Ots 08 21

Deklaratzekorik ez Errenterian

Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez liburuaren inguruan arituko dira otsailaren 8an (astelehena) 19:00etan Errenteriako liburutegian. Gidaria: Xabier Etxaniz Rojo.

Ots 08 21

Miñan Donostian

Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan hartuko dute hizpide otsailaren 8an (astelehena) 17:00etan Donostia, Antiguo auzoko Lugaritz kultur etxean. donostiakultura.eus

Ots 05 21

Amek ez dute Etxebarrin

Katixa Agirrek Amek ez dute bere liburua izango du berbagai otsailaren 5ean (ostirala) 18:30an Etxebarriko udaletxean.

Ots 05 21

Virginia Woolfen Dalloway andrea

70 urte egin ditu urtarrilaren 25ean Virginia Woolf hil zela. Literatura unibertsaleko ezinbesteko erreferentzia da idazle ingelesa. Narratibaren berritzaileetako bat izateaz gain, emakumearen presentzia nabarmenarazten, hala sortzaile nola protagonista bezala, hau da, hala literaturan nola bizitzan, aitzindarietako bat izan zen. Haren hainbat lan daude euskaratuak, eta horietako bat dakarkizuegu gaur, Dalloway andrea, edo! argitaletxeak kaleratu zuena, Itziar Diez de Ultzurrunek itzulia.

Ots 05 21

Per Denez idazle bretoiaren mendeurrena

Per Denez edo jaiotzez Pierre Denis hizkuntzalari, irakasle eta idazle bretoia duela mendea jaio zen, 1921eko otsailaren 3an. Per Denezek bretoiera gaztetan bere kabuz ikasi, unibertsitatean jarraitu eta  idazle garrantzitsuenetako bilakatu zen.
Gurean Jon Mirandek euskarari ekarria, 1950. urtean lehenbizi Euzko Gogoa aldizkarian eta hurrengo urtean Breizera izenburuko beste artikulu bat ere itzuli zuen.
Maiatz aldizkariak ere Denezen Negro son poema argitaratu zuen 1987an. Hiru testuak batu ditugu Per Denez idazlearen mendeurrena kari.

Ots 04 21

Neguko argiak Algortan

Irati Elorrietaren Neguko argiak nobelaz arituko dira otsailaren 4an (osteguna) 19:30ean Algortan. Uribe kostako irakurzaleen taldea.

Ots 02 21

Dendaostekoak Donostian

Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz arituko dira otsailaren 2an (asteartea) 19:30ean Donostiako liburutegi nagusian. Gidaria: Iñigo Aranbarri. donostiakultura.eus

Ots 02 21

Nobela errealista bat Eibarren

Joxean Agirreren Nobela errealista bat berbagai izango dute otsailaren 2an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.

Ots 02 21

Nola gorde errautsa kolkoan Zumaian

Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan poema liburuari buruz mintzatuko dira otsailaren 2an (asteartea) 18:30etan Zumaiako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Ots 02 21

Harkaitz Canoren Kintsugi fabula Donostian

Harkaitz Cano idazleak Kintsugi fabula aurkeztuko du otsailaren 2an (asteartea) 17:00etan Donostiako Kaxilda liburudendan. Zirriborroak eta gero proiektua.

Ots 01 21

Idoia Santamariarekin Aldibereko liburuari buruz sarean

Ingeborg Bachmann idazlearen Aldibereko liburuari buruz  Idoia Santamaria itzultzailearekin sarean solasean arituko dira otsailaren 1ean (astelehena) 18:00etan.

Urt 29 21

Sherlock Holmesen abenturak Iruñean (Bertan behera)

Fernando Rey eta Adur Larrea Sherlock Holmesen abenturak liburua aurkezten izango dira urtarrilaren 29an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan. Argitaletxea: Igela.

Bertan behera.

Urt 28 21

Moio eta Miñan Gasteizko irakurle klubean / Bertan behera

Kattalin Miner idazlearen  Moio eta Ibrahima Balde eta Amets Arzallusek plazaratutako Miñan izango dituzte hizpide urtarrilaren 28an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean. Gidaria: Iban Zaldua.

Bertan behera

Urt 28 21

Basa Zarauzko liburutegian

Miren Amurizaren Basa nobelari buruz jardungo dute urtarrilaren 28an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Urt 28 21

Aldibereko Getarian

Ingeborg Bachmann idazlearen Aldibereko liburua hartuko dute hizketagai urtarrilaren 28an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Agenda

Efemerideak

Kritikak