Abe 17 20
Abe 17 20
Miñan Elorrion
Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan izango dute mintzagai abenduaren 17an (osteguna) 18:00etan Elorrioko udal liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.

Abe 16 20
Sofia Pretovna Barañainen
Lidia Txukovskaiaren Sofia Pretovna izango dute solasgai abenduaren 16an (osteguna) 19:00etan Barañaingo irakurle taldean.
Abe 16 20
Alda Meriniren poemak
XX. mendeko Italiako poesiako izen ezinbestekoa da Alda Merini idazlearena. 1931n Milanen jaioa, oso gaztetandik hasi zen publikatzen. 50etan buru-osasun arazoak izan eta hainbat urte egin zituen ospitale psikiatrikoan, La altra verità. Diario de una diversa liburuan kontatzen duen esperientzia. 80etan berriro ekin zion poesia idatzi eta argitaratzeari, obra luze eta aberatsa onduz, eta kritikaren errekonozimendua jasoz. 2009an zendua, haren bederatzi poema ekarri dizkio euskarari Iñigo Aranbarrik.
Abe 16 20
Dendaostekoak Gernikako Astran
Uxue Alberdi Dendaostekoak liburuari buruz arituko da berbetan abenduaren 16an (asteazkenaa) 19:00etan Gernikako Astran.

Abe 15 20
Ene baitan bizi da Astigarragan
Maddi Ane Txoperena idazlearen Ene baitan bizi da berbagai izango dute abenduaren 15ean (asteartea) 19:30ean Astigarragako irakurle taldean, Erribera kulturgunean.
Abe 15 20
Aitaren etxea Abadiñon
Karmele Jaio idazlearen Aitaren etxea izango dute mintzagai abenduaren 15ean (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Abe 15 20
Literatura errezitaldia Galdakaon
Literatura errezitaldia eskainiko dute Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Lizar Begoñak Sormene plazan, abenduaren 15ean (asteartea) 19:00etan Galdakaoko Torrezabal kultur etxean. Musika. Arkaitz Miner.
Abe 15 20
Nojud naiz 10 urte eta dibortziatua Iurretan
Nojud Aliren Nojud naiz 10 urte eta dibortziatua hartuko dute berbagai abenduaren 15ean (asteartea) 18.35ean Iurretako Herri bibliotekan.
Gidaria: Ainhoa Aldazabal Gallastegi.
Abe 15 20
Literatura tailerra Sormenen
Imanol Epeldek literatura tailerra emango du Sormene plazan, abenduaren 15ean (asteartea) 10:15ean aurrena eta 12:00etan ondoren, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean. Sormene.
Abe 14 20
Moio Eskoriatzan
Kattalin Miner idazlearen Moio izango dute berbagai abenduaren 14ean (astelehena) 19:00etan Eskoriatzako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Abe 14 20
Elur bustia Andoainen
Pello Lizarralde Elur bustia liburuari buruz hizketan arituko da abenduaren 14an (astelehena) 19:00etan Andoaingo liburutegian.
Abe 14 20
Erle langileen amodioak Donostian
Aleksandra Kollontai idazlearen Erle langileen amodioak aurkeztuko dute abenduaren 14an (astelehena) 10:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxeak: Erein eta Igela.
Abe 11 20
Bidean ikasia Guardian
Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia irakurri eta komentatuko dute abenduaren 11an (ostirala)17:00etan Arabar Errioxako Guardian. Gidaria: Ainhoa Aldazabal Gallastegi.
Abe 10 20
Clarice Lispectorren 9 poema
Duela mendebete, 1920ko abenduaren 10ean jaio zen Clarice Lispector. Ukrainan munduratutako idazle brasildarra, XX. mendeko ahots indartsuenetako bat da, Brasilgo literaturan ezinbesteko erreferentzia. Emozioen lirika baten jabe, ez-estilo oso berezia lortu zuen poeta, 56 urte zituela hil zen, minbiziak jota. Iñigo Roquek Zorion klandestinoa ipuin-liburua ekarri zuen euskarara (Igela/Erein, 2015); bi urte lehenago obra horretako Zorion ezkutua ipuina emana zuen Elearazi agerkari digitalean Danele Sarriugartek. Mendeurrenaren karietara, Lispectorren bederatzi poema dakartzagu orain, Mikel Elorzak itzuliak.

