian.
Abe 01 20
Maddi Ane Txoperena idazlearen Ene baitan bizi da berbagai izango dute abenduaren 1ean (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin Liburutegian.
Abe 01 20
Mikel Laboak hiru ildotan sakondu zuen bere sormen lana: Herri kantagintzaren berreskurapen eta hedatzean, esperimentazioan (lekeitioak) eta idazleen testuen ahairetzean. Bere heriotzaren urteurrenarekin, musikatzeko aukeratu zituen testu batzuekin osatutako LP bat proposatzen dizuegu, jakinik Laboaren kantagintzak euskaldunon belaunaldi askoren imaginarioan duen eraginak mugatuegi ere bihur dezakeela, nork bere LPa duela.

Emari eta sakonera handiko ibaia harri batetik bestera jauzika zeharkatzeko ahaleginean irudikatu dugu Laboa. Gabriel Aresti musikatu zuen lehenik, artea artearen aldeko aldarri ozenarekin eta klase kontzientziatik euskal poesia modernitatera ekarri zuen hura, Ez Dok Amairun bidelagun izango zituen Artze eta Lete, Arestik itzulitako Brecht, Aresti aitapontekotzat izan zuen Atxaga, Atxagaren bandakide izan zen Sarrionandia. Herria da gorputza, hizkuntza bihotza, gure hitzak esan, ez daitezela gal, ez daitezela ahaztu. Nekez uzte du bere sorterria, sustraiak han dituenak. Oroitzen zaitugunean…
OHARRA: Datak kantak argitaratu ziren urteei dagozkie, ez testuak sortu zirenekoei.
Aza 30 20
Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea Lisipe bilduma feministako 5. liburua den Kontrako eztarritik saiakerari buruz arituko da azaroaren 30ean (astelehena) 18:00etan Oihanederren Emakumeen etxeak antolatuta Euskaraldiaren karietara. Elkarrizketatzailea: Andere Arriolabengoa.

Aza 30 20
Miren Agur Meabek Nola gorde errautsa kolkoan poema liburua aurkeztuko du azaroaren 30ean (astelehena) 12:00etan Donostiako udal liburutegian; eta sarean zuzenean. Argitaletxea: Susa literatura.

Aza 30 20
Karmelo Uriartek idatzitako Ederriko. Kontau behar dot liburua aurkeztuko dute azaroaren 30ean (astelehena) 11:00etan Zornotzako Zelaieta kultur gunean. Aurkezlea: Xabier Amuriza. Argitaletxea: Labayru.
Aza 30 20
Bizitzaren joanean, kolkoa zera bihurtu zaigu, iraganaren errautsak gordetzeko urna moduko bat. Baina ez da erraza errautsa aldean erabiltzea begietan azkurarik igarri, azala zikindu edota eztulik egin gabe. Izenburu alegoriko bezain ironikoa dauka Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan poema liburu berriak, zeinetan azken hamarkadan hainbat gairen inguruan idatzitako poemak biltzen dituen: nortasuna eta memoria; genealogia femeninoak; bidea locus ideal gisa; desamodioa, dolua, heriotza; indarkeriazko ekintzetan dugun ardura; poesiaren gaineko poesia. Osorik eskaintzen dizuegu sarean.

Aza 27 20
Lorenza Mazzettiren Zerua gainbehera dator hautatu dute solaserako azaroaren 27an (ostirala) 17:00etan Laguardian.
Aza 27 20
Kattalin Miner idazleak Turista klasea aurkeztuko du azaroaren 27an (ostirala) 11:00etan Donostiako udal liburutegian eta zuzenean saretik. Argitaletxea. Susa literatura.

Aza 27 20
Baliteke gaurkoa izatea azken bisita. Eta oraindik ez zaizkio natural ateratzen talegoa bezalako hitzak. Batzuetan fribolo samarrak iruditzen zaizkio haien arteko elkarrizketak, ez dutelako politikaz hitz egiten, baizik eta pelikulez, liburuez, ametsez. Uzkiari buruzko tailer batean ezagututako lagun txiletar batzuen etxean geratu zen lehenengo bisitan. Geroztik, ardo botilak hustu zituzten, “ahizpa” esan zioten elkarri, bizi zituzten biolentziak konpartitu. Baina haiei ez zien kontatu muga gurutzatuta trena hartzean sentitzen zuen izua, Charlie Hebdo-ren kontrako atentatua gertatu zenetik.
Osorik duzue sarean irakurgai Kattalin Minerren Turista klasea nobela laburra.

Aza 26 20
Ingeborg Bachmann idazlearen Aldibereko hautatu dute oraingoan Gasteizko irakurle klubean, solasaldia azaroaren 26an (osteguna) 19:30ean Ignacio Aldecoa liburutegian.
Aza 26 20
Lorea Agirre Trikua esnatu da liburuko edukien gainean mintzatuko da azaroaren 26an (osteguna) 19:00etan Tolosako irakurle taldean.

Aza 26 20
Carson McCullers idazlearen Kafe tristearen balada mintzagai izango dute azaroaren 26an (osteguna) 19:00etan Getarian. Gidaria: Uxue Alberdi.
Aza 26 20
Xamar idazlearen Etxera bidean izango dute mintzagai azaroaren 26an (osteguna) 19:00etan Eskoriatzako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Aza 26 20
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz solas egingo dute azaroaren 26an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Aza 26 20
Goiatz Labandibar, Ixiar Rozas eta Mikel Soto solasean arituko dira beraien liburu berriei buruz, eta poema batzuk irakurriko dituzte gero azaroaren 26an (osteguna) 18:30ean Donostiako Victoria Egunia klubean. Hitzen Uberan atariaren 10. urteurreneko ekitaldia.